EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2016156

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 30ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinarekin, batetik, –Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluan– Zainketa Aringarrietarako Planaren Jarraipen Batzordea eratzen baita, zainketa aringarrietarako arretaren arloa espezifikoki tratatu eta estudiatzeko lan-talde gisa, eta, bestetik, batzorde horretako kolaboratzaileak izendatzen baitira.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-05-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201603621
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2006/06/01ean argitaratutako 2006/05/08ko AGINDUA [200602827]

Osasun Sailburuaren 2006ko maiatzaren 8ko Aginduaren bitartez (2006ko ekainaren 1eko EHAA, 103. zk.), Osasun sailari atxikita, Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua sortzen da, helburutzat gaixotasun onkologikoen arloan aholkularitza teknikoa ematea duelarik. Gaixotasun onkologikoen arloari dagokionez, 2002-2010erako Osasun Planean zehaztutako estrategiak eta osasun-helburuak lortzeko neurriak proposatzea da haren helburu nagusia. Alabaina, oraingo erreferentzia gaur egun indarrean dagoen dokumentuari dagokio, zeinetan honako hauek jasotzen baitira: 2013-2020 Euskadirako Osasun Politikak, horietako 2.4 helburua (egoera terminala eta zainketa aringarriak); 2013-20120 Osasun Plan Berria, eta 2016-2020 Euskadiko Zainketa aringarrietarako Plana.
Aipatu plana Osasun Sailak garatzen du, eta, bestek beste, honako honetan oinarritzen da: hartarako premia duten pertsonentzako zainketa aringarriak planifikatu eta ematea etengabe hobetzean. Egungo jarduera asistentzialari dagokionez, Planak zenbait aldaketa kualitatibo dakartza, beste antolaketa-eredu bat proposatuz, zeinetan –zainketa aringarriak behar dituzten pertsonei dagokienez– bermatu egin behar baita kalitateko eta ekitatezko arreta. Aipatu antolaketa-ereduaren testuinguruan, Planean zenbait bitarteko baliaraztea aurreikusten da; bitarteko horiek Planaren indarraldiaren barruan (2016-2020) garatu beharko dira.
Plana garatzean ESIek egin beharreko ahalegina orientatzearren, Kontratu-Programa aldatu egin da; hain zuzen ere, zainketa aringarrien arloan, EAEko helburu eta planteamenduekin bat egiteko. Kontratu-Programaren ebaluazio-estrategiaren osagarri gisa, Zainketa Aringarrietarako Planak planteatzen du, bere helburuan artean, Planaren jarraipen batzorde bat eratzea. Batzorde horrek honako eginkizun hauek izango ditu: kontratu-programei buruzko txostenak ebaluatzea; Planaren garapenaz informazioa edukitzeko, beste osasun-sistema batzuetan zainketa aringarrien garapena ebaluatzea, eta, era berean, halako zainketen gaineko aholkularitza eskaintzea Sailari.
Beraz, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubidea ezartzeari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuko 5.3 artikuluak zehazten duenez, aholku batzordeek egiten dituzten batzarretan, tratatuko diren gaien arloetan gaitasun aitortua duten pertsonak izan ahalko dira, betiere egin ditzaketen ekarpenak interesgarriak eta batzordeen jardueretarako baliagarriak badira. Aipatu dekretuan oinarriturik sortu zen Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua. 6.I) artikuluko 2. puntuarekin bat etorriz, Osasuneko sailburuordeak izendatuko ditu, dagokion aholku batzordearen proposamenez.
Aipatu dekretuko 5.4 artikuluan zehazten denez, aholku batzordeek lan-taldeak eratu ahal izango dituzte, euren eskumenpeko arlo eta gaiak espezifikoki tratatu eta aztertzeko.
Argi dago ezen, zainketa aringarrien arloa eremu horretakoa dela; hortaz, 2016-2020 Euskadiko Zainketa Aringarrietarako Planak, bere I. helburuaren barruan, ezarrita dauka egintza hau gauzatu beharra: «Osasun Sailaren bitartez, halako pazienteak maizenik tratatzen dituzten profesionalek parte hartuz, Planaren jarraipen batzorde bat finkatzea, Minbiziaren Aholku Batzordeko –zeina sustatzea komeni baita– lan-talde gisa eratuz».
Aurrekoaren ondorioz, honako hau
EBAZPEN DUT:
Lehenengoa.– Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluan, Zainketa Aringarrietarako Planaren Jarraipen Batzordea eratzea, zainketa aringarrietarako arretaren arloa espezifikoki tratatu eta estudiatzeko lan-talde gisa.
Bigarrena.– Aipatu lan-taldearen barruan, Kontseiluaren kolaboratzaile izendatzea pertsona hauek:
Lehendakaria:
Antonio Arraiza Armendariz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.
Ordezkoa:
Carlos Sola Sarabia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko zuzendariordea.
Idazkaria:
Jose Luis Quintas Diez, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendariordea.
Kontseilukideak:
Adelina Pérez Alonso, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko teknikaria.
Alberto Melendez Gracia, Familia eta Komunitate Medikuntzan espezialista, Araba Unibertsitate Ospitaleko Lehen Mailako Arretako Zainkera Aringarrietarako Euskarri Taldea.
Manuel Millet Sampedro, Bidasoa ESIren etxeko Ospitaleratze Ataleko burua.
Ana M.ª Bañuelos Gordon, Santa Marina Ospitaleko Zainketa Aringarrien Unitateko buru klinikoa.
Nerea Gutierrez Bartolomé, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzako erizaina.
Jesús Sánchez Echaniz, Gurutzeta Ospitaleko Etxeko ospitalizazio eta zainketa aringarri pediatrikoen Unitateko arduraduna.
Wilson Astudillo Alarcón, Mugarik Gabeko Aringarrien lehendakaria.
María Teresa Olaizola Bernaola, Donostia Ospitaleko Zainketa Aringarrien Zerbitzuko burua.
Jacinto Bátiz Cantera, San Juan de Dios Ospitaleko (Santurtzi-Bizkaia) Zainketa Aringarrien Arloko burua.
Ana Luisa Arrieta Insausti, San Martingo osasun-zentroan familia-medikua.
Miren Dolores Amenabar Azurmendi, Lasarte-Oriako osasun-zentroko erizaina.
Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 30a.
Osasuneko sailburuordea,
GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.