EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2016146

Alokabidek EAEn kudeatutako etxebizitza parkearen maizterrei Soziohezkuntza Laguntza Zerbitzuen Kontratua esleitzeko iragarkia (esleitze elektronikoa egiteko prestatutako espedientea).

Organo emailea: ALOKABIDE SA
Xedapenaren data: 2016-07-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201603450
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: «Alokabide, S.A.U.» sozietate publikoa (Alokabide).
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Bezeroaren Arretarako Saila.
c) Espedientearen zenbakia: 057/2016/C17/Laguntza.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena:
Alokabidek EAEn kudeatutako etxebizitza parkearen maizterrei Soziohezkuntza Laguntza Zerbitzuen Kontratua.
b) Loteen araberako banaketa: bai.
1. lotea: Araba.
2. lotea: Bizkaia.
3. lotea: Gipuzkoa.
c) Egikaritzeko tokia: Euskadiko Autonomia Erkidegoa.
d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2 urte, eta 2 urte gehiago luzatu daiteke, 4 urteko gehienezko iraupenera arte.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 89.000,00 euro/urtean, BEZik gabe.
1. lotea: Araba 26.700,00 euro/urtean, BEZik gabe.
2. lotea: Bizkaia 26.700,00 euro/urtean, BEZik gabe.
3. lotea: Gipuzkoa 35.600,00 euro/urtean, BEZik gabe.
Sektore publikoko kontratuei buruzko legearen testu bateginaren 88. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, kalkulatu daiteke zerbitzua eskaintzeko beharrezkoa izango den zenbatekoa 356.000,00 eurokoa izango dela, BEZik gabe.
5.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.
a) Erakundea: «Alokabide, S.A.U.» sozietate publikoa (Alokabide) edo web orrialdean.
b) Helbidea: Gamarrako atea, 1 – A (2. solairua).
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.
d) Telefonoa: 945 21 40 50.
e) Telefaxa: 945 06 84 40.
f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2016ko irailaren 15a.
6.– Kontratisten berariazko baldintzak.
a) Sailkapena: ez da beharrezkoa.
b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.
7.– Esleitzeko irizpideak.
1) Eskaintza ekonomikoa (50).
– Esku-hartze Teknikariaren orduko kostua (30 puntu).
– Teknikari Koordinatzailearen orduko kostua (15 puntu).
– Formatzaile eta bitartekarien orduko kostua (5 puntu).
2) Eskaintza teknikoa (50).
– Lan plana: 20 puntu.
● Metodologia eta zerbitzuaren kalitatea, adierazleen memoriak, gaien araberako jarduera laburpenak eta espedientearen jarraipena egiteko sistemak eta maila bermatzen dute lan prozeduren kudeaketa baloratuko da (10 puntu).
● Hezkuntza programen/ esku-hartze mekanismo berritzaileen proposamenak (10 puntu, Alokabideri interesatzen zaion proposamen bakoitzagatik 2 puntu emango dira).
– Giza bitartekoak eta bitarteko materialak 10 puntu.
● Lana optimizatzen duten bitarteko teknikoak: 4 puntu (puntu 1 lana modu justifikatuan optimizatzen duen bitarteko bakoitzeko).
● Exijitutako gutxieneko ekipoa handitzea: 6 puntu (puntu 1 kontratuari erantsitako teknikari osagarri bakoitzagatik, lanen egokitzapenean eragiten duena).
– Gainprestazioak: 20 puntu.
● Formazio jardueretan eta soziohezkuntza laguntza zerbitzuarekin lotutako Alokabideko langileei zuzendutako diziplinen arteko mahaietan parte hartzea (Alokabiderentzat interesgarria den proposamen bakoitzeko 2 puntu).
● Bereziki ahulak diren kolektiboei zuzendutako aurretiko programen diseinua eta proposamena, bitartekaritza programak edo antzekoak (Alokabiderentzat interesgarria den proposamen bakoitzeko 2 puntu).
8.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko irailaren 19a Ordua: 13:00a.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.
c) Aurkezteko tokia: Gamarrako atea 1 – A (2. solairua) edo www.euskadi.net, edo bertan jasotako berariazko edukiari zuzenean sartuz, www.contratación.info webgunearen bidez.
Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.
d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 3 hilabete, eskaintzak ireki eta biharamunetik aurrera.
d) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: «Alokabide, S.A.U.» sozietate publikoa (Alokabide).
b) Helbidea: Gamarrako atea, 1 – A (2. solairua).
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.
d) Data: 2016ko urriaren 4a.
e) Ordua: 10:00ak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2016ko uztailaren 20a
13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orrialdea: www.alokabide.eus edo http://www.alokabide.euskadi.eus/perfil-contratante/
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 20a.
Alokabideko zuzendari nagusia,
IRUNE BERASALUZE LAZKANO.