EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2016148

100/2016 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, 2016ko lehen seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako diru-laguntzak argitaratzea xedatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201600100
Xedapenaren data: 2016-07-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201603470
Maila: Ebazpena
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuak –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsia, eta martxoaren 26ko 1/2015 Legearen artikulu bakarrak aldatua– 49.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak zuzenean ematen dituen diru-laguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira; beraz, agindu hori betetzeko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2016ko lehen seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea, zeina ebazpen honen eranskin gisa jasotzen baita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 27ª.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.