EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2016160

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 15ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, IKT deialdiari dagozkion 2016ko diru-laguntzak esleitzen dituen 2016ko uztailaren 8ko Ebazpena zuzentzeko dena.

Xedapenaren data: 2016-07-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201603681
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/12/30rean argitaratutako 2015/12/23ko AGINDUA [201505508]
  • 2016/08/03an argitaratutako 2016/07/08ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201603452]

AURREKARIAK
1.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 23ko Agindua, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (IKT Deialdia), 2015eko abenduaren 30ean eman zen argitara EHAAn.
2.– Aipatutako aginduaren 13. artikuluak ezarri bezala, berariaz eratutako balorazio-batzordeak ebazpen-proposamena landu zuen 2016ko maiatzaren 30ean.
3.– Aginduaren 16. artikuluari jarraikiz, balorazio-batzordearen proposamena ikusita, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak diru-laguntzak esleitzeko ebazpena eman zuen 2016ko uztailaren 8an.
4.– Ebazpenaren jakinarazpena egiteko unean, balorazio-batzordeak akats tekniko bat atzeman du: ebazpen-proposamenean, 044-ET1-2016 egitasmoa ez zen lehiaketa fasean sartu, nahiz eta aginduak ezarritako baldintzak bete.
5.– Balorazio-batzordeak, akatsa zuzenduz, 2016ko uztailaren 12an egindako bileran, egitasmoaren balorazioari ekin dio, eta, zeregin horretarako, aginduak 14. artikuluan finkatutako irizpideak eta, aldi berean, horiek garatze aldera finkatutako baremoak hartu dira kontuan. Egitasmoak 50,5 puntu lortu ditu.
Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2. artikulua betez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hizkuntza Politikarako sailburuordearen 2016ko uztailaren 8ko Ebazpena, IKT deialdiari dagozkion 2016ko diru-laguntzak esleitzen dituena, zuzentzea, eta baldintzak bete arren 70 puntutik behera lortu dituzten egitasmoen eranskinean (IV. eranskina) honako egitasmo hau sartzea:
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok horren berri izan dezan.
Hirugarrena.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta errekurtsoa jarri nahi badu, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean gora jotzeko errekurtsoa jartzeko aukera izango du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 15a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.