EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2016156

IRAGARKIA, Funtzio Publikoko sailburuordearen 2016ko uztailaren 18ko Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen horren bitartez, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiari administrazioarekiko 140/2016 auzi-errekurtsoa zabaltzeari dagokion administrazio-espedientea (prozedura arrunta) igor dakiola ebazten da, eta interesdun izan daitezkeenei aipatu epaitegian ager daitezen epea jartzen zaie.

Xedapenaren data: 2016-07-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201603624
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/02/20an argitaratutako 2015/02/17ko 201500017 DEKRETUA
  • Ikus 2016/07/21ean argitaratutako 2016/06/30reko IRAGARPENA [201603266]

Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak erabaki du izenburuan aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (140/2016 prozedura arrunta) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen, estatutupeko langileen eta lan-kontratuko langileen 2015. urteko lanaldia ezartzen duen otsailaren 17ko 17/2016 Dekretura zabaltzea; epaitegi horrek, orobat, errekurtsoa zabaltzearen ondorioz aurkaratutako administrazio-jardueraren jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, prozedura horretan interesdun izan daitezkeen pertsona guztiak epatzen dira, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epean prozeduran ager daitezen, egoki iritziz gero, beren legezko interesen alde egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 18a.
Funtzio Publikoko sailburuordea,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.