EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2016152

IRAGARKIA, honako helburu hau duen zerbitzuen administrazio-kontratuaren lizitazioa egiteko dena: «Arau-hausteak kudeatzeko sistema, abiadura neurtzeko gailu bitartez sortu eta EAEko trafikoa zaintzen duten agintaritzaren agenteek egindako salaketak automatizatzekoa» (Espedientea: T-0129/16).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-07-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201603553
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila. Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: T-0129/16.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: enpresa esleipendunaren bulegoetan.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2016ko abenduaren 31.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide dago.
Eskaintza ekonomikoa: 65 puntu.
Entregatzeko epea: 10 puntu.
Txosten teknikoa: 25 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbateko garbia: 273.130 euro + BEZa (% 21): 57.357 euro. Guztira, 330.487,00 euro, BEZa barne.
5.– Bermeak.
Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 8773.
e) Telefaxa: 945 01 87 49.
f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus
g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko abuztuaren 30a.
7.– Kontratistak berariaz bete beharreko baldintzak.
a) Sailkapena: ez dagokio.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatularen 29.2 atalean aurreikusitakoaren arabera.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko abuztuaren 31, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausula zehatzen agiriak eta karatulako dagozkien puntuek adierazten duten edukia dutela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Segurtasuneko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora mantendu behar duen eskaintza: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik; Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan aipatzen diren izapideak egin behar badira, 15 egun gehiago emango dira (balio ezohikoak edo neurriz kanpokoak).
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea. bai.
1) «C» eta «B» gutun-azalak irekitzeko tokia.
a) Erakundea: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Gutun-azalak irekitzeko eguna: «C» gutun-azala: 2016ko irailaren 15a; «B» gutun-azala: 2016ko irailaren 22a.
e) Ordua: 11:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.
11.– Iragarkien gastuak: BOEn (931,15 euro) eta EHAAn (461,52 euro) argitaratzeagatik sortzen diren publizitate-gastuak esleipendunak ordaindu beharko ditu.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 19a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.