EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2016159

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2016ko uztailaren 7ko bilkuran hartua, «Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra, 2014» fiskalizazio-txostena behin betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2016-07-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201603662
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2016ko uztailaren 7an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
«Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra, 2014» fiskalizazio-txostena behin betiko onestea. Txosten hori erabaki honen eranskin modura ageri da.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzea xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 7a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
ERANSKINA
«GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAREN KONTU OROKORRA, 2014» FISKALIZAZIO TXOSTENA
LABURDURAK
AEFILO: Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Lege Organikoa
AMAS: Autonomiari eta Mendekotasunari Arreta emateko Sistema
BEZ: Balio Erantsiaren gaineko Zerga
BPG: Barne Produktu Gordina
EAAN: Estatuko Administrazioaren Artekaritza Nagusia
EAE: Euskal Autonomia Erkidegoa
EAO: Estatuko Administrazio Orokorra
EBJA: Europar Batasuneko Justizia Auzitegia
EHJAN: Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorena
FA: Foru Araua
FAg: Foru Agindua
FAEA: Ekonomia-administrazioko Foru Auzitegia
FD: Foru Dekretua
FPEK: Finantza Publikoen Euskal Kontseilua
GAO: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
GFA: Gipuzkoako Foru Aldundia
GHHKPI: Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala
GHK: Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa, SAU
GLH: Gipuzkoako lurralde historikoa
HKEE: Herri-Kontuen Euskal Epaitegia
IEB: Inbertsioen Europako Bankua
IZFE: Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea
KPI: Kontsumorako Prezioen Indizea
LZ: Lanpostuen Zerrenda
PFEZ: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga
SASFAL: Gipuzkoako Foru eta Toki Administrazioko Funtzionarioei Osasun Laguntza emateko Zerbitzua
SPKLTB: 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onesten duena.
UFFF: Udal Finantzaketarako Foru Funtsa
I.– SARRERA.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE) otsailaren 5eko 1/1988 Legean eta 2015erako Lanerako Programan erabakitakoari jarraiki, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren (GLH) 2014ko ekitaldiaren Kontu Orokorraren fiskalizazioa mamitu du.
Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorrak informazioa eman behar du foru sektore publikoaren ekonomia, finantza eta ondarearen egoerari buruz, ekitaldiaren ekonomia eta ondarearen emaitzei buruz eta aurrekontuen likidazioari buruz; besteak beste, honako agiri hauek osatzen dute (4/2007 FAren 127. artikulua):
– Gipuzkoako Foru Aldundiaren urteko kontuek eta kudeaketa txostenak.
– Foru sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeen urteko kontuek.
– Foru sektore publikoaren bateratutako kontuak.
Gipuzkoako Lurralde Historikoaren foru sektore publikoa honako hauek osatzen dute:
– Foru Administrazioa, Foru Aldundian gorpuzten dena (GFA).
– Erakundeen administrazioa, ondoko foru erakunde autonomo hauek osatzen dutena:
● Uliazpi Fundazioa, zeinaren xedea eta jarduera adimen desgaitasun larria duten pertsonak eta haien senitartekoak artatzea den.
● Kabia, fiskalizazio-gai dugun ekitaldian azaroaren 6ko 12/2014 FA bidez sortutakoa, gizarte zerbitzuak kudeatu, eman eta egikaritzeko; 2014ko ekitaldian ez du jarduerarik izan.
– Merkataritzako foru sozietateak (guztiak ere GFAk % 100ean partaidetutakoak):
● Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea, S.A. (IZFE, S.A.), foru administrazioari informatika zerbitzuak ematen dizkiona.
● Bidegi, Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia, S.A.; sozietatearen xedea A-8 eta AP-1 autobideak, horien instalakuntza eta zerbitzuak mantendu, zaindu, eraiki eta ustiatzea da.
● ITTEN Herriekin Lan Egiten, S.A.; sozietatearen xedea jarduera ekonomiko, etxebizitza eta era guztietako ekipamendu publikoak kokatzera emana dagoen lurzorua sustatu, antolatu, urbanizatu, saldu eta erostea da. Baita, GLHko udal eta erakunde publikoei eskumen esparruekin lotutako gaietan aholku ematea eta inbertsio eta diruz lagundutako jarduerak egikaritu eta gauzatzen laguntzea ere.
Fiskalizazioak honako alderdi hauek besarkatzen ditu:
– Legezkoak: Honako aurrekontuaren atal hauetan ezargarria den arautegia bete izana: aurrekontua, zorpetzea eta finantza eragiketak, langileria, obren kontratazioa, hornidura eta zerbitzuak, diru-laguntzen emakida eta zuzenbide publikoko sarrerei buruzko arautegia.
– Kontularitzakoak: GFAren kontuak, foru erakunde autonomoen kontuak eta merkataritzako foru sozietateen kontuak ezargarriak diren kontularitzako printzipioen arabera mamitu diren aztertuko dugu.
– Foru sektore publikoaren egoera ekonomikoaren finantza analisia.
– Lanaren zabalak ez du gastuaren eraginkortasun eta efizientziari buruzko azterlanik besarkatzen. Nolanahi ere, azaleratutako hutsak «Kudeaketaren alderdiak eta Gomendioak» idazpuruan xehetasunez jasoko ditugu.
Uliazpi Fundazioa erakunde autonomoak eta merkataritzako foru sozietateek dagozkien kanpo auditoretzako txostenak eginak dituzte. Kabia erakunde autonomoak hasi gabe du jarduera 2014ko abenduaren 31n eta honenbestez, ez da jaso 2014ko ekitaldiko kontuetan.
II.– IRITZIA.
II.1.– Foru sektore publikoa osatzen duten erakundeek legea betetzeari buruzko iritzia.
1.– GFAko langileria guztiaren 2014ko ekitaldiko ordainsariak % 0,6 gehitu dira 2013ko ordainsariekiko, 2014ko maiatzaren 20ko Diputatu kontseiluko Erabakia betez; horrek, baina, 2014rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2013 Legearen 20.Bi artikulua urratzen du, zeinak agintzen duen ordainsariek ezingo dutela aurreko ekitaldiarekiko inongo igoerarik izan (igoerak 478.000 euro inguruko gastua eragin du). Administrazioarekiko Auzien Donostiako 1. Epaitegiak 2015eko irailaren 30eko epai bidez erabakia zuzenbidean ez dela legezkoa adierazi zuen eta baliogabetu eta GFA banan-banako egoera juridikoa berrezartzera zigortu zuen, erabakia baliorik gabe uzteko dagozkion neurriak artikulatu beharko dituelarik. 2016ko urtarrilaren 12an, Diputatu kontseiluak, epaia betearaziz, bidegabe ordaindutako hartzekoak itzultzeko prozedura abiaraztea erabaki du.
Uliazpi Fundazioa Erakunde Autonomoak eta Merkataritzako Foru Sozietateek GFAk ordaindutako ordainsari igoera bera aplikatu zuten eta horrek, hurrenez hurren, 49.261 eta 67.658 euroren gastua eragin zuen.
Gipuzkoako Foru Aldundia
2.– Errepide bidezko bidaiaren garraio publikoko zazpi zerbitzu erregularren emakidak 2006 eta 2012ko otsaila, martxo eta uztaila bitartean amaitu ziren, hasierako kontratuan luzatzeko aukerarik aurreikusi ez zela. Horien epea bete delarik, zerbitzuak ematen jarraitzen dute, trenbide eta errepide bidezko bidaiarien garraio-zerbitzu publikoak arautzen dituen 1370/2007 Europar Batzordeko Erregelamenduaren 5.5 artikuluak aurreikusitako neurriak bideratu gabe, luzapena gehieneko bi urteko eperako luzatzea bideratuko zuketenak. Nolanahi den ere, epe hori emakida guztietan gaindituko zatekeen.
Bestetara, Errepidezko Bidaiarien Garraioari buruzko martxoaren 18ko 4/2004 Legearen 24.2 artikuluak agintzen du emakida epea amaitu denean, zerbitzuaren hurrengo emakida zehazteko prozedura bukatu gabe, enpresa emakidadunak kudeaketa luzatuko duela dena delako prozedura amaitu arte. Emakida hauetatik hirutan, 2014ko ekitaldian 5,2 milioi euroren gastua izan dutenetan, 2014ko abenduaren 31n abiarazi gabe daude lizitaziorako espedienteak eta beste lauetan, 2014ko ekitaldian 16,6 milioi euroren gastua izan dutenetan, lizitaziorako espedienteak abiaraztea 2014ko uztailean onartu zen, 2015eko otsailean esleitu zirelarik. Honenbestez, ez da ezargarria Legearen aurreikuspena, emakida epea amaitzean abiarazi gabe baitzeuden esleipena gauzatu bitartera arte luzapena baimentzen duten prozedurak; honenbestez, ez dira publikotasun eta lehia printzipioak bete.
3.– Txuri-Urdin izotz jauregian makina gela berritzeko eta beste zaharberritze lan batzuen espedientean (2 zk. espedientea), 1,3 milioi euroren zenbatekoan esleitu zenean, obra bakarreko proiektutik sortetako bat bereizi zen, jauregiko sabaia ordezteari zegokiona, eta bereizirik lizitatu zen publikotasunik gabeko prozedura negoziatua baliatua, modu independentean egikaritzeko gai zen unitatea zela iritzita. Alabaina, eskaintza bakarra eskatu ostean, espediente nagusiko 1. eta 2. sorten kontratistari esleitu zitzaion 194.083 euroren zenbatekoan, kontratua enpresaburu horri soilik agintzeko arrazoi teknikoak zeudela aitzaki hartuta. Sorta guztiak prozedura ireki bidez lizitatu behar ziratekeen, ezen sorta bakoitzaren esleipenean baliatu behar diren prozedura eta publikotasunezko arauak multzo osoaren balio metatuaren arabera erabakitzen baitira (SPKLTBren 86.3 artikulua); honenbestez, sorta honen kontratazioan publikotasun eta lehia printzipioak urratu dira.
4.– GFAk esleipen prozedura irekiari dagozkion betekizunak saihestuta zazpi zerbitzu kontratatu ditu, guztira 1,7 milioi euroren zenbatekoan, SPKLTBren 86.2 artikuluan xedatutakoa urratuz. Gainera, guztira 150.908 euroren zenbatekoan kontratatutako bi zerbitzu publikotasundun prozedura negoziatu bidez izapidetu behar ziratekeen.
5.– Tolosa, Villabona, Errekalde, Ibaeta eta Donostia erdigune arteko bidaiarien garraio zerbitzu zuzenak emateko kontratuak, 2013ko uztailean esleitu zenak, aldaketa ugari izan ditu bai ordutegi aldetik bai zerbitzu kopuru aldetik ere zerbitzu emanaldiaren lehenengo urtearen indarraldian. Hasiera batean zerbitzu hauek lehenengo urtean emateko aurreikusitako kostua 231.376 eurorena izan zen eta behin betiko kostua 627.378 eurorena izan da; horrek % 171ko igoera izan duela eta hasiera batean izenpetutako kontratua desitxuratu egin dela erakusten du.
6.– Diputatu kontseiluak zuzenean eman dizkie diru-laguntzak toki erakunde bati (2 zk. espedientea), bost enpresa pribaturi (8, 9, 11, 12 eta 14 zk. espedienteak) eta irabazi asmorik gabeko sei erakunderi (16, 17, 18, 20, 21eta 23 zk. espedienteak), guztira 1,2 milioi euroren zenbatekoan; ez dira, baina, hori egiteko GLHren diru-laguntzei buruzko 3/2007 FAren 20.3.c) artikuluan aurreikusitako inguruabarrak justifikatu, zeinak agintzen duen emakida zuzena aparteko izaerarekin baliatu ahal izango dela interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioak egiaztatzen diren diru-laguntzetarako, edota deialdi publikoa egitea zailtzen duten behar bezala justifikatutako beste batzuetarako.
Foru merkataritza sozietateak
Bidegi, S.A.
7.– 2014ko ekitaldian langile finkoen bi kontratazio egin dira, 2013ko abenduaren 31n indarrean zegoen langile finkoen plantilla handituz; horrek 2014ko urterako Gipuzkoako Lurralde Historikoaren aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2013 Foru Arauaren 28.1 artikuluak agintzen duena urratzen du. Bestetara, ez da egiaztatu berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak bete direla. Hona hemen aipatutako kontratazioak:
● Langile finko bat, kanpoko enpresa bati agindutako hautaketa prozesu baten ondoren, deialdiari publikotasuna eman eta izangaien sailkatutako azken zerrenda bat proposatu duena, aipatutako printzipioak betetzeko erabilitako prozedurak justifikatu gabe.
● Kontratu mugagabea, 2012an eszedentziagatiko lanpostu huts bat betetzeko aldi baterako kontratatu zen pertsona bati.
▪ Epaitegi honen iritzira, 1etik 7ra bitarteko paragrafoetan adierazitako ez-betetzeak alde batera, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Foru Sektore Publikoa osatzen duten erakundeek zuzentasunez bete dute 2014ko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.
II.2.– Foru sektore publikoa osatzen duten erakundeen kontuei buruzko iritzia.
Gipuzkoako Foru Aldundia
1.– GFAk 2014ko Kontu Orokorrean aurkeztu duen Diruzaintza Geldikina 18,9 milioi euro murriztu behar da ondotik adierazitako doiketen ondorioz:
2.– Ibilgetuko hainbat kontuk 2014ko abenduaren 31n 841,2 eta 363,4 milioi euroren kostu eta amortizazio-funtsaren balioak dituzte, hurrenez hurren, eta ez dute kostua eta amortizazio funtsa egiaztatzea bideratuko duen banakako xehapenik.
▪ Epaitegi honen iritzira, 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako salbuespenak salbuetsita, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Foru Sektore Publikoa osatzen duten erakundeen kontuek alderdi esanguratsu guztietan 2014ko abenduaren 31ko ondarearen eta finantza egoeraren isla zuzena erakusten dute; baita, data horretan amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion bere eragiketen eta eskudiruzko fluxuen emaitzena ere, ezargarria den finantza informazioaren arau-esparruaren arabera eta, zehazki, bertan jasotako kontularitzako printzipio eta irizpideen arabera.
Iritziaren atalean eraginik ez badu ere, ondotik adieraziko ditugun alderdiak azpimarratu nahi ditugu:
– Urriaren 25eko 29/2007 Legeak 2007-2011 bosturtekorako Euskal Herriko Kupoa zehazteko metodologia onesten du; ekitaldi itxieran, lege horretatik eratorritako Estatuko Administrazioarekiko finantza harremanei dagokienez, EAEren Administrazio Orokorrak desadostasunak ditu Estatuko Administrazio Orokorrarekin metodologia horretako Hirugarren Xedapen Osagarriaren (hezkuntza, osasun eta menpekotasun gaietako akordioak) eta Bosgarrenaren (gaurkotze oinarriaren eta/edo indizearen berrazterketa) aplikazioa dela eta; baita, enpleguko politika aktiboen gaietan EAEri aplikatuko zaion eskualdaketaren aurrekontu erregimenari dagokionez ere. Ez dakigu desadostasun hauek ebazteak zein ondorio eragingo dituen GFAren kontuen gainean.
III.– BARNE KONTROLERAKO SISTEMEI ETA KUDEAKETA PROZEDUREI BURUZKO IRIZPENAK.
