EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2016150

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 15ekoa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko abenduaren 18ko Aginduan jasotako laguntzen deialdian subentzionaturiko jardueren eta ukaturiko eskaeren zerrenda argitaratzeko dena, hain zuzen ere, esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa indartzeko ildoan. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da 2016rako.

Xedapenaren data: 2016-07-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201603508
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2012/12/18an argitaratutako 2012/12/04ko 201200271 DEKRETUA
  • Ikus 2015/12/28an argitaratutako 2015/12/18ko AGINDUA [201505440]

Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen aginduaren 18. artikuluan ezarritakoa betez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariari dagokio diru-laguntzak ematea edo ukatzea ebaztea eta EHAAn argitaratzeko agintzea, Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren.
Interesdunei ebazpena jakinarazi zaie, eta orain EHAAn argitaratzea da bidezkoa.
Ondorioz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Bakarra.– Guztiek jakin dezaten, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko abenduaren 18ko Aginduan deitutako esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa indartzeko laguntzei dagokienez, honako hauek argitara ematea: alde batetik, emandako diru-laguntzen zerrenda I. eranskinean, eta bestetik, ezeztatutako eskaeren zerrenda II. eranskinean. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da 2016rako.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 15a.
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,
JOSÉ JAVIER MIGUEL DE LA HUERTA.