EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016147

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 8koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, IKT deialdiari dagozkion 2016ko diru-laguntzak esleitzen dituena.

Xedapenaren data: 2016-07-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201603452
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/12/30rean argitaratutako 2015/12/23ko AGINDUA [201505508]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2015eko abenduaren 23an emandako Aginduan, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan euskara sustatu, garatu edo normalizatzeko diru-laguntzei (IKT) buruz finkatutakoari jarraituz (2015eko abenduaren 30eko EHAA, 248. zk.), eta, aldi berean, balorazio-batzordeak eginiko proposamenak kontuan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– I. eranskinean zehaztutako egitasmoak baztertzea, goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzetako bat ez betetzeagatik.
2. artikulua.– 2.000 euro baino gutxiagoko esleipena izan duten egitasmoak diru-laguntzarik gabe uztea (II. eranskina), goian adierazitako aginduan 9. artikuluko 6. idatzi-zatian ezarritakoari jarraikiz.
3. artikulua.– Goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzak bete eta, aldi berean, 70 puntu edo gehiago lortu dituzten egitasmoak diruz laguntzea (III. eranskina).
4. artikulua.– Goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzak bete arren, 70 puntutik behera lortu duten egitasmoak diru-laguntzarik gabe uztea (IV. eranskina).
5. artikulua.– Interesatuei ebazpen honen berri ematea.
6. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea herritar orok jakin dezan.
7. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat ados ez badago ebazpenarekin, eta gora jo nahi badu, gorako errekurtsoa jar diezaioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 8a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.