EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2016145

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 28koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ekintza humanitarioetarako laguntzak ematen baitira larrialdietarako laguntzetarako eta ekintza humanitarioetarako finantzaketa-lerro iraunkorretik, 2016rako garapenerako lankidetzaren kargura.

Xedapenaren data: 2016-07-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201603424
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/05/04an argitaratutako 2016/04/27ko EBAZPENA [201601865]

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautu zituen garapenerako lankidetzaren kargupeko ekintza humanitarioetarako laguntzak, eta bi jarduketa mota nagusi bereizi zituen. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude, zeinen bidez, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako sufrimendua eramangarriago egiteko, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi baitira, urgentziaz. Bestetik, ekintza humanitarioetarako proiektuak daude, zentzu zabalagoan; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira, eta garapena, giza eskubideak eta bakegintzaren oinarriak sustatzeko dira.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2016ko apirilaren 27ko ebazpenaren bidez (2016ko maiatzaren 4ko EHAA, 83. zk.), 2016rako garapenerako lankidetzaren kargura, ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko deialdia egin zen.
Deialdiaren ebazpenaren 5. artikuluak ezarritakoaren arabera laguntzak emateko egin den proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak laguntza-eskaerak baloratu eta eskaera horien azterketa teknikoa egin eta gero, eta 2016ko uztailaren 27ko batzarrean Artezkaritza Kontseiluari horren berri eman ostean, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2016ko apirilaren 27ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak esleitzea ebazpenaren I. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean aipatutako zenbatekoan eta eran.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Hirugarrena.– Ebazpen honetan ez da bukatzen administrazio-bidea, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa jartzen denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 28a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.
I. ERANSKINA
DIRUZ LAGUNDUTAKO ESKAERAK