EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2016159

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 385/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-07-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201603668
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa 385/2016.
Demandatzailea: Francisca Echevarria Echevarria.
Abokatua: Maria Carmen Sanchez Tejedor.
Prokuradorea: Carlos Salgado Núñez.
Demandatua: Antonio Lehite Mariño.
Gaia: dibortzioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-07-07an. Hona hemen epaitza:
412/2016 EPAIA
Epailea: Leyre Pérez Rodríguez.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamaseiko uztailaren zazpia.
Alderdi demandatzailea: Francisca Echevarria Echevarria.
Abokatua: Maria Carmen Sanchez Tejedor.
Prokuradorea: Carlos Salgado Nuñez.
Alderdi demandatua: Antonio Lehite Mariño.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioko gaia: dibortzioa.
EPAITZA
Osorik baiesten dut Carlos Salgado Núñez auzitegietako prokuradoreak Francisca Echevarría Echevarría-ren izenean eta ordez jarri duen demanda, Antonio Lehite Mariño auzi-iheslariaren aurkakoa. Horrenbestez, bi ezkontide horien ezkontza desegintzat deklaratzen dut, deklarazio honi dagozkion erabakiekin. Prozesuan sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezarriko.
Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ....... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.
Honela, epai honen bitartez, eman, agindu eta sinatzen du Leyre Pérez Rodríguez andreak, Bilboko eta bere barruti judizialeko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 14 zenbakiko Epaitegiko epaileak.
Antonio Lehite Mariño demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko uztailaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.