EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2016143

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 182/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-06-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201603368
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 182/2015 prozedura bideratu da, Zoraida Maria Collazos Alegriak eskatuta Heimar Moriano Menaren aurka, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruz. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
23/2016 EPAIA
Epailea: Alba Maria Perez Bustos Manzaneque andrea.
Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).
Data: 2016ko martxoaren 26a.
Alderdi demandatzailea: Zoraida Maria Collazos Alegria.
Abokatua: Francisco Jose Lopez Fernandez.
Prokuradorea: Ana Rosa Ros Noriega.
Alderdi demandatua: Heimar Moriano Mena.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioko gaia: seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza, bisita-araubidea eta elikagaiak