Atal honetan ekonomia-finantza jarduera arautzen duten printzipioak gehiegi eragiten ez dituzten akatsak ez ezik, kudeaketa hobetzeko azpimarratu nahi diren prozedurazko alderdiak ere azaleratu dira.
III.A.– Gipuzkoako Foru Aldundia.
III.A.1.– Aurrekontua eta kontabilitatea.
– GFAk inbertsio errealen kapituluan errepideak mantentzeko gastuak kontabilizatu ditu, 36,8 milioi euroren gastua izan duena; ondarean galera eta irabazien atalean erregistratzen dira, izan ere, nagusiki konponketak izan direnez, kapitalizagarritzat jotzen ez diren eragiketak jasotzen ditu.
– Konpromiso kredituen egoerak diru-izendapenak barne hartzen ditu errepideak mantendu, zaindu eta ustiatzeko, 4,3 milioi euroren zenbatekoan, aurrekontu fasean daudenak. Kontzeptu honen izenean ekitaldi arrunta gainditzen duen hitzartutako gastuaren zenbatekoa 33,3 milioi eurorena da.
– Toki entitateak behartuak daude erabilera publikoko euren mendien ustiapenaren % 20 mendi horien baso hobekuntzan inbertitzera. Horretarako, GFAk irekitako kontu batean % 20 horren zenbatekoa sartu behar dute. Mendien Lurralde Batzordeak urtero Hobekuntza Plana eta egindako lan eta inbertsioen kontu justifikagarriak onartu behar ditu. Mendien Lurralde Batzordea ez da eratu eta sortutako diru-sarrera eta gastuak ez dira GFAren kontabilitatean erregistratzen; kontu horiek 2014ko abenduaren 31n 1,7 milioi euroren saldoa erakutsi dute. Gure iritzira, aurrekontuz kanpoko izaera duen kontu honek GFAren diruzaintzaren atal izan behar du eta honenbestez, artekaritzaren kontrolpean eta kontabilitate publikoaren araubideari meneratua egon behar du.
III.A.2.– Zerga sarrerak.
Atal honetan ondotik adierazitakoak azpimarratu nahi ditugu:
– 2014ko aurrekontu-ekitaldiaren itxieran 46 zerga zordunek zerga zorren gerorapena eskatu zuten, 48,5 milioi euroren zenbatekoan 2011tik 2014ra bitarteko ekitaldietan; ordea, GFAk ez zituen sei hilabeteko epean ebatzi, GLHren Diru-bilketarako Erregelamenduaren 44.2 artikuluak aurreikusten duen moduan. Zordunek ordainketa plan bat aurkeztu dute eta horiei berandutza interesa gaineratu zaie. Plan hau ez da GFAk berariaz onartutakoa, baina betetzen da oro har; honela, bada, 2014ko ekitaldi itxieran ingresatzeko dagoen saldoa 39,8 milioi eurorena da. Azkenik esan behar da ez dagoela zor hauentzat gordailatutako bermerik.
– 2014ko ekitaldian emandako 23 gerorapen aztertu ditugu, guztira 14 milioi euro egin dituztenak, eta honako alderdi hauek gailendu behar ditugu:
● Guztira 13,4 milioi euroren zenbatekoan emandako 21 espedientetan, gerorapena emateko gehiengo epea gainditu da.
● Guztira 7,8 milioi euroan emandako 9 espedientetan atzerapenak izan dira bermeak eratzerakoan GLHren Diru-bilketarako Erregelamenduak agintzen duen bi hilabeteko epearekiko. Gainerako 14 espediente bermerik gabe daude ekitaldi itxieran, nahiz zordunek zorrotz betetzen dituzten mugaegunak; salbuespen dira hiru espediente, bete gabekotzat jo direnak.
III.A.3.– Ondasun eta zerbitzuen kontratazioa.
Alderdi orokorrak
– 2014ko ekitaldian zehar ez da argitaratu Sektore Publikoaren Kontratazio Plataforman, abenduaren 9ko 20/2013 Legearen Xedapen Gehigarri Hirugarrenean araututakoa, Merkatu Batasuna Bermatzeari buruzkoan; izan ere, honek kasu guztietan argitaratu beharra dagoela agintzen du, bai zuzenean kontratazio atalen bidez edo administrazio eta erakunde publikoen informazioa gehitzeko gailu elektronikoekiko konexio bidez.
– 2013ko ekitaldian uztailaren 17ko 4/2013 FA onartu zen, Foru Sektore Publikoko obra kontratuetan klausula sozialak txertatzeari buruzkoa. Klausula hauek GLHren Foru Sektore Publikoa osatzen duten erakundeen kontratazio atalak egiten dituzten obra publikoen kontratazio prozeduretan jaso behar ziratekeen, balioetsitako balioa publikotasunik gabeko prozedura negoziatu bidez esleitzeko finkatutako kopuruaren parekoa edo handiagoa zutenak. Hitz labur esanda, gizarte mailako gaietan enpresa kontratugileei hainbat obligazio inposatzea dakar; baita, kontratuen esleipen prozesuan ere gizarte izaerako irizpideak barne hartzea.
Aipatutako FAren aurrean EAEren Administrazio Orokorrak eta EAOk EHANren aurrean administrazioarekiko auzibidezko errekurtso bana aurkeztu zuten, zeinak lehenengoa ezetsi eta bigarrena partzialki baitetsi zuen, 603/2014 eta 617/2014 epaien bitartez, biak ere 2014ko abenduaren 30ean ebatzitakoak eta kasazio-errekurtsoa jarri zaienak. Aipatutako azken epaiaren ondorioz arauan jasotako xedapenetakoren batzuk baliogabetu dira, arauak aipagai dituen klausuletako batzuk bete direla egiaztatu eta balio-neurtzeari buruzkoak.
Kontratazio espedienteak
2014an esleitutako 16 kontratazio-espediente (horietako 11 guztira 76,3 milioi euroan, BEZa barne, eta gainerako 5ak aleko prezioetan) eta aurreko urteetan esleitutako beste 24 espediente –2014an 50,1 milioi euroren egikaritza izan dutenak– aztertu dira. Honako alderdi hauek nabarmenduko ditugu:
– Aleko prezioetan esleitutako zerbitzu publikoa kudeatzeko bi espedientetan (4 eta 5 zenbakiak) ez baldintza administratibo berezien agiriak ez kontratuak ez dute prezioak berrikusteko formula edo sistema xehatzen.
– Aleko prezioetan esleitutako kontratazioko bi espedientetan (3 eta 5 zk.), 2014ko ekitaldian 2,6 milioi euroren egikaritza izan dutenetan, kostu jakin batzuk gainditzen ez dituzten eskaintza ekonomikoak –langile gastuei dagozkienak, besteak beste– ez balioztatzea aurreikusten dute pleguek eta gainera ez zaie proiektuaren bideragarritasuna justifikatzeko aukerarik ematen. Espedienteetako batean lehiatzaile bakarra dago eta bestean, bi lehiatzaile bakarrek eskaintza lizitazio zenbatekoarekin berdintzen dute; honenbestez, pleguetan jasotakoak ez du eraginik esleipenduna hautatzeko orduan.
– Guztira 36,5 milioi euroan esleitutako sei espedientetan (4, 5, 11, 12, 13 eta 14 zenbakidunak) (horietako bi aleko prezioetan) Kontratazio Mahaia osatzerakoan karguen pertsona arteko ordezkotzak onartu ziren. Kontratazio mahaiko kideen izendapena (titularrak eta ordezkoak) kontratazio atalak egin behar du.
– Guztira 1,1 milioi euroan esleitutako espediente batean (2 zk.), esleipen irizpideak orokorrak dira eta eskaintzak balioztatzeko unean garatzen dira. Komenigarria litzateke pleguetan irizpideak gutxieneko batekin garatzea eta dagokion haztapenarekin.
– Guztira 36,4 milioi euroan esleitutako 4 zerbitzu-espedienteren eskaintzak balioztatzeko txosten teknikoetan (11, 12, 13 eta 14 zk.) balorazioak puntuak eman baizik ez du egiten, batere arrazoitu gabe.
– Aurreko ekitaldietan esleitutako kontratu batean (38 zenbakia), 2014ko ekitaldian 1,4 milioi euroren egikaritza izan duenean, ez dago jasota luzapena onartu denik.
– Zerbitzuak kudeatzeko bi kontratutan (21 eta 25 zk.), aurreko urteetan esleitu eta ekitaldian 5,1 milioi euroren gastua izan dutenetan, luzapena gauzatu zenean kontratuaren prezioak berrikusi ziren eta pleguetan aurreikusitako formula aldatu zen, kontratuak dirauen epe guztian zehar ezargarria dena.
– Zerbitzua kudeatzeko kontratu batean (18 zk.), aurreko urteetan esleitu eta 2014ko ekitaldian 1,9 milioi euroren gastua izan duenean, kontratua hirugarren baten alde lagatzeko baimena eman da, esleipendun eta lagatzailearen arteko lagapena eskritura publikoan gauzatu gabe.
Publizitaterik gabeko negoziatuak
GFAk guztira 93.208 euroan bi zerbitzu publikotasunik gabeko prozedura negoziatu bidez eta eskaintzarik eskatu gabe kontratatu ditu, SPKLTBren 170.d) artikulua babes hartuta, prozedura hori erabiltzeko bide eman duten inguruabarrak behar hainbat egiaztatu gabe.
Administrazio kontratazioko espedienterik gabeko gastua
Administrazio kontrataziorik gabe kontratatutako gastua berrikusi dugu eta hona azaleratu diren alderdi aipagarrienak:
– 2014ko ekitaldian zehar hainbat ondasun eta zerbitzuren erosketa egin da; horiek 15 jarduerari dagozkio, bakoitza hornitzaile batekin kontratatu da, guztira 483.790 euroren zenbatekoarekin eta kontratu txikiaren moldea baliatuta izapidetu dira; alabaina, eskaintzak eskatuta prozedura negoziatu bidez izapidetu behar ziratekeen.
– Bestalde, zortzi jardueraren kontratazioak egin dira guztira 763.910 euroren zenbatekoan; horientzat aztertu egin beharko litzateke aleko prezioetan lizitatzeko komenigarritasuna, izan ere, eskuarki kontratatzen diren gastuak dira eta horien urteko beharra balioetsi daiteke.
III.A.4.– Diru-laguntzak.
Diru-laguntzen espedienteak aztertuta, honako alderdi hauek azpimarratu behar ditugu:
– Diputatu kontseiluak 2014ko abenduaren 2an erabaki zuen Errenteriako Udalari zuzenean 3,5 milioi euroren diru-laguntza ematea (5 zk. espedientea), «Lekuona Arte Eszenikoen Sorkuntza Zentro Garaikidearentzat». Diru-laguntza izendun modura izapidetu behar zatekeela uste dugu.
– Ez dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman bi diru-laguntza lerrori dagozkien emakidak (8 eta 9 zenbakiko espedienteak); bestetik, bederatzi diru-laguntza lerroren argitalpenak ez du emandako kopurua jasotzen (3, 4, 7, 12, 13, 26, 27, 28 eta 29 zk. espedienteak). Hamaika diru-laguntza hauei dagokien zenbatekoak 6,2 milioi euro egiten ditu.
– Diru-laguntzetan 5,5 milioi euro eman dituzten bi deialdiren oinarri arauetan jasotako balorazio irizpideek (6 eta 7 zk. deialdiak), ez dituzte elementu objektiboak barne hartzen eta horrek emakida unean eskumen-marjina zabala uzten du. Beste aldetik, guztira 12,5 milioi euroren diru-laguntzak ematen dituzten hiru deialditan (4, 6 eta 7 zk. espedienteak) irizpideak orokorrak dira eta gerora garatu ditu Balorazio Batzordeak.
– Guztira 2,6 milioi euroan emandako bi diru-laguntza izendunetan (11 eta 17 zk. espedienteak) eta bi diru-laguntza zuzenetan (15 eta 19 zk. espedienteak), % 100 diruz lagundu ez diren proiektuetarako, ez dago diruz lagundutako jardueretarako beste funts batzuen zenbateko, jatorri eta erabileraren zerrenda xehaturik, propioak zein kanpoko finantzaketatik eratorriak izan.
– Guztira 6,6 milioi euroan emandako bi diru-laguntza izendun (18 eta 21 zk. espedienteak), bost diru-laguntza zuzen (2, 15, 16, 17 eta 18 zk. espedienteak) eta hiru diru-laguntza lerrotan (1, 5 eta 18 zk. espedienteak), zeinetan bi espediente banakori dagokionez hutsa azaleratu den (5 zk. espedientean oinarri-arauek eskaintzak eskatzetik salbuesten dute), ez da ageri onuradunak hiru eskaintza egiteko eskaria egin duenik, diruz lagungarri diren gastuak kontratatu aurretik.
– Urteko jarduera finantzatzeko guztira 6,7 milioi euroan emandako bi diru-laguntza izendunetan (10 eta 13 zk. espedienteak) onuradunen urteko kontuek mozkinak izan dituzte. Enpresetako batek bi jarduera ditu eta horietatik batek jaso du diru-laguntza; ordea, kontabilitatea ez dago bereizia eta honenbestez, ezin egiazta daiteke emandako diru-laguntzaren norakoaren justifikazioa.
Jarraian ondoko espedienteen berariazko akatsak azpimarratuko ditugu:
– GFAk 100.000 euroren diru-laguntza zuzena eman dio Udalbiltza partzuergoari (2 zk. espedientea), ondoko proiektu hauen 2014ko ekitaldiari dagozkion kostuak finantzatzeko: lurralde garapena sustatzea Euskal Herria, Euskal Herria Sendotzen, Ikerbiltza eta Behatokiko beharrik handieneko lurralde esparruetan. Ez dago proiektu bakoitzerako emandako zenbatekoaren xehapena eta justifikazioa globala da 171.064 euroren zenbatekoa egiten duten faktura guztientzako. Diru-laguntza hau emateko oinarri izan zen Akordioa Donostiako 3 zenbakiko Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian errekurritu zen eta 2016ko urtarrilean diru-laguntza baliogabe izendatu zen.
– Aurreikuspen eta hiri hondakinak berrerabiltzeko Jardueren deialdian (11 zenbakiko espedientea), zeinaren indarrez guztira 852.329 euroren diru-laguntzak eman diren, onuradun batek 104.786 euroren zenbatekoa jaso du, oinarri arauek onuradun bakoitzeko gehienera 80.000 euroren diru-laguntza mugatzen dutelarik.
Gizarte Politikako Hitzarmenak
GFAren Gizarte Politikako Sailak 2014ko ekitaldian zehar 143,1 milioi euroren hitzartutako jarduerak gauzatu ditu hitzarmenaren figura baliatuta (17 milioi euro toki entitateekin, 27,6 milioi euro enpresa pribatuekin eta 98,5 milioi euro irabazi asmorik gabeko erakundeekin); hona hemen azaleratu diren alderdi aipagarriak:
– 2014ko ekitaldian Gizarte Politika sailak hitzarmenen araubide bitartez emandako zerbitzuei aplikatu beharreko tarifak Foru Gobernuaren Kontseiluaren erabaki bitartez gaurkotu ziren 2014ko apiril eta uztailean; komenigarria da horiek zerbitzua ematen hasi aurretik onartzea. Erabaki horietan, gainera, bi erakunderentzat ondorioak 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango zituen 2013ko tarifen aldaketa onartu zen.
– Hitzarmenak urtero izenpetzen dira eta 2014ko ekitaldirako finkatutako tarifek hitzarmenaren men dauden zentroetan zerbitzu ematen duen langileriaren ekitaldiko soldata igoerak txertatzen dituzte, % 0,6 eta % 4,78 bitartekoak. Jokamolde honen ondorioz zerbitzu berberetarako tarifa ezberdinak aplikatzen dira:
● Merkataritzako hiru sozietateei aplikatutako zaharren egoitza zentroen tarifak gainerako egoitza zentroena baino txikiagoak dira, erakunde horien enpresa-hitzarmenek ez baitute soldata igoerarik barne hartzen eta gainerakoetan % 0,67 igo baitute.
● Osasun mentaleko eta gizarteratzeko alojamendu zerbitzuak emateko irabazi asmorik gabeko erakunde bati aplikatutako tarifak gainerako zentroenak baino txikiagoak dira, izan ere soldata hitzarmenean % 0,6 igo baita eta gainerako zentroetan, hurrenez hurren, % 4,78 eta % 4,4.
Aurreko paragrafoan aipatutakoa ez zaie ezargarria sozietate pribatu batek kudeatutako hiru zentroetarako onartutako tarifei. Kasu honetan tarifak zerbitzu bera ematen duten beste zentro batzuetakoak baino altuagoak dira eta aurreko ekitaldiarekiko igoerak ere besteei ezarritakoak baino handiagoak. 8 plaza 200,24 euroan hitzartu dira (tarifa igoera: % 8,51koa); 12 plaza 264,39 euroan (tarifa igoera: % 17,67koa); eta 10 plaza 387,19 euroan (tarifa igoera: % 10,19koa); alabaina, irabazi asmorik gabeko enpresak kudeatzen dituzten adingabeentzako bederatzi egoitza zentrotarako finkatutako tarifa 193,29 euro plaza/egun bakoitzeko da, aurreko ekitaldiarekiko % 4,1eko igoera izan duena. Ez da justifikatu zerbitzu bera emateko tarifa ezberdinak baliatu izana, ez eta enpresen soldata hitzarmenen gainetiko igoerak egitea ere, kontzeptuen deskribapen orokor batera mugatu direlarik (txanda aldaketa, tarifa berdintzea, besteak beste), zeinak ez diren zenbatesten ez zenbatekoa, ezta onartutako igoerak finkatzeko ere.
– Gizarteratzeko eguneko zentroekiko hitzarmenek, 2013ko urrian abiarazi eta 2014ko ekitaldian milioi 1 euroren gastua izan zutenek, % 16,43 eta % 18,45 bitarteko tarifa igoera aurreikusten dute, igoera hori modu orokorrean justifikatzen dutelarik: langile ratioa egokitzea, lan hitzarmenaren kostuaren igoera; zerbitzua emateko egunak egokitzea, e.a.
▪ Euskal Herriko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak araututako gizarte zerbitzuei dagokienez, ondoko alderdi eta gomendioak azpimarratu behar ditugu:
– Gizarte zerbitzuen prestazioa, betiere, urte askoko oinarri baten gainean ezarri beharko da, prestazio eta zerbitzuen horniketan egonkortasuna ziurtatzeko.
– Hitzarmenek itundutako prestazio eta/edo zerbitzu bakoitzari dagozkion modulu ekonomikoen zenbatekoak urtero finkatu beharko lituzkete, itun-araubideetarako aurreikusitako eskakizunak horietara egokituz. Honi dagokionez, GFAk prezio bakar bat finkatu behar luke kontratatu den zerbitzu bakoitzerako.
– Hitzarmenaren moldea irabazi asmorik gabeko eta gizarte-ekimeneko erakundeekin soilik balia daiteke.
▪ Azkenik, hitzarmen kolektibo baten baitan adostutako soldata igoerak eragindako kostua ez litzaioke administrazioari zuzenean eta besterik gabe eragin behar, galdu-gordean jarduteko printzipioak bere baitan baitu.
III.A.5.– Langileria gastuak.
Aurrekontuaren eranskinean barne hartutako plantilla 2.035 plazakoa da. Aurrekontuetaratutako plaza modura barne hartu dira plantillaz besteko diren aldi bateko izaera duten kontratuak, besteak beste, errenta kanpainarako teknikarien programako bitarteko 94 kontratu eta suhiltzaile, Egoain egoitzetxe eta bestetarako ordezkapen kontratuak. Gure iritzira aurrekontu plantillak soil-soilik plaza bati loturik dauden kontratazioak jaso behar ditu; alabaina, programako bitarteko aldi bateko kontratazioak, ordezkapenak, e.a. gastuaren aurrekontuko diru-izendapenaren zenbaketan soilik hartuko dira kontuan.
III.A.6.– Ondarea.
Ondasun zerrenda orokorra ez du Diputatuen Kontseiluak onetsi, GLHaren Ondareari buruzko 8/1996 FAren 29. artikuluak aurreikusten duen moduan.
III.B.– Uliazpi Fundazioa erakunde autonomoa.
III.B.1.– Ondasun eta zerbitzuen kontratazioa.
– 2014ko ekitaldian zehar ez da argitaratu Sektore Publikoaren Kontratazio Plataforman, abenduaren 9ko 20/2013 Legearen Xedapen Gehigarri Hirugarrenean araututakoa, Merkatu Batasuna Bermatzeari buruzkoan; izan ere, honek kasu guztietan argitaratu beharra dagoela agintzen du, bai zuzenean kontratazio atalen bidez edo administrazio eta erakunde publikoen informazioa gehitzeko gailu elektronikoekiko konexio bidez.
– 2014ko ekitaldian zehar hainbat ondasun eta zerbitzuren erosketa egin da, 3 jarduerari dagozkionak, guztira 113.325 euroren zenbatekoarekin, bakoitza hornitzaile bakarrarekin kontratatua eta kontratu txikiaren moldea baliatuta izapidetua; alabaina, publikotasunik gabe eskaintzak eskatuta prozedura negoziatu bidez izapidetu behar ziratekeen. Bestetik, kontratu txikiaren prozedura baliatuta 285.000 euroren elikagaiak erosi dira; 2016ko urtean GFAren kontratazioen zentralak egindako esleipenari atxiki zitzaizkion.
III.C.– Merkataritzako foru sozietateak.
III.C.1.– Langileria gastuak.
ITTEN, Herriekin Lan Egiten, S.A.
– Sozietateak baja bat betetzeko aldi baterako langile baten hautaketa berariaz gaitutako enpresa batekin kontratatu du; honek deialdiari publikotasuna eman dio eta izangaien sailkatutako azken zerrenda bat proposatu du, sailkapen hori egiteko baliatutako irizpidea justifikatu gabe; honenbestez, ezin egiaztatu izan da izangaien hautaketan berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak bete izana. Kontratazioak hamasei hilabeteko iraupena izan du.
Bidegi, S.A.
– Sozietateak goi zuzendaritzako kontratua izenpetu du «Garraio Zentro Integrala» proiektuari buruzko azterlan eta aholkularitza egiteko; erabilitako moldea ez da, baina, lanpostuaren edukiari dagokiona.
– Sozietateak aldi baterako langile bat kontratatu du ordezkapenak egiteko berdintasun, merezimendu eta gaitasun irizpideak aplikatu direla bermatuko duen inongo prozedurarik baliatu gabe. Kontratazio hau sortu ahalako ordezkapenetarako erabiltzen jarraitu da.
III.C.2.– Ondasun eta zerbitzuen kontratazioa.
Alderdi orokorrak
– 2014ko ekitaldian zehar ez da Sektore Publikoaren Kontrataziorako Plataforman argitara eman, Merkatu Batasunaren Bermeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legearen xedapen gehigarri hirugarrenean araututakoan, zeinak behartzen duen egitera, kasu guztietan, dela kontratazio atalek zuzenean, dela administrazio eta erakunde publikoen informazioa gehitzeko gailu elektronikoekiko elkarlotura bidez.
Bidegi, S.A.
– 2013ko ekainaren 4ko Diputatuen Kontseiluaren erabaki bitartez, Bidegi, S.A.ren kudeaketaren baitako GFAren azpiegiturak garatzeko berariazko hitzarmena aldatu zen, 2011ko apirilaren 8an izenpetutakoa. Aldaketa hauen ondorioz, Bide Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak Bidegi, S.A.rekin batera inbertsioak planifikatzen ditu eta Bidegi, S.A.ri agindutako mandatuen gainbegiratze eta koordinazio lanak egiten ditu. Honela, bada, Bidegi, S.A.k esleitzen dituen kontratuen prestalan eta zuzendaritza egitekoetan GFAko langileek zuzenean esku hartuta gauzatzen da kontrol hori. Eta ondorioz, inbertsio hauetarako guztietarako Kontratazio mahaia Bide Azpiegituren Sailekoa da eta ez dago Kontratazio mahairik Bidegi, S.A.n sozietateak zuzenean kudeatzen dituen gainerako kontratazioetarako. Gomendagarria da Mahaia eratzea, izan ere kontratazio atalek Kontratazio mahaiaren laguntza behar dute eskaintzak balioztatzeko.
– Sozietateak aditu batekin bi laguntza tekniko juridiko kontratatu ditu 79.000 euroren zenbatekoan, dagozkion administrazioko espedienteak izapidetu gabe.
III.C.3.– Berankortasuna.
Uztailaren 5eko 15/2010 Legeak abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen du, merkataritzako eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituena; Lege horrek Xedapen gehigarri hirugarrenean agintzen du sozietateek berariaz argitaratu beharko dutela haien urteko kontuen Txostenean hornitzaileei ordainketak egiteko epeei buruzko informazioa.
Hona hemen aipatutako Legean jasotako legezko epea eta kopuruak gainditu dituzten foru merkataritza sozietateak, batez bestean gainditutako epe eta zenbatekoarekin:
IV.– FINANTZA ANALISIA.
IV.1.– GFAren doitutako aurrekontuaren emaitza.
Hona hemen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kontuetatik eratorri diren finantza magnitude nagusiak
Eragiketa arrunten emaitza
Aurrekontu likidazioetatik eratorritako emaitza arruntak 2014ko ekitaldian aurrekoarekiko % 31 egin du behera, 42 milioi euroren minorazioa izan duelarik. Hona hemen bariazio adierazgarrienak:
– Gastu arruntak % 7,9 egin du gora. Alabaina, azpimarratu behar da 2014ko ekitaldian 2013ko ekitaldiko gastuak erregistratu direla, 10,8 milioi euroren zenbatekoan (8 milioi euro transferentzia arruntetan eta 2,5 milioi euro ondasun arrunt eta zerbitzuen erosketa, besteak beste). Eragiketa horren eragina kenduz gero, gastu arrunten igoera % 3,8koa izango litzateke, transferentzia eta diru-laguntza arrunten igoera % 5,4koa eta ondasun arrunt eta zerbitzuen erosketa kapituluak bere horretan eusten dio. Langile gastuek ere gora egin dute (% 3, hau da, 2,9 milioi euro).
– Erakunde konpromisoen sarrera arrunt garbiei eutsi egin zaie aurreko ekitaldiarekiko.
Ondoren, azken bi ekitaldietan itunpeko tributuen diru-bilketak (GFAren finantzaketa iturri nagusi dena) eta erakunde konpromisoek izan duten bilakaera erakutsiko dugu:
2014ko ekitaldiko diru-bilketa eta erakunde konpromisoak, hurrenez hurren, % 5 eta % 4,5 gehitu dira.
Kapital eragiketak
Egikaritutako inbertsioen kontzeptuko kapitalezko eragiketen emaitza negatiboa, sarreretatik garbi, 14,3 milioi euro murriztu da. Honen arrazoia da 10,7 milioi euroren diru-sarrera handiagoak eskuratu izana eta 3,6 milioi euroren inbertsio egikaritza txikiagoak egin izana. Eragiketa arrunten emaitzak ez du kapitalezko eragiketen kontzeptuko gastu garbia berdintzen, azken bi ekitaldietako joera aldatuz, izan ere, haietan behar adinakoa izan zen.
Finantzaketa eragiketen saldoa
Aurrekontuko zor garbia 18,7 milioi euroan murriztu da 2014ko ekitaldian. Bestetik, gogoan izan behar da 2014ko ekitaldiko GLHren Kontu Orokorrean jasotako GFAren Diruzaintza Geldikinak ekitaldi itxieran erabili gabeko kreditu lerroetan gauzatutako finantzaketa barne hartzen duela, 55 milioi euroren zenbatekoan.
Doitutako aurrekontuaren emaitza
2014ko ekitaldian doitutako aurrekontu emaitza negatiboak 2013ko ekitaldiarekiko 1,9 milioi euroan behera egin du, positiboa izan zena 66,5 milioi euroan, batik bat, jada aurreko paragrafoetan azaldutako ondoko arrazoien ondorioz:
– Eragiketa arrunten emaitza 42 milioi euroan murriztu izana.
– Zorpetzea 18,7 milioi euroan murriztu da 2014an eta 2013ko ekitaldian, berriz, 17,8 milioi euroan gehitu zen; horrek esan nahi du doitutako aurrekontu emaitza 36,5 milioi euro txikiagoa izan dela.
– Kapitaleko eragiketen egikaritza txikiagoaren ondorioz, doitutako aurrekontuaren emaitza 14,3 milioi euro handiagoa.
IV.2.– GFAren diruzaintza geldikina eta zorpetzea.
Hona hemen Diruzaintza Geldikinak eta baliatu gabeko maileguek izan duten bilakaera:
2013 eta 2014ko GLHren Kontu Orokorrek Bateratutako Diruzaintza Geldikina erabili gabeko kreditu eragiketekin kuantifikatzen dute, nahiz Diruzaintza Geldikin deitzen dioten. HKEEk proposatutako doiketak aintzat hartuta, 2014ko ekitaldi itxieran Diruzaintza Geldikina 18,9 milioi euroan murriztuko litzateke.
Diruzaintza Geldikinak behera egin izanaren arrazoia, nagusiki, eragiketa arruntengatiko emaitza eta aurrekontuko zorpetzea urritu izana da.
2014ko urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 9/2013 FAk 6.1 artikuluan 2014ko abenduaren 31n epe luzeko zorpetze muga 580,3 milioi euroan ezarri zuen GFAri zegokionez.
IV.3.– Erakunde autonomoa eta merkataritzako foru sozietateak.
Uliazpi Erakunde Autonomoa eta IZFE, S.A. eta ITTEN, Herriekin Lan Egiten, S.A. merkataritzako foru sozietateak ia osorik GFAk eskualdatzen dizkien funtsen bidez finantzatzen dira eta honenbestez, GFAren finantza-analisiak jada besarkatzen ditu haien kontuak ere.
Bidegi, S.A. Sozietate Publikoak ez du GFAtik finantziaziorik jasotzen. Egiten dituen inbertsioak sozietateak berak sortzen dituen baliabideen bitartez eta zorpetzearen bitartez finantzatzen dira. Honekin baterako taulak zorpetzeak eta negozio zifraren zenbateko garbiak izan duen bilakaera erakusten du:
GFAren 2014rako Aurrekontu Orokorren 9/2013 FAk agintzen du Bidegi, S.A. merkataritzako foru sozietateak epe luzera baliatutako zorpetzea 2014ko abenduaren 31n ezingo dela 870 milioi eurotik gorakoa izan.
IV.4.– Ondorioa.
2014ko ekitaldian tinkotu egin da zerga dirubilketak berroneratzeko erakutsitako joera. Ordea, azpimarratzekoa da GFAren gastu arruntak izan duen igoera handia, zeinak emaitza arruntza nabarmen murriztea eragin duen. Inbertsio eragiketen egikaritzak behera egin du aurreko ekitaldiarekiko.
Zorpetzea ez da GFAn Bidegi, S.A.n bezainbeste murriztu.
IV.5.– Aurrekontuaren egonkortasuna eta finantzaren iraunkortasuna.
AEFILOk 3. eta 4. artikuluetan administrazio publikoei ezargarriak zaizkien aurrekontu egonkortasun eta finantza iraunkortasunaren printzipioak ezartzen ditu, aurrekontuan oreka edo egiturazko superabit egoera modura ulertzen direnak eta oraingo eta etorkizuneko gastu konpromisoak finantzatzeko gaitasuna, defizitaren eta zor publikoaren mugaketen barruan.
Kontu Orokorrean jasotako Aurrekontuaren Egonkortasunari buruzko txostena EAANri igorri zaio eta administrazio honek ez du salbuespenik adierazi.
GFAren mendeko den administrazio publikoaren sektorea
Estatuko Administrazio Orokorraren Artekaritzak ezarritakoari jarraiki, GFAren mendeko Administrazio Publikoaren Sektorea osatzen duten erakundeak honako hauek dira:
– Foru administrazioa: Gipuzkoako Foru Aldundia
– Foru Erakunde Autonomoa: Uliazpi Fundazioa
– Merkataritzako Foru Sozietateak: IZFE, S.A. eta ITTEN Herriekin Lan Egiten, S.A.
– Partaidetutako Merkataritza Sozietatea: Ortzibia, S.A.
– Partzuergoak: Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa eta Gipuzkoako Ur Partzuergoa.
Gastuaren erregela
Gastu erregelaren kalkulua eskuratzen da 2014, 2015 eta 2016ko urterako Espainiako ekonomiaren BPGaren hazkundearen erreferentzia tasa (% 1,5), aurreko ekitaldiko aurrekontuari dagokion GFAren gastu konputagarriarekin biderkatuta. BPGaren hazkundearen erreferentzia tasa hau 2013ko ekainaren 28ko Ministroen Kontseiluaren Erabaki bitartez onartu zen.
Gastu konputagarriak SEC10 terminoetan adierazitako enplegu ez finantzario modura definitzen dira, horietatik kenduta zorraren interesak, langabezia prestazioetan gastu ez aukerakoa, Europar Batasunetik edo beste administrazio publiko batzuetatik eratorritako helburudun funtsen bidez finantzatutako gastuaren zatia eta finantzaketa sistemei loturik autonomia erkidegoei eta toki udalbatzei egindako transferentziak.
2014ko ekitaldian arau hori ezartzeak 605 milioi euroren gastu zenbagarria erakusten digu, ekitaldi horretan ezargarria den 734,2 milioi euroren mugaren azpitikoa; honenbestez, bete da aurreko paragrafoan aipatutako mugaketa.
Aurrekontuaren egonkortasunaren helburua
Aurrekontuaren egonkortasunaren helburua 2013ko ekainaren 28ko Ministroen Kontseiluaren Erabaki bitartez onartu zen.
Kontu Orokorrean barne hartutako aurrekontuaren egonkortasun eta finantzaren iraunkortasunari buruzko informazioak, 2014ko ekitaldiaren finantzaketa gaitasunari edo beharrari buruzko atalean, 8,8 milioi euroren finantzaketa gaitasuna islatzen du; horietatik 1,8 milioi euro GFAri dagozkio eta 7 milioi euro GFAren mendeko den gainerako Administrazio Publikoaren Sektoreari. Kontu Orokorrak GFAk duen aurrekontuaren egonkortasun helburuari buruzko informazioa baizik ez du ematen.
Estatuko Administrazio Orokorrari aurrekontuaren egonkortasunari buruz igorritako informazioa honakoa da:
Zor publikoaren helburua
Arautegiak administrazio publikoen multzoaren zor publikoaren bolumenari BPG nazionalaren % 60aren pareko muga ezartzen dio, termino nominaletan adierazia, eta era honetara zati-banatzen da: administrazio zentrala (% 44), Autonomia Erkidegoen multzoa (% 13) eta Udalbatzen multzoa (% 3).
Zor publikoaren helburuari dagokionez, foru ogasunek duten berezitasunaren ondorioz beharrezkoa da Ekonomia Itunaren Bitariko Batzordeak iritzia ematea, izan ere zor publikoaren helburua BPGaren ehuneko baten gainean finkatzen da; ordea, ehuneko hau ez da administrazio ezberdinen artean banatu (EAE eta foru aldundiak) eta honenbestez, ezin adieraz daiteke Gipuzkoako Foru Sektore Publikoak, SEC10 terminoetan, 2014ko urterako zor publikoaren helburua bete duen edo ez.
GFAren Administrazio Publikoaren Sektoreak 2014ko abenduaren 31n formalizatutako zor publikoa 619,6 milioi eurorena zen, 562,3 milioi euro GFArenak (55 milioi euro erabili gabeak) eta 57,3 milioi euro, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarenak.
GFAren mendeko sozietate ez finantzarioen sektorea eta erakunde finantzarioen sektorea
Estatuko Administrazio Orokorraren Artekaritzak 2014ko urterako ezarritakoari jarraikiz, GFAren mendeko Sozietate ez Finantzarioen Sektorea osatzen duten erakundeak honako hauek dira:
– Sozietate ez finantzarioak Bidegi, S.A., Gipuzkoako Urak, S.A., Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK), S.A. eta Garaia Berrikuntza Gunea, S. Koop.
– Finantza erakundeak: Seed Gipuzkoa AKS, de Erregimen Erraztukoa, S.A.
– Sailkatzeko dauden entitateak: Kirolgi Fundazioa, Sueskola Gipuzkoa Fundazioa, Mintzola Fundazioa, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa, BIC Gipuzkoa Berrilan eta Berroeta Aldamar, S.L.
Sozietate ez Finantzarioen Sektorearen eta Erakunde Finantzarioen Sektorean barne hartutako erakundeak desoreka finantzarioko egoeran daudela esaten da ezargarriak zaizkien kontabilitateko planaren irizpideen arabera galerak dituztenean eta horiek saneatzeko baliabideen zuzkidura beharrezkoa denean, baliabide horiek eman behar dituen erakundearen egonkortasun eszenategian aurreikusi ez direnak. Definizio horren arabera, 2014ko ekitaldian Bidegi, S.A. eta Mintzola eta Sueskola Gipuzkoa fundazioak finantza oreka egoeran zeuden eta aurreko paragrafoan zerrendatutako gainerako entitateak, berriz, desorekan daude.
V.– URTEKO KONTUAK.
V.1.– Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontuak.
V.2.– Uliazpi Fundazioa erakunde autonomoaren kontuak.
V.3.– Merkataritzako foru sozietateen kontuak.
ALEGAZIOAK
Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2014ko ekitaldiko Kontu Orokorrari egindako fiskalizazioaren emaitzei erantzuna ematearren, eta otsailaren 5eko 1/1998 Legearen 13. artikuluan zehaztutakoa betez, txosten honetan aurkezten ditugu aipatutako emaitzei dagozkien alegazioak eta justifikazioak.
HKEE-REN TESTUA
I.– IRITZIA.
I.1.– Foru sektore publikoa osatzen duten erakundeek legea betetzeari buruzko iritzia alegazioak.
1.– GFAko langileria guztiaren 2014ko ekitaldiko ordainsariak % 0,6 gehitu dira 2013ko ordainsariekiko, 2014ko maiatzaren 20ko Diputatu kontseiluko Erabakia betez; horrek, baina, 2014rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2013 Legearen 20.Bi artikulua urratzen du, zeinak agintzen duen ordainsariek ezingo dutela aurreko ekitaldiarekiko inongo igoerarik izan (igoerak 478.000 euro inguruko gastua eragin du). Administrazioarekiko Auzien Donostiako 1. Epaitegiak 2015eko irailaren 30eko epai bidez erabakia zuzenbidean ez dela legezkoa adierazi zuen eta baliogabetu eta GFA banan-banako egoera juridikoa berrezartzera zigortu zuen, erabakia baliorik gabe uzteko dagozkion neurriak artikulatu beharko dituelarik. 2016ko urtarrilaren 12an, Diputatu kontseiluak, epaia betearaziz, bidegabe ordaindutako hartzekoak itzultzeko prozedura abiaraztea erabaki du.
Uliazpi Fundazioa Erakunde Autonomoak eta Merkataritzako Foru Sozietateek GFAk ordaindutako ordainsari igoera bera aplikatu zuten eta horrek, hurrenez hurren, 49.261 eta 67.658 euroren gastua eragin zuen.
ALEGAZIOA:
Adierazi den iritzi horri buruz, Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazten du erabateko prestasuna duela legezkotasun printzipioa errespetatzeko eta zentzu horretan iristen diren epaitegietako aginduak betetzeko. Hori dela eta, Diputatuen Kontseiluaren 2016ko urtarrilaren 12ko erabakiak, langileen ordezkariei jakinarazi ondoren hartutakoak, erantzuna ematen dio jurisdikzio organoaren mandatuari, zeinaren bidez baliogabetzen baitu egitateak eragin dituen ordainsarien igoera.
Hori adierazteaz gain, informazioa osatze aldera, adierazten dugu ezen, Diputatuen Kontseiluaren aipatutako erabakiarekin bat etorriz eta han jasotzen zen mandatuari jarraikiz, Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko foru diputatuaren 2016ko apirilaren 27ko 444/2016 Foru Aginduaren bidez ebatzi dela zein prozedura jarraitu behar den banakako egoera juridikoa berrezartzeko eta, hala, baliogabetutako erabakia ezeztatzeko neurriak bideratzeko.
HKEE-REN TESTUA
Gipuzkoako Foru Aldundia
3.– Txuri-Urdin izotz jauregian makina gela berritzeko eta beste zaharberritze lan batzuen espedientean (2 zk. espedientea), 1,3 milioi euroren zenbatekoan esleitu zenean, obra bakarreko proiektutik sortetako bat bereizi zen, jauregiko sabaia ordezteari zegokiona, eta bereizirik lizitatu zen publikotasunik gabeko prozedura negoziatua baliatua, modu independentean egikaritzeko gai zen unitatea zela iritzita. Alabaina, eskaintza bakarra eskatu ostean, espediente nagusiko 1. eta 2. sorten kontratistari esleitu zitzaion 194.083 euroren zenbatekoan, kontratua enpresaburu horri soilik agintzeko arrazoi teknikoak zeudela aitzaki hartuta. Sorta guztiak prozedura ireki bidez lizitatu behar ziratekeen, ezen sorta bakoitzaren esleipenean baliatu behar diren prozedura eta publikotasunezko arauak multzo osoaren balio metatuaren arabera erabakitzen baitira (SPKLTBren 86.3 artikulua); honenbestez, sorta honen kontratazioan publikotasun eta lehia printzipioak urratu dira.
ALEGAZIOA:
2013ko abenduaren 17ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiaren bidez onartu zen Donostiako Txuri-Urdin Izotz Jauregian makina gela berritzeko eta bestelako eraberritze lanak egiteko proiektuaren 1. eta 2. sortetako obrak kontratatzea, prozedura irekia erabiliz.
Kontuan hartuta obra horiek oso desberdinak zirela, 5 sortatan banatu zen proiektua, bakoitza bere aldetik esleitu ahal izateko. Izotz Jauregiko makina gela berritzeaz gain, IDOM ingeniaritzak idatzitako proiektuan beste bi esku-hartze ere sartu ziren: hiru aldagela berri eta lehortegia lehengo euskal kirol federazioek 1. solairuan zuten gune erabilgarria; patinak alokatzeko gunea; eta izotz jauregiaren sabaia.
2014ko apirilaren 4ko 03-036/2014 Foru Aginduaren bitartez, Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuko diputatuak 1. eta 2. sortetako obren kontratua esleitu zion Construcciones Moyua enpresari, bere proposamena, oro har, onuragarriena izateagatik Foru Administrazioarentzat, aurkeztutako seiren artean.
5.– Sortako lizitaziori dagokionez –sabai faltsua aldatzekoa–, Arkitektura Zerbitzuak txosten bat egin zuen eta bertan jaso zuen arrazoi teknikoengatik publizitaterik gabeko prozedura negoziatua erabili behar zela, Construcciones Moyua enpresa soilik gonbidatuz. Izan ere, enpresa horri esleitu zitzaizkion proiektuaren 1. eta 2. sortetako lanak, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko 170.d) artikuluarekin bat etorriz honako hau dioena:
«Herri-administrazioek egiten dituzte kontratuak prozedura negoziatuaren bidez esleitu ahal izango dira honako kasu hauetan, hurrengo artikuluetan kontratu mota bakoitzerako ezarritako baldintzak betez:
Baldin eta, arrazoi tekniko edo artistikoengatik, edo esklusiba-eskubideak babestearekin zerikusia duten arrazoiengatik, kontratua enpresaburu jakin bati baino eman ezin zaionean».
Arrazoi tekniko horiek, laburki, honako hauek ziren:
– Bi obrak (1. eta 2. sortetakoak eta 5. sortakoa) espazio berean egingo lirateke eta, lanen antolaketari, eraikinerako sarbideei eta, bereziki, sabai faltsua jartzeko beharrezkoak ziren baliabide osagarriei dagokienez, oso konponbide zaileko elkarrekiko interferentziak gertatuko lirateke.
– Fisikoki lotuta zeuden izotz pistaren klimatizazioa (jada esleituta) eta aldatu behar zen sabai faltsua.
– Segurtasuneko eta Osasuneko Koordinazioaren ikuspuntutik, kontrolatzeko zailak ziren egoerak gertatuko lirateke, bi esleipenak desberdinak izanik aldi berean eta toki berean gauzatu beharrekoak zirelako. Gauza bera esan daiteke Zuzendaritza Fakultatiboei dagokienez.
HKEE-REN TESTUA
4.– GFAk esleipen prozedura irekiari dagozkion betekizunak saihestuta 7 zerbitzu kontratatu ditu, guztira 1,7 milioi euroren zenbatekoan, SPKLTBren 86.2 artikuluan xedatutakoa urratuz. Gainera, guztira 150.908 euroren zenbatekoan kontratatutako bi zerbitzu publikotasundun prozedura negoziatu bidez izapidetu behar ziratekeen.
ALEGAZIOAK:
Prozedura irekia:
Genero indarkeriaren emakume biktimen harrera
Aurreko kontratua 2014ko martxoan amaitu zen. Handik aurrera, urteko gainerako zerbitzuak kontraturik gabe eskaini ziren. Kontratu berria 2015eko abuztuaren 1ean sinatu zen.
Adingabeen egonaldiak
Ordainketa horiek Gipuzkoatik kanpoko plazei dagozkienak dira. Zehazki, 2012ko uztailean egungo egoitza harrerako sarearen doiketa egin zenetik, aldi berean, gehienez ere, Gipuzkoatik kanpo dauden 5 plaza erabiltzen dira, hainbat arrazoirengatik beren ohiko bizilekutik urruti artatu behar diren haurrentzat. Hain zuzen ere, Kantabriako Valle De Cayon zentroa, O´Belen Fundazioak kudeatutakoa, eta Cruz de los Angeles Fundazioaren Pedrosa zentroa erabiltzen ari dira.
Gainerako ordainketak Instituto Médico Pedagógico Niño Jesús eta Centro Asistencial San Juan de Dios zentroei egin zitzaizkien desgaitasuna duten 3 pertsonari eskainitako egoitza arretagatik (2 Niño Jesus Institutuan eta 1 San Juan de Dios Zentroan). Urte asko dira pertsona horiek zentro horietan artatzen dituztela, lekurik egokiena dela uste delako.
Harrera profesionala
Aurreko kontratua 2014ko abuztuan amaitu zen. Handik aurrera, zerbitzua kontraturik gabe eskaini zen. Kontratu berria 2015eko apirilaren 1ean sinatu zen.
Aterpetxeen mantenimenduaren kontratoa
Atal honetako espediente bat foru gazte-aterpetxeen mantenua da. Horri dagokionez, esan behar da ezin dela aldez aurretik jakin zenbatekoa den aterpetxe bakoitzeko mantenu lanen zenbatekoa eta, ondorioz, iragarki gabeko prozedura negoziatu bidez kontratua esleitu. Hala ere, 2014 urtean aterpetxeetan mantenimenduko lan postuak sortu direla esan beharra dago, eta ondorioz ez da berriro ere kanpoko kontratorik egingo.
Prozedura negoziatu publizitateduna
Banakako heziketa laguntzako zerbitzuak
Gipuzkoako Lurralde Historikoak egoitza baliabideen, bitarteko materialen eta giza baliabideen sare zabala dauka, haurren eta nerabeen gizarte- eta familia-babes gabeziaren ondorioak artatzen dituena. Alabaina, batzuetan, badira arreta espezializatua behar duten adingabeak, desgaitasun maila edo mendekotasun maila handia dutelako: eguneroko zereginetan gainbegiraketa eta laguntza behar izaten dute (jateko, garbitzeko, janzteko, joan-etorrietarako, botikak hartzeko, dirua kudeatzeko, komunikatzeko,...). Kasu horietan, Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza kontratua edo hitzarmena sinatuta duen entitateko talde hezitzaileak proposamena egin ondoren, eta heziketa laguntzako profesionala zein zereginetarako beharko den zehaztu ondoren, Gizarte Politikako Departamentuak banakako laguntza hori onartzen du denbora jakin baterako, eta baimen hori emateko arrazoietakoren bat aldatuz gero, hezitzaile taldeak Departamentuari jakinarazi beharko dio lehenbailehen. Egoera horiek ez dira hitzarmenean edo kontratuan sartzen oso zaila delako zehaztea zenbat kasu artatu beharko diren eta zenbat denboran.
HKEE-REN TESTUA
6.– Diputatu kontseiluak zuzenean eman dizkie diru-laguntzak toki erakunde bati (2 zk. espedientea), bost enpresa pribaturi (8, 9, 11, 12 eta 14 zk. espedienteak) eta irabazi asmorik gabeko sei erakunderi (16, 17, 18, 20, 21 eta 23 zk. espedienteak), guztira 1,2 milioi euroren zenbatekoan; ez dira, baina, hori egiteko GLHren diru-laguntzei buruzko 3/2007 FAren 20.3.c) artikuluan aurreikusitako inguruabarrak justifikatu, zeinak agintzen duen emakida zuzena aparteko izaerarekin baliatu ahal izango dela interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioak egiaztatzen diren diru-laguntzetarako, edota deialdi publikoa egitea zailtzen duten behar bezala justifikatutako beste batzuetarako.
ALEGAZIOAK:
Toki erakundea:
2. espedientea.– Udalbiltza kontsortzioa: 2014. urtean Garate beharreko proiektuen finantzaketa
Diru laguntza honen helburua da lurralde garapena eta kohesioa sustatzea, Euskal Herrian dauden desorekak gainditzen lagunduz. Hori dela eta, uste dugu 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, 20.3.c) artikuluan aipatzen dituen interes publikoko arrazoiak ematen direla diru laguntza emateko zuzenean.
Enpresa pribatuak:
8. espedientea.– Txintxua Films, S.L.: «Amama» ikus-entzunezko egitasmoaren ekoizpena
Diru laguntza honen helburua da Gipuzkoaren jarduera ekonomikoa garatzen laguntzea eta lana sortzea, Txintxua Films, S.L. sozietateak aurkeztutako «Amama» ikus-entzunezko egitasmoari laguntza ekonomikoa emanez. Hori dela eta, uste dugu 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, 20.3.c) artikuluan aipatzen dituen interes publikoko arrazoiak ematen direla diru laguntza emateko zuzenean.
9. espedientea.– Abra Pod, S.L.: «Lasa eta Zabala» ikus-entzunezko egitasmoaren zabalkuntza
Diru laguntza honen helburua da «Lasa eta Zabala» ikus-entzunezko egitasmoaren zabalkuntza gastuei aurre egitea 2014. urtean. Proiektuak mezu argia iragarri nahi du, elkarrenganako barkamen eta adiskidetzearena. Ikus-entzunezko balioez gain, ukaezinezko balio soziala eskaintzen du egitasmoak. Hori dela eta, uste dugu 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, 20.3.c) artikuluan aipatzen dituen interes publikoko arrazoiak ematen direla diru laguntza emateko zuzenean.
11. espedientea.– Goierriko Ekimena, S.A. eskualdeko garapen agentzia: «Birzifar Gipuzkoa»
Diru laguntza honen helburua da fardel hondakinen errebalorizazioari buruzko «Birzifar Gipuzkoa» egitasmoaren lehenengo fasea (diseinua eta bideragarritasun teknikoa) egitearen ondorioz eratorritako gastuak finantzatzea. Hori dela eta, uste dugu 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, 20.3.c) artikuluan aipatzen dituen interes publikoko arrazoiak ematen direla diru laguntza emateko zuzenean.
Irabazi asmorik gabeko entitateak:
16. espedientea.– Jakingunea Kultur Elkartea: funts dokumentala digitalizatzea
Diru laguntza honen helburua da Jakin taldearen funtsaren digitalizazio proiektuaren bigarren fasearen inbertsio gastuak finantzatzea. Funtsaren digitalizazio proiektua, interes berezikoa izateaz gain, baldintza estuetara loturik dago, bai lan eremuaren aldetik, bai sistematizazioaren aldetik. Hortaz, diru laguntza deialdiaren bitartez proiektua bideragarri izateko behar adinako mailan babestea zaila gertatzen da. Hori dela eta, uste dugu 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, 20.3.c) artikuluan aipatzen dituen interes publikoko arrazoiak ematen direla diru laguntza emateko zuzenean. Horren inguruan, diru laguntza hau eman aurretik Kontuhartzailetza eta Auditoretza Zerbitzuaren fiskalizazio txostenean adierazten da erabaki-proposamenean ematen diren argudioek justifikatu dezaketela diru laguntza hori ematea, digitalizatu nahi diren funts digitalen berariazko izaeragatik eta erabili nahi den metodologiagatik.
17. espedientea.– Irrien Lagunak Kultur Elkartea: elkartasun jaialdiak antolatzea
Diru laguntza honen helburua da 10 elkartasun jaialdiren antolaketa finantzatzea 2014. urtean izaera bereziko haurren bizi-baldintzak hobetzeko. Hori dela eta, uste dugu 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, 20.3.c) artikuluan aipatzen dituen interes publikoko arrazoiak ematen direla diru laguntza emateko zuzenean.
18. espedientea.– Elkar Fundazioa: Taldearen berrantolaketa logistikoa
Diru laguntza honen helburua da Elkar Taldearen berrantolaketa logistikoa proiektu estrategikoa partzialki finantzatzea. Proiektu hori, krisi ekonomiko sakon honetan proiektu berritzailea eta enplegu sortzailea izateaz gain, euskararen normalizazioarekin eta euskal kulturaren sustapenarekin konprometitutako proiektua da. Hori dela eta, uste dugu 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, 20.3.c) artikuluan aipatzen dituen interes publikoko arrazoiak ematen direla diru laguntza emateko zuzenean.
20. espedientea.– EMAGIN: Euskal Herriko mugimendu feministaren historiaren kronika
Diru laguntza honen helburua da Euskal Herriko mugimendu feministaren historiaren eta bere azken 30 urteetako borrokaren kronika gauzatzea. Ikerketaren ezohikotasuna kontuan hartuta, uste dugu 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, 20.3.c) artikuluan aipatzen dituen interes publikoko arrazoiak ematen direla diru laguntza emateko zuzenean.
21. espedientea.– Txatxilipurdi Haur eta Gazte Ekintzak ADE: gazteen aisia, parte hartzailea eta euskalduna
Diru laguntza honen helburua da «Umeen aisialdi parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzen» izeneko proiektuaren gastuak finantzatzea. Proiektu horrek genero ikuspegia, herritarren partaidetza, euskara eta aniztasunaren kudeaketa txertatzen ditu, horretarako haur eta gazteentzako aisialdiko jarduerak erabiliz. Dituen ezaugarri bereziak direla eta proiektu bakarra denez, uste dugu 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, 20.3.c) artikuluan aipatzen dituen interes publikoko arrazoiak ematen direla diru laguntza emateko zuzenean.
23. espedientea.– Jakin Fundazioa
Jakin Fundazioari buruz, bai zerbiotzuburu txostena eta bai kontuhartzaile txostenak 20.3 NF3/2007 betetzen duela adierazten dute. Txostenak dion bezlaa, Ukaezina da Jose Luis Alvarez Enparantzaren ekarpena euskal kulturaren garapenean azkeneko 60 urteetan. Arlo ezberdinak landu baldin bazituen ere euskal filologian egindako azterketak, euskara batuaren oinarriak finkatzeko landutako proposamenak eta euskal literatura berritzeko sorturiko eleberriak berezi nahi ditugu. Urte guzi horietan argitaratutako lanak oso sakabanatuak daude; bereziki prentsa eta komunikabidetan inprimaturiko artikuluak eskuraezinak dira. Liburu gehienak ere agortuta daude. Egoera honetan edozein ikertzaileak nekez kontsulta litzake egilearen lan esanguratsuak.
Ahuldade edo gabezia horri aurre egitera dator Jakin Fundazioak aurkezten duen Txillardegiren idazlan guztiekin corpus digitala egin eta Interneten bidez hedapena libre ezartzeko proposamena.
Honenbestez, Kultura, Gazteria eta Kirola Departamentuak proposatu du Jakin Fundazioari 195.000 euroko diru kopurua ordainduko dio 2014, 2015, eta 2016 urteetan banatua, Txillardegi zenaren argitalpen guztiak digitalizatu eta datu base baten bidez (aurkibideak, materiak, hitz-gakoak eta thesaurus) Interneten eskuragarri izateko, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko Foru Arauaren 20.3 c) artikuluak zuzeneko diru laguntzak emateko ezartzen dituen baldintzak betetzen direla ulertzen baitu.
HKEE-REN TESTUA
I.2.– Foru sektore publikoa osatzen duten erakundeen kontuei buruzko iritzia.
Gipuzkoako Foru Aldundia
1.– GFAk 2014ko Kontu Orokorrean aurkeztu duen Diruzaintza Geldikina 18,9 milioi euro murriztu behar da ondotik adierazitako doiketen ondorioz:
ALEGAZIOA:
Lehen doikuntza, «Etxez etxeko zerbitzuaren 2014ko 4. hiruhileko gastuak», 3,3 milioi eurokoa da, eta 2014ko azken hiruhilekoaren etxez etxeko laguntza zerbitzuagatik Gipuzkoako udalei emandako diru-laguntzaren likidazioari dagokio. Gizarte Politikako Departamentuak 2015eko martxoan onartu zuen likidazio hori, udalek aurkeztutako frogagiriak berrikusi eta gero, eta hilabete horretan ere abonatu zen. Kontabilitate Publikoko Plan Orokorraren urteko kontuetan elementuak erregistratzeko eta kontabilizatzeko irizpideen arabera, diru-laguntzak «gastu gisa kontabilizatuko dira aurrekontu-obligazioa kontabilizatzeko ezarritako baldintzak bete direla ziurtatuta dagoenean». 2014ko abenduaren 31n, diru-laguntza horiek ez zuten betetzen kontabilitate arloko araudian ezarritako baldintza, eta, beraz, ez zegoen zertan obligazioa kontabilizatu. Hori dela-eta, HKEEk egindako doikuntza ez dela zuzena deritzogu.
Bigarren doikuntzari dagokionez, zehaztu beharra dago «Zerga zordun eta hartzekodunak zuzkiduretatik garbi, aurrekontu kontabilitatean erregistratu gabeak» saldoaren informazioa kudeaketa tributarioari buruzko txostenean jasota dagoela Kontu Orokorrean. Hau da, datu publikoak dira, GFAren urteko kontuen barruan ageri direnak.
Zordun eta hartzekodun tributarioen kontuetako saldoa –hornidurak kenduta– ondoko arrazoiengatik ez da kontuan hartu 2014ko Diruzaintzako Gerakina kalkulatzeko garaian:
2014-12-31n kobratu gabeko zordun tributarioen bilketa garbia Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak 2015erako onartutako zerga-bilketa aurreikuspenetatik ondorioztatzen da. GFAren 2015eko sarreren aurrekontua aurreikuspen horietan oinarrituta prestatu zen. Bistan denez, sarrera horiek 2015eko ekitaldi berriko aurrekontuan agertzen badira (aurrekontu hori Batzar Nagusiek onartu zuten HDEKren aurreikuspenetan oinarrituta), haiek ezin dira aldi berean konputatu aurreko ekitaldiko Diruzaintzako Gerakinaren kalkuluan.
2015eko aurrekontua finantzatzen duten sarrerak direnez gero, baliabide «ez erabilgarriak» dira, eta, beraz, HKEEk 2014ko Diruzaintzako Gerakin erabilgarrian egindako doikuntza ez da zuzena.
HKEEren iritziz, Diruzaintzako Gerakina kalkulatzeko, kontuan hartu behar ziren Estatuak BEZaren doikuntzagatik konpentsatu dituen 14,4 milioi euroko diru-sarrerak. GFAk Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen irizpideen arabera kontabilizatzen ditu Estatuarekiko fluxu finantzarioak (kupoa, zerga-bilketaren doikuntzak, mendetasuna...). Horren arrazoia da Autonomia Erkidegoko erakundeek (Jaurlaritza, aldundiak eta udalak) irizpide homogeneoak erabili behar dituztela zerga itunduak, ekarpenak eta Estatuarekiko kupoa kontabilizatzeko. Horrexegatik, uste dugu HKEEk egindako doikuntza bidegabea dela.
Azken doikuntza, 54,9 milioi eurokoa, 2014-12-31n kreditu lerroetan erabili gabeko saldoetatik dator.
Kreditu kontu moduan eratutako maileguen sarrerak aurrekontuko eskubide onartu gisa erregistratu ziren, mailegu horiek osorik erabiltzeko unean. Kreditu lerro gisa eratutako mailegu horien kontratuek ahalbidetzen dute entitate mailegu-emaileari itzultzea behin-behinean erabili behar ez diren funtsak, eta horiek erabiltzea haien beharra dagoenean. Horri esker, maileguen kostu finantzarioa murrizten da.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustez, mailegu horiek itzultzeko eta berriro erabilgarri jartzeko eragiketak aurrekontuz kanpoko eragiketak dira, ez dute eraginik GFAren ahalmen finantzarioan, eta, beraz, ez dira islatu behar Diruzaintzako Gerakinaren kalkuluan, magnitude horrek ahalmen finantzarioa neurtzen baitu. HKEEk, ordea, uste du GFAk ahalmen finantzarioa galdu duela une jakin batean beharrezkoak ez zituen funtsak mailegu-emaileari itzultzeagatik. Dirudienez, HKEEren ustea da GFAk funtsak itzuli izan ez balitu finantzaketa ahalmena hobetuko zuela. Argi dago hori ez dela horrela. Gainera, kontuetan ageri den Diruzaintzako Gerakinari buruz HKEEk zalantzarik izan zezan, GFAk beti hobetsi zezakeen abenduaren 31n behar ez zituen funtsak ez itzultzea, horrek kostu finantzario handiagoa ekarri arren. Hori guztia dela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak uste dut HKEEren iritziak ez duela oinarririk, eta aplikatzen duen doikuntza bidegabea dela deritzo.
HKEE-REN TESTUA
III.– BARNE KONTROLERAKO SISTEMEI ETA KUDEAKETA PROZEDUREI BURUZKO IRIZPENAK ALEGAZIOAK.
III.A.– Gipuzkoako Foru Aldundia.
III.A.1.– Aurrekontua eta kontabilitatea.
– Konpromiso kredituen egoerak diru-izendapenak barne hartzen ditu errepideak mantendu, zaindu eta ustiatzeko, 4,3 milioi euroren zenbatekoan, aurrekontu fasean daudenak. Kontzeptu honen izenean ekitaldi arrunta gainditzen duen hitzartutako gastuaren zenbatekoa 33,3 milioi eurorena da.
ALEGAZIOA:
2014ko aurrekontu proiektuari zuzenketak egiteko tramitean, «Errepideen artapena» izeneko 200 programaren ordainketa kredituak 5.100.000 euro gutxitu ziren, eta zenbateko beragatik konpromiso kredituak sortu ziren 2015erako, partida hauetan:
5.0820.200.611.02.03 –Tuneletan instalazio elektrikoak eta segurtasunekoak mantentzeko lanak– 800.000 euro.
5.0820.200.611.02.04 –Donostialdea eta Bidasoaldeko errepideen artapena eta ustiapena– 2.200.000 euro.
5.0820.200.611.02.05 –Goierrialdeko errepideen artapena eta ustiapena– 2.100.000 euro.
– Azken bi partida horiek, 4,3 milioi euro guztira, dira HKEPren txostenean aipatzen direnak).
Aurrekontuaren exekuzioan zehar, eta errepideak artatzeko jarduketetarako aurrekontukoak baino zenbateko handiagoak beharko zirela ikusita, 2014ko maiatzaren 27an Diputatuen Kontseiluak erabaki zuen kreditu gehigarriak onartzea eta Batzar Nagusietan lehendik onartutako ordainketa kredituak 5.100.000 euro gehitzea, jarraian zehazten den eran:
1.0820.200.611.02.03 –Tuneletan instalazio elektrikoak eta segurtasunekoak mantentzeko lanak– 477.013,50 euro.
1.0820.200.611.02.04 –Donostialdea eta Bidasoaldeko errepideen artapena eta ustiapena– 2.625.661,31 euro.
1.0820.200.611.02.05 –Goierrialdeko errepideen artapena eta ustiapena– 1.997.325,19 euro.
Horrekin bat etortzearren, hasieran onartutako kredituetan bidezko atxikipenak sartu ziren. Gainera, gastu horiek segidako traktuko gastuak direnez, iraunkorrak beraz, ezin dira sartu konpromiso kredituen egoera-orrian, hala ezartzen baitu 54.3 artikuluan martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzkoak.
HKEE-REN TESTUA
III.A.3.– Ondasun eta zerbitzuen kontratazioa.
Alderdi orokorrak
– 2014ko ekitaldian zehar ez da argitaratu Sektore Publikoaren Kontratazio Plataforman, abenduaren 9ko 20/2013 Legearen Xedapen Gehigarri Hirugarrenean araututakoa, Merkatu Batasuna Bermatzeari buruzkoan; izan ere, honek kasu guztietan argitaratu beharra dagoela agintzen du, bai zuzenean kontratazio atalen bidez edo administrazio eta erakunde publikoen informazioa gehitzeko gailu elektronikoekiko konexio bidez.
ALEGAZIOA:
Gipuzkoako Foru Aldundiak badaki indarrean dagoen araudia bete beharra dagoela, eta zehazki, lizitazio deialdiak eta horien emaitzak Sektore Publikoko Kontratazioaren Plataforman argitaratzeko betebeharra duela; hori dela eta, aukera aztertzen ari da Aldundiaren kontratatzailearen profilak KONTRATAZIO PUBLIKOA EUSKADIN (KPE) atarian egoitza izan dezan.
Aukera hori gauzatuz gero, beteko lirateke 2013ko abenduaren 9ko 20/2013 Legeak lizitazioen publizitateari dagokionez agindutakoak; izan ere, dagoeneko operatibo dago Kontratazio Publikoa Euskadin (KPE) plataformaren eta Sektore Publikoko Kontratuen Plataformaren (SPKP) arteko elkarreragingarritasuna. Elkarreragingarritasun horren bidez, SPKLko lizitazioak KPE plataforman ageri dira, eta alderantziz ere bai (2015eko irailaren 24an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Ogasuneko eta Herri Administrazioetako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako hitzarmena, zeinaren bidez arautzen baitira kontratazioko bi plataforma horien arteko harremanak).
HKEE-REN TESTUA
– Guztira 36,5 milioi euroan esleitutako sei espedientetan (4, 5, 11, 12, 13 eta 14 zenbakidunak) (horietako bi aleko prezioetan) Kontratazio Mahaia osatzerakoan karguen pertsona arteko ordezkotzak onartu ziren. Kontratazio mahaiko kideen izendapena (titularrak eta ordezkoak) kontratazio atalak egin behar du.
ALEGAZIOA:
11, 12, 13 eta 14. Espedienteak Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginak, 2011ko azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaz onartuak, 320. artikuluko 3. zenbakian dioenaren arabera, «Kontratazio organoak izendatuko ditu mahaikideak». Hala ere, pertsona arteko eskuordetzak egin ziren arren, kontratazio organoak esleipena egin zuenean, uler liteke horrek kontratazio mahaiko ordezkoen izendapena baliozkotzen duela; hala, atzemandako akatsa konponduko litzateke.
HKEE-REN TESTUA
– Guztira 1,1 milioi euroan esleitutako espediente batean (2 zk.), esleipen irizpideak orokorrak dira eta eskaintzak balioztatzeko unean garatzen dira. Komenigarria litzateke pleguetan irizpideak gutxieneko batekin garatzea eta dagokion haztapenarekin.
ALEGAZIOA:
Espediente hau 5. loteko kontrataziokoa da –sabai faltsua aldatzea,«Donostiako Txuri-Urdin Jauregiko makina gela berritzea eta beste erreforma batzuk»–. Horri buruz, egin dira lehenago alegazio batzuk, hemen ere balio dutenak orain antzeman diren gabeziei aurre egiteko.
HKEE-REN TESTUA
– Guztira 36,4 milioi euroan esleitutako 4 zerbitzu-espedienteren eskaintzak balioztatzeko txosten teknikoetan (11, 12, 13 eta 14 zk.) balorazioak puntuak eman baizik ez du egiten, batere arrazoitu gabe.
ALEGAZIOA:
Lizitazioko baldintza administratibo berezien agiriak zehazten ditu esleipen irizpideen zerrenda eta irizpide bakoitzari esleitutako haztapena, baita baloraziorako azpiirizpideen zerrenda, bakoitzaren haztapen koefizienteekin. Bestalde, enpresa lizitatzaile bakoitzari emandako puntuazioa zehazteko, balorazioa arrazoitu egin da (Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko 151.4 artikulua), onartutako irizpide subjektiboak kontuan hartuta, hau da, lizitazioa arautzen duten baldintza administratiboen agirian argitaratutakoak (Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko 150 eta 151. artikuluak). Jarduketa administratibo horretan, ezinbestekoa da halako diskrezionalitate maila bat, arbitrariotasunik gabea eta jurisdikzio kontrolari lotua. Horregatik guztiagatik, ondorioztatu behar da kontuan eduki direla esleipen irizpideak ezartzeko eta baloratzeko garaian jarduketa administratiboa arautzen duten arauak (Denengatik, Justiziako Auzitegi Nagusiaren epaia: 2000-07-21).
Gure kasuan, zehazki, puntuak esleitzeko jarraitu dugun prozedurak bat egiten du agirietan eta lizitazio iragarkian zehaztutako irizpideekin. Eskaintza ekonomikoak baloratzerakoan, onartutako eta argitaratutako formula errespetatu da, aginte esleitzaileak nahitaez bete behar duelako, eta irizpide subjektiboak aplikatzerakoan ere, ezarritako haztapena errespetatu da. Hala, lizitatzaile izan zitezkeenek bazekiten, eskaintzak prestatzeko unean, zein faktore hartuko zituzten kontuan erakunde esleitzaileek eskaintza ekonomikoki abantailatsuena hautatzeko, eta ezagutzen zuten, baita ere, faktore horietako bakoitzaren garrantzi erlatiboa.
Balorazioa puntuak emate soila ez dela frogatzeko, honekin batera bidaltzen dira balorazioko txosten teknikoak, esleipen proposamenaren oinarritzat hartu zirenak.
HKEE-REN TESTUA
Publizitate gabeko negoziatuak
GFAk guztira 93.208 euroan bi zerbitzu publikotasunik gabeko prozedura negoziatu bidez eta eskaintzarik eskatu gabe kontratatu ditu, SPKLTBren 170.d) artikulua babes hartuta, prozedura hori erabiltzeko bide eman duten inguruabarrak behar hainbat egiaztatu gabe.
ALEGAZIOAK:
Artelekuko zerbitzu kontratoari buruz, 2014ko urte honen igarotzean ARTELEKUren leku aldaketa gauzatu da, Martuteneko instalazioetatik, Santa Teresako Komentuko instalazio berrietara.
Horrek suposatu du, ibilbide bat bukatzea, beste ibilbide berri batean hasteko.
2014ko apirilean hasitako ibilbide berri honetan aritu gara; zentroaren eredua eta bere ezaugarriak behar berriei lotzen, edukiak berriz ere finkatzen, eta beste kultura eragileekin lankidetza zein beharrezkoa den koordinazioa bultzatzen.
Horrela, prozesu horren lehen emaitza, TABAKALERA eta GFAko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuak 2014ko irailaren 8an hitzarmen bat izenpetu dute. Hitzarmen horren bitartez Artelekuko Mediateka Tabakaleran integratu da.
Horrek dakarki eduki gutxiago K6 Gestión Cultural, S.L. enpresarekin indarrean dugun kontratua «Artelekuko Zentroko zerbitzu eta jarduerei laguntza» emateko.
Horregatik, 2014ko irailaren 30 datako, 321/2014 Foru Aginduaren bitartez aipatutako kontratua amaitutzat eman da, alderdi bien adostasunarekin.
Halere, naiz eta Artelekun ematen ziren zerbitzu batzuk desagertu, beste hainbat ematen jarraitu behar dugu eredu berria definitzen den bitartean. Eta horregatik, kontuan izanik egin beharreko lanen ezaugarriak, kontratuaren epe laburra eta gerora ematen daitezken beste aldaketak, egun zerbitzua ematen duen enpresa egokiena da lanarekin jarraitzeko, beraz, publizitaterik gabeko prozedura negoziatua erabiltzen da.
K6 Gestión Cultural, S.L. enpresak denez, gaurdaino zerbitzuak eman duena, berarekin negoziatu da Artelekun eman beharreko hainbat zerbitzu mantentzea 2014-10-01 tik 2014-12-31 data bitarte.
Tolosa Naturaldia naturako jardunaldiak burutzeko kontratua eskaintzak eskatu gabe egiten da. Izan ere, kontratazio espedientea (2014/17-HE-ZN) onartzen duen ebazpenean adierazten den moduan:
NATURALDIA naturako jardunaldia, hogei urte baino gehiagoko ibilbidearekin, autonomia erkidegoko dibulgazio ekitaldi finkatuena eta esanguratsuena da gaur egun naturaren eta iraunkortasunaren arloan, eta bertan nazioarteko ospea duten zientzialari eta aditu askok parte hartzen dute, garrantzi handia hartuz. Jardunaldi horiek «autore» ekitaldiak dira, hasieratik eta osotasunean herritar batek diseinatu eta garatu dituenak.
Kontuan hartuz prestazioaren zenbatekoa eta zehaztapen teknikoak, egokitzat jotzen da Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren 170 d. eta 174. artikuluetan aurreikusitako prozedura negoziatuaren bidez kontratatzea, izaera guztiz pertsonalak ezin duelarik sustatu legezko testu horren 178. artikuluan adierazten diren hiru eskaintzak lehian jartzea. Ondorioz, hitzaldi ziklo horiek garatzen dituen enpresari eskaintza bat eskatu zaio.
HKEE-REN TESTUA
Administrazio kontratazioko espedienterik gabeko gastua
– 2014ko ekitaldian zehar hainbat ondasun eta zerbitzuren erosketa egin da; horiek 15 jarduerari dagozkio, bakoitza hornitzaile batekin kontratatu da, guztira 483.790 euroren zenbatekoarekin eta kontratu txikiaren moldea baliatuta izapidetu dira; alabaina, eskaintzak eskatuta prozedura negoziatu bidez izapidetu behar ziratekeen.
ALEGAZIOAK:
Kanpaina sortu eta diseinatzea
FAMILIA ESTUDIO, S.L. enpresak hiru publizitate kanpaina sortu eta diseinatu zituen, hiru momentu desberdinetan eta hiru gai desberdinen inguruan (Berdintasuna?; ARI GARA eta GUNEA). Hasiera batean, lehenengoa bakarrik zegoen planifikatuta (Berdintasuna?). Kanpaina hori 2014. urtearen hasieran egin zen, horren diseinuan aurreko urteko azken hilabeteetan lanean aritu ondoren. Bigarren kanpainaren (Ari gara) beharra, lehendabizikoa egin ondoren identifikatu zen. Diseinatzeko lanetan aritu ondoren, kanpaina ez zen hasi 2014ko maiatzaren bukaerara arte. Azkenik, Guneari zegokion lana, komunikaziorako elementuak diseinatzea izan zen, Gunea behin betirako sortzeko eta aurkezteko prozesuari laguntzeko. Gunea Gipuzkoako mugimendu feministaren eta emakumeen elkarte-mugimenduaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko elkarrizketarako organoa da. Organo horren aurkezpen ofiziala 2014ko martxoaren 22an egin zen.
Egindako kanpaina bakoitzaren zenbatekoa 18.000 euro baino txikiagoa izan zenez, esleipen zuzeneko prozedura ondo egin zen, kontratu txikientzat Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginak 138.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Berdintasuneko Foru Plana
GFAko Berdintasunerako Organoak LIKADI FORMACION Y EMPLEO, S.L. aholkularitza enpresa espezializatua kontratatu zuen 2014. urtean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana bultzatu, koordinatu, jarraipena egin eta ebaluatzeko zereginak gauzatzeko. Hain zuzen ere bi lan egiteko kontratatu zuen, elkarren artean autonomoak eta independenteak zirenak, eta, beraz, bereizita kontratatzeko modukoak.
Hauek izan ziren bi lan horiek:
– Foru departamentuen plangintzaren informazioa iraultzeko eta aztertzeko lana, urteko foru programazioa gauzatzeari begira, Berdintasunerako II. Foru Plana ezartzearen esparruan: 18.295,20 euro BEZik gabe.
– Laneko online plataforma informatikoa garatzea, urtean zehar foru departamentuek elkarrekin lan egiteko aukera izan dezaten berdintasunerako foru politikak garatzeko, sektore politiketatik abiatuta, eta urteko jarraipen txostena egiteko: 9.750,00 euro BEZik gabe.
Egindako kontratazio bakoitzaren zenbatekoa 18.000 euro baino txikiagoa izan zenez, esleipen zuzeneko prozedura ondo egin zen, kontratu txikientzat Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginak 138.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Euskararen eguna
IRAGARRI, S.L. publizitate agentziaren bidez egindako kontratazioa da. Bost (5) publizitate espazio kontratatu ziren, gai eta data desberdinak zituztenak, horietako lau «Berria» egunkarian eta, bestea «Gipuzkoako Hitza» astekarian, eta, beraz, bereizita kontratatzeko modukoak:
– Berria: Euskararen Eguna: 3.650,00 euro BEZik gabe (2014-12-03).
– Berria: 49. Durangoko Azoka: 3.200,00 euro BEZik gabe (2014-12-05).
– Berria: San Tomasak: 3.650,00 euro BEZik gabe (2014-12-19).
– Berria: Mantangorri Benbora Pasa: 3.500,00 euro BEZik gabe (2014-12-19).
– Gipuzkoako Hitza: Urtekaria 2014 Gipuzkoa: 2.950,00 euro BEZik gabe (2014-12-19).
Egindako kontratazio bakoitzaren zenbatekoa 18.000 euro baino txikiagoa izan zenez, esleipen zuzeneko prozedura ondo egin zen, kontratu txikientzat Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginak 138.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Publizitatea kamisetetan
«Kilometroak Kultur Elkartea» elkartearekin egindako kontratazioa da, kamisetetan publizitatea jartzeko euskararen aldeko bi ekitalditan. Ekitaldi horiek toki eta urte desberdinetan ospatu ziren, eta, beraz, bereizita kontratatzeko modukoak ziren:
– Kilometroak Orio 2014: 9.917,35 euro BEZik gabe.
– Kilometroak Usurbil 2015: 12.000,00 euro BEZik gabe.
Egindako kontratazio bakoitzaren zenbatekoa 18.000 euro baino txikiagoa izan zenez, esleipen zuzeneko prozedura ondo egin zen, kontratu txikientzat Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginak 138.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Erakusketen muntaketa, desmuntaketa eta lekualdatzea
Erakusketen montaia demontaia eta lekualdatzeari buruz , Koldo Mitxelena egin diren erakusketa ezberdinak direla esan behar da, beraien artean erlaziorik izan gabe.
Ontzia lekualdatu eta berriz kokatzea
Ontziaren lekualdatzeari buruz, obra bat dela esan beharra dago, kontrato txiki bat izanik ondorioz. Faktura Karro bat eraikitzeari dagokio. Karro honen bidez Trinido itsasontzia mugitu egin daiteke. Hau da,karroa momentua eraiki egin behar da itsasontzia mugitu ahal izateko.
HKEE-REN TESTUA
– Bestalde, zortzi jardueraren kontratazioak egin dira guztira 763.910 euroren zenbatekoan; horientzat aztertu egin beharko litzateke aleko prezioetan lizitatzeko komenigarritasuna, izan ere, eskuarki kontratatzen diren gastuak dira eta horien urteko beharra balioetsi daiteke.
ALEGAZIOAK:
Liburuen erosketa
Argitaletxeekin kontratoak ezin dira egin, liburuak enpresa banatzaileari eros behar zaizkio. Urtean zehar produktu berriak ezagutzen joaten gara eta beharrak ezagutzean enpresa banatzaileei erosten zaizkie liburuak, eta momentu horretan ezagutzen dira prezio unitarioak
Zentro ezberdinen azterketa energetikoak eta klimatizazioa
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko Ingurumen Zuzendaritzak, azken urteotan, jarduketa desberdinak burutu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko eraikinetan aurrezpen energetikoa eta energia berrizgarriak bultzatuz eta sustatuz. Horretarako, aurretik jarduketen bideragarritasun teknikoa zein ekonomikoa aztertu behar da, eta hautabideen azterketa egin behar da, jarduera eraginkorrena eta ingurumenari dagokionez onuragarriena diseinatu ahal izateko.
Lan horiek ez daude aldez aurretik programatuta eta gehienetan obra orokorrago bat bultzatzen duten foru departamentuek egiten dituzten premiazko eskaerei erantzuteko izaten dira. Izan ere, departamentuen proiektuak energia arloan hobetzeko parte hartzen da, hau da, normalean hasiera batean kontuan hartu ez diren alderdiak hobetzeko. Hori dela eta, zaila gertatzen da hasieratik kontratu xedea ezartzea, kontratatzeko prozedura negoziatu bat burutzeko.
Aiguasol (Sistemas Avançats de Energía Solar Térmica SCCL) enpresak burutu dituen lanak Txuri Urdin eraikinaren, Txara 2 eraikinaren eta Jauregiaren ondoko eraikinaren konponbide eraginkorren bideragarritasun energetikoaren azterketarekin zerikusia dute.
Ureki enpresari esleitutako lanak Beizamako eta Anoetako (Donostiako) district heating-en azterketa energetikoarekin zerikusia dute eta baita Koldo Mitxelena eraikinaren eta Tolosako Artxiboaren klimatizazio kontrol sistema berri baten diseinu azterketekin ere.
HKEE-REN TESTUA
III.A.4.– Diru-laguntzak.
– Diputatu kontseiluak 2014ko abenduaren 2an erabaki zuen Errenteriako Udalari zuzenean 3,5 milioi euroren diru-laguntza ematea (5 zk. espedientea), «Lekuona Arte Eszenikoen Sorkuntza Zentro Garaikidearentzat». Diru-laguntza izendun modura izapidetu behar zatekeela uste dugu.
ALEGAZIOA:
Diru laguntza hori Errenteriako Udalarekin 2014ko urriaren 2an sinatu zen hitzarmenetik dator, hitzarmen horren bidez Lekuona fabrika gisa ezagutzen den eraikina eraldatu eta «Lekuona Arte Eszenikoen Zentro Garaikidea» egin nahi baitzen. Hitzarmen horrekin bi erakundeen arteko lankidetza prozesu bat burutu zen. Abiapuntua Artelekuko lokalen itxiera izan zen, lokal horietan egiten baitzen «Gipuzkoa Dantzagunea prestakuntza programa», Foru Aldundi honek sustatutakoa. Hitzarmenaren bidez, Errenteriako Udalak hainbat instalazio utzi ditu, aldi baterako, programa horri jarraipena emateko. Instalazio horietan, gainera, hainbat jarduketa burutu dira.
HKEE-REN TESTUA
– Diru-laguntzetan 5,5 milioi euro eman dituzten bi deialdiren oinarri arauetan jasotako balorazio irizpideek (6 eta 7 zk. deialdiak), ez dituzte elementu objektiboak barne hartzen eta horrek emakida unean eskumen-marjina zabala uzten du. Beste aldetik, guztira 12,5 milioi euroren diru-laguntzak ematen dituzten hir deialditan (4, 6 eta 7 zk. espedienteak) irizpideak orokorrak dira eta gerora garatu ditu Balorazio Batzordeak.
ALEGAZIOA:
6 eta 7. espedienteak.
Bi deialdietan (6 eta 7) aplikatu diren ebaluazio irizpideak, batetik, objektiboak dira (lehia bidezko prozedura bat ebaluatzeko egokiak, bai erakunde eskatzailearentzat, bai eta esleipendunarentzat ere); bestetik, sustatu behar dituzten diruz lagundutako ekintzei egokitzen zaizkie bereziki; eta, gainera, deialdia egin den unean bertan garatu dira. Irizpide horiek dira, hain zuzen, dagokion ardura har dezan ebaluazio batzordeari aurkezten zaion aurretiazko txosten teknikoaren oinarria.
HKEE-REN TESTUA
– Guztira 2,6 milioi euroan emandako bi diru-laguntza izendunetan (11 eta 17 zk. espedienteak) eta bi diru-laguntza zuzenetan (15 eta 19 zk. espedienteak), % 100 diruz lagundu ez diren proiektuetarako, ez dago diruz lagundutako jardueretarako beste funts batzuen zenbateko, jatorri eta erabileraren zerrenda xehaturik, propioak zein kanpoko finantzaketatik eratorriak izan.
ALEGAZIOA:
Diru laguntza izendunak
17. espedientea.– Real Sociedad Fundazioa: Laguntza oinarrizko futbolari 2013-2014
Diru laguntza izenduna Real Sociedad Fundazioari dagokio 2013-2014 denboraldiko oinarrizko futbola finantzatzeko. Espedientean A enpresak egindako auditoretza agertzen da, 2014ko ekainaren 30ean itxitako kontuei buruzkoa. Auditoretza txostenean kanpo finantzaketako beste funts batzuen jatorria agertzen da.
HKEE-REN TESTUA
– Urteko jarduera finantzatzeko guztira 6,7 milioi euroan emandako bi diru-laguntza izendunetan (10 eta 13 zk. espedienteak) onuradunen urteko kontuek mozkinak izan dituzte. Enpresetako batek bi jarduera ditu eta horietatik batek jaso du diru-laguntza; ordea, kontabilitatea ez dago bereizia eta honenbestez, ezin egiazta daiteke emandako diru-laguntzaren norakoaren justifikazioa.
ALEGAZIOAK:
10. espedientea.– Gureak Lantegi Babestuak. Desgaitasuna dutenentzako arreta okupazionala
Gizarte Politikako Departamentuak eta Gureak Lantegi Babestuak SA enpresak izenpetuta duten hitzarmenari dagokionez, eta, hitzarmenaren IV. eranskinean xedatutakoaren arabera, enpresak aurkeztu du eskatu zitzaion dokumentazioa, besteak beste, auditatuak izan diren 2014ko balantzea eta emaitzen kontua. Informazio hori aztertuta, ikus daiteke Gureak enpresak, osotara, 4 milioi euroko irabaziak izan dituela 2014an; beraz, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egoera hori nabarmendu du eta adierazi du zenbateko hori itzuli egin beharko lukeela, edo, bestela, Gizarte Politikako Departamentuak aurrerago egingo dituen ekarpenetatik deskontatu.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egindako proposamen horren inguruan, Gizarte Politikako Departamentuak beharrezkoa ikusten du ondorengo gogoetak egitea:
Gureak Lantegi Babestuak entitatearen xede soziala, bere estatutuetako 3. artikuluaren arabera, da minusbaliotasuna duten pertsonen sustapena, heziketa eta errehabilitazioa bultzatzea, gizarteratzen eta lanbideratzen laguntzeko. Helburu hori lortzeko, Gureak Lantegi Babestuak entitateak eredu misto bat aukeratu du, hau da, lantegi berean gauzatzen da enplegu zentro berezien jarduera (enplegu-erregimena) eta jarduera okupazionala (erregimen okupazionala).
Jarduera hori (zerbitzu eta zentro okupazionala) bigarren mailako arreta zerbitzu gisa zehaztuta dago Gizarte zerbitzuei buruzko 2008ko abenduaren 5eko 12/2008 Legean; beraz, Foru Aldundiaren eskumenekoa da. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko 185/2015 Dekretuak, urriaren 6koak, zerbitzu horren definizioa eta helburuak azaltzen dituenean dio zerbitzu edo zentro hori kudeatu ahal izango dela modu integratuan, ohiko lan merkatuan oinarritutako beste enplegu programa batzuekin, eta enplegu zentro berezietan edo lanbideratze enpresetan eskaintzen diren enplegu babestuko programekin.
Horrenbestez, azpimarratu beharra dago, Gureak Lantegi Babestuak SA entitateak ezarritako eredua mistoa bada ere, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin izenpetutako lankidetza hitzarmenean zerbitzu okupazionala bakarrik jasotzen dela, eta ez enpresaren jarduera guztia, hitzarmenaren 2. klausulan berariaz jasotzen den moduan. Alabaina, hitzarmenaren IV. eranskinean zehatz-mehatz adierazten ez denez zein den aurkeztu beharreko informazio ekonomikoa, Gureak Lantegi Babestuak SA entitateak 2015ean aurkeztu zituen enpresa osoari dagozkion 2014ko datu bateratuak, hitzarmenaren bidez finantzatutako jardueraren datu banakatuak bereiztu gabe.
2014an diruz lagundutako jardueraren informazio ekonomiko xehatua eskuratzearren, eta hitzarmenaren 7. klausulan xedatutakoaren arabera, non ezartzen baita Gureak Lantegi Babestuak SA enpresak beharrezkoa den informazio gehigarri guztia aurkeztu beharko duela, Gizarte Politikako Departamentuak, 2016ko otsailaren 18an, eskatu zion entitateari diruz lagundutako jarduerari atxikitako gastuei eta diru sarrerei buruzko dokumentazio osagarria.
Martxoaren 10ean, Gureak Lantegi Babestuak SA entitateak eskatu zitzaion dokumentazioa aurkeztu zuen. Hura aztertu ondoren, Gizarte Politikako Departamentuak ondorengoa adierazten du:
● Aurkeztutako informazioa Gureak Lantegi Babestuak SA entitateak erabiltzen dituen irizpideak jarraituz prestatu da. Dokumentazio hori ezin izan da auditatu, 2014ko ekitaldikoa zelako eta urte hartako kontuak jada auditatuak zeudelako, baina enpresa bere osotasunean hartuta. Nolanahi ere, Gizarte Politikako Departamentuko zerbitzu teknikoen iritziz, diruz lagundutako jarduera okupazionalari aplikagarriak zaizkion diru sarrerak/gastuak kalkulatzeko erabilitako egozpen irizpideak arrazoizkoak dira.
● 2014an hitzartutako jardueraren gastuen zenbatekoa guztira 15.351.974,37 eurokoa izan zen, eta diru sarrerak guztira, salmentak eta diru laguntzak barne (GFA eta beste batzuk), 15.123.248,68 eurokoak izan ziren. Horrenbestez, ekitaldi horretan diruz lagundutako jardueraren emaitzak 228.725,69 euroko saldo negatiboa izan zuen.
Aurreko guztia kontuan hartuta, Gizarte Politikako Departamentuak uste du Gureak Lantegi Babestuak SA entitateko enplegu zentro berezietan (enplegu-erregimena) egiten diren ekoizpen lerroek eragindako irabaziak lerro horiei egoitzi behar zaizkiela, eta ez bere izaeragatik administrazioaren diru laguntzarik gabe defizitarioa eta gauzaezina den jarduerari.
Bukatzeko, esan behar da, entitateak bidalitako dokumentazioaren arabera, Gureak Lantegi Babestuak SA entitateak konpromisoa hartu duela, 2016tik aurrera, diruz lagundutako jarduerari dagozkion datu ekonomikoen auditoretza ofizialak egiteko, eta horien emaitza Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkezteko
13. espedientea. Cristóbal Balenciaga Fundazioa
Balenziaga Fundazioari buruz, aurkeztutako kontuetan adierazten duen bezala aurreko urteetan izandako galera handiak konpentsatzeko erabili dira etekinak.
HKEE-REN TESTUA
– GFAk 100.000 euroren diru-laguntza zuzena eman dio Udalbiltza partzuergoari (2 zk. espedientea), ondoko proiektu hauen 2014ko ekitaldiari dagozkion kostuak finantzatzeko: lurralde garapena sustatzea Euskal Herria, Euskal Herria Sendotzen, Ikerbiltza eta Behatokiko beharrik handieneko lurralde esparruetan. Ez dago proiektu bakoitzerako emandako zenbatekoaren xehapena eta justifikazioa globala da 171.064 euroren zenbatekoa egiten duten faktura guztientzako. Diru-laguntza hau emateko oinarri izan zen Akordioa Donostiako 3 zenbakiko Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian errekurritu zen eta 2016ko urtarrilean diru-laguntza baliogabe izendatu zen.
ALEGAZIOA:
Epaia errekurrituta dago eta amaierako ebazpenaren zain dago.
HKEE-REN TESTUA
– Aurreikuspen eta hiri hondakinak berrerabiltzeko Jardueren deialdian (11 zenbakiko espedientea), zeinaren indarrez guztira 852.329 euroren diru-laguntzak eman diren, onuradun batek 104.786 euroren zenbatekoa jaso du, oinarri arauek onuradun bakoitzeko gehienera 80.000 euroren diru-laguntza mugatzen dutelarik.
ALEGAZIOAK:
11. espedientea
Bere garaian azaldu zen bezala, Ingurumen Zerbitzuak ulertzen du Tolosako Mankomunitateak eskatutako bi jarduketa desberdin direla, 53.049,65 euro eta 51.736,44 euroko diru laguntza jaso zutelarik hurrenez hurren, eta hortaz, ez dute aipatutako mugarik gainditzen.
Materia organikoaren kudeaketa desberdina da landa guneetan edo hiri itxurako udalerrietan. Etxeko konposta edo konpostatze komunitarioa –materia organikoaren autokudeaketa izenekoa– landa guneetan derrigorrezkoa zen, eta hiri itxurako udalerrietan, berriz, boluntarioa. Beraz, materia organikoaren kudeaketa guztiz desberdina da esparru batean edo bestean, eta, horregatik, kontrol ekintza, jarraipen eta laguntza desberdinak behar ditu.
HKEE-REN TESTUA
III.B.– Uliazpi Fundazioa erakunde autonomoa.
III.B.1.– Ondasun eta zerbitzuen kontratazioa.
– 2014ko ekitaldian zehar hainbat ondasun eta zerbitzuren erosketa egin da, 3 jarduerari dagozkionak, guztira 113.325 euroren zenbatekoarekin, bakoitza hornitzaile bakarrarekin kontratatua eta kontratu txikiaren moldea baliatuta izapidetua; alabaina, publikotasunik gabe eskaintzak eskatuta prozedura negoziatu bidez izapidetu behar ziratekeen. Bestetik, kontratu txikiaren prozedura baliatuta 285.000 euroren elikagaiak erosi dira; 2016ko urtean GFAren kontratazioen zentralak egindako esleipenari atxiki zitzaizkion.
ALEGAZIOA:
Aipatutakoen artean, ondoko balorazioak egin daitezke:
1.– Medikuntza-zerbitzuak eta rehabilitazio programa bereziak (musikoterapia), 71 mila euroko zenbateko batez.
Uliazpiren eginkizun nagusia biztanleriaren barruko kolektibo oso berezi baten ongizate orokorra sustatzea eta bizi-kalitatea hobetzea da, hain zuzen ere, adimen-urritasuna eta laguntza-premia orokorrak dituzten pertsonena.
Horretarako, eta beste alderdi askoren artean, medikuntza-zerbitzu batzuk biltzen ditu, Adimen Ezgaitasun larriaren alorrean hainbat espezialitate eta esperientzia dituena, gure erabiltzaileei arreta egokia eskaintzeko beharrezkoak direnak. Kontratatutako zenbateko hori medikuntza-zerbitzu desberdinetan banatzen da: Neurologia, Pediatria eta abar, eta horrexegatik, egoki ikusten da, eta egin ere egiten dira, espezialitate desberdinetan espezializatuta dauden profesionalen kontratazioak.
Beste alde batetik, Uliazpik hainbat jarduera antolatzen ditu, eta horien artean ditugu integrazio komunitarioko programak, terapia mota desberdinak eta abar, nahitaez erakunde espezializatuek egin beharrekoak, eta horrexegatik, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean jokatzen da horrelakoetan.
2.– Elikagai-hornidurak, guztira 285.000 euroko zenbatekoa izanik.
Uliazpirentzat elikagaiak erosteari dagokionez, adierazi beharra dago Donostian, Zizurkilen eta Hondarribian geografikoki banatutako hiru zentroetan egiten dela hori, eta orain arte, zentro bakoitzaren beharretara egokitzea komeni dela kontuan izanik, kontratazio desberdinak modu deszentralizatuan egin izan dira.
Hala eta guztiz ere, gaineratu beharra dago deszentralizazio hori Uliazpiren Zerbitzu Zentraletatik koordinatzen dela eta Uliazpiko Gobernu Batzordean 1994ko ekainaren 8an egindako bilkuran erabakitako Konpetentzien Ordezkaritzan araututa dagoela (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 151 zk., 1994/8/10ekoa).
Dena den, Uliazpin kontratazioetan eta aplikatu beharreko Araudien egokitzapenean hobetzeko ahaleginean jarraitzen dugu eta, hain zuzen ere 2015. urtean, Foru Aldundiarekin koordinatuta, kontratazio-espediente bat izapidetu dugu, elikagaien hornidura modu bateratuan egiteko. 2016ko urtarrilean jarrida abian esleipendunarekin sinatutako kontratua.
HKEE-REN TESTUA
III.C.– Merkataritzako foru sozietateak.
III.C.1.– Langileria gastuak.
ITTEN, Herriekin Lan Egiten, S.A.
– Sozietateak baja bat betetzeko aldi baterako langile baten hautaketa berariaz gaitutako enpresa batekin kontratatu du; honek deialdiari publikotasuna eman dio eta izangaien sailkatutako azken zerrenda bat proposatu du, sailkapen hori egiteko baliatutako irizpidea justifikatu gabe; honenbestez, ezin egiaztatu izan da izangaien hautaketan berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak bete izana. Kontratazioak hamasei hilabeteko iraupena izan du.
ALEGAZIOA:
Langileak hautatzeko enpresak emandako espedientea eransten da.
BOTO PARTIKULAR KONKURRITZAILEA, HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAREN KIDE DEN TERESA CRESPO DEL CAMPO ANDREAK GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAREN 2014-KO KONTU OROKORRAREN FISKALIZAZIO TXOSTENARI JARRITAKOA.
HKEEko gainerako kideen iritziari zor diodan errespetu osoz, boto partikular konkurritzaile hau aurkeztu dut, Gipuzkoako lurralde historikoaren 2014ko Kontu Orokorraren fiskalizazio txostenari dagokionez (GLHKO), HKEEren Osoko Bilkurak 2016ko uztailaren 7an onetsi zuena.
Nahiz, oro har, Txostenaren edukiarekin bat natorren, egoki irizten diot –ene iritzira– txostenean barne hartu behar ziratekeen zenbait datu jasotzeari; hona hemen horien xehapena:
1.– Legezkotasunaren 4. salbuespena:
GFAk esleipen prozedura irekiari dagozkion betekizunak saihestuta 7 zerbitzu kontratatu ditu, guztira 1,7 milioi euroren zenbatekoan, SPKLTBren 86.2 artikuluan xedatutakoa urratuz. Gainera, guztira 150.908 euroren zenbatekoan kontratatutako bi zerbitzu publikotasundun prozedura negoziatu bidez izapidetu behar ziratekeen.
Paragrafo honen lehen zatian arreta psikologikoagatik egindako gastua barne hartu behar zatekeela irizten diot, guztira 386.175 euroren zenbatekoan. Kontzeptu hau, urtero eta kopuru esanguratsuekin kontratatzen dena, legezko salbuespen modura jaso da HKEEk mamitu dituen azken ekitaldietako Gipuzkoako lurralde historikoko Kontu Orokorretan (2011, 2012 eta 2013); ez da, baina, bestelako trataerarik ematea arrazoituko duen aldaketarik batere gertatu. Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialarekin lankidetza-hitzarmen bat 2008az izateak, zeinak tarifak homologatu eta finkatzeko baldintzak ezartzen dituen, ez du esan nahi lizitazio, publikotasun eta prozeduren gardentasun, ez bereizkeria eta tratu-berdintasun printzipioak betetzen direnik.
2.– Legezkotasunaren 6. salbuespena:
Diputatu kontseiluak zuzenean eman dizkie diru-laguntzak toki erakunde bati (2 zk. espedientea), bost enpresa pribaturi (8, 9, 11, 12 eta 14 zk. espedienteak) eta irabazi asmorik gabeko sei erakunderi (16, 17, 18, 20, 21 eta 23 zk. espedienteak), guztira 1,2 milioi euroren zenbatekoan; ez dira, baina, hori egiteko GLHren diru-laguntzei buruzko 3/2007 FAren 20.3.c) artikuluan aurreikusitako inguruabarrak justifikatu, zeinak agintzen duen emakida zuzena aparteko izaerarekin baliatu ahal izango dela interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioak egiaztatzen diren diru-laguntzetarako, edota deialdi publikoa egitea zailtzen duten behar bezala justifikatutako beste batzuetarako.
Paragrafo honetan enpresa pribatu bati eta irabazi asmorik gabeko bi erakunderi guztira 185.000 euroren zenbatekoan «enplegu banaketa» kontzeptupean emandako hiru diru-laguntza zuzen barne hartu behar ziratekeela uste dut; izan ere, ez da egiaztatu ezin parte har dezaketenik beste pertsona fisiko zein juridiko batzuk, diru-laguntza hauei dagokienez artekaritza eta auditoria zerbitzuak jaulkitako txostenetan jasoa dagoen moduan. Bestetara, HKEEk onartutako 2013ko ekitaldiko Gipuzkoako lurralde historikoko Kontu Orokorraren fiskalizazio txostenak diru-laguntza zuzenak emateagatiko legezkotasunaren salbuespenean kontzeptu bereko diru-laguntza zuzen bat jasotzen du eta HKEEk ez zuen ekitaldi horretarako GFAk aurkeztutako alegazioa onartu.
3.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak Gipuzkoako Foru Aldundia Diru-laguntzak:
Txostenak ondotik idatzitako gomendio-testua besarkatu behar lukeela uste dut, deialdiak egin daitezkeela eta honenbestez, diru-laguntza zuzenaren moldea baliatzea ez litzatekeela egokia agerian uzteko.
▪ Berrikuntzaren alorrean bi diru-laguntza zuzen eman zaizkie irabazi asmorik gabeko bi erakunderi (28 eta 29 zk. espedienteak), 500.000 euroren zenbatekoan. Komenigarria litzateke, diru-laguntza lerroak deitzea, jarduera hauek egin ditzaketen erakunde guztiek laguntza hauetarako irispidea izan dezaten.
4.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak Gipuzkoako Foru Aldundia Diru-laguntzak
HKEEren txostenak honako irizpen hau jasotzen du:
– Diru-laguntzetan 5,5 milioi euro eman dituzten bi deialdiren oinarri arauetan jasotako balorazio irizpideek (6 eta 7 zk. deialdiak), ez dituzte elementu objektiboak barne hartzen eta horrek emakida unean eskumen-marjina zabala uzten du. Beste aldetik, guztira 12,5 milioi euroren diru-laguntzak ematen dituzten hiru deialditan (4, 6 eta 7 zk. espedienteak) irizpideak orokorrak dira eta gerora garatu ditu Balorazio Batzordeak.
Irizpen honen bigarren atalari dagokionez, ene iritzira, 2 zenbakiko deialdia ere barne hartu behar zatekeen «euskararen gizarte-erabilerari laguntzak. 4. Eranskina: euskararen erabilera arautzeko tokiko planak», guztira 533.166 euroan emandakoak, izan ere, deialdi honetan balorazio irizpideak orokorrak dira eta gerora garatzen ditu Balorazio Batzordeak.
5.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak Gipuzkoako Foru Aldundia Diru-laguntzak
Nire ustetara, txostenak ondoko gomendiozko testu hau jaso behar luke, ezen sozietatea fundazioaren jabetzakoa den arren diru-laguntzaren onuraduna fundazioa bera da, bi erakundeek nortasun juridiko eta araubide juridiko bereizia izanik:
– Elkar Fundazioari taldearen berrantolaketa logistikoa egiteko emandako diru-laguntza zuzenean (18 zenbakiko espedientea), 150.000 eurorena, aurkeztutako ordainagiriak ez daude onuradunaren izenean, baizik eta sozietate anonimo baten izenean (Euskal Kulturgintza, S.A.).
6.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak Merkataritzako Foru Sozietateak.
Nire iritzira, txostenak ondotik adierazitako irizpena barne hartu behar luke Bidegi, S.A. merkataritzako foru sozietateari dagokionez, administrazioari egozgarri zaizkion arrazoiengatik ordainsariak ordaindu behar izatea saihesteko obrak egoki planifikatzeko beharra dela-eta, obren kostua nabarmen garestitzen dutenak:
– 2007ko abuztuaren 2an Bidegi, S.A.k Gi-632 saihesbidea eraikitzeko lanak egikaritzeko kontratua izenpetu zuen, Zumarraga ekialdeko lotunea-Urretxu/Legazpiko lotunea bide-zatian, 24 hilabeteko egikaritza epea zuena. Lan hau 2013ko martxoan amaitu zen eta eraikuntza enpresak likidazioa 2013ko apirilean egitea onartu zuen, horren xede diren kopuruak kobratu ahal izateko soilik. Data horretan egikaritza materialaren kostua 38,7 milioi eurorena izan zen (BEZik gabe).
2011ko ekainean, Bidegi, S.A.k 8,5 milioi euro ordaindu zituen (eraikuntza enpresak 13 milioi euro eskatzen zituen) administrazioari leporagarri zitzaizkion arrazoiengatik obretan izandako atzerapenen kalte-ordain kontzeptuan (obra egikaritzeko beharrezko ziren lursail guztiak eskura izateko ezintasuna eta obren hasierako proiektua aldatu behar izatea, besteak beste); ez zen, baina, aldeen arteko desadostasunak amaitutzat emango zituen inolako transakzio-akordiorik gauzatu, Bidegi, S.A.ri bestelako zeinahi diru-kopuru eskatzeko ekintzei beren-beregi uko eginez.
2013ko urrian eraikuntza enpresak arbitraje-prozedura abiarazi zuen Gipuzkoako Merkataritzaren, Industriaren eta Nabigazioaren Ganberaren aurrean, 9,6 milioi euro ordaintzeko eskatuz (BEZik gabe). 2014ko urrian Bidegi, S.A.ren Administrazio Kontseiluak transakzio-akordio bat izenpetu zuen enpresa eraikitzailearekin eta horren indarrez 4,9 milioi euro ordaindu zizkion. Ordainketa honen bitartez, aldeek amaitutzat eta kitatutzat jo zituzten aipatutako erreklamazio eskeak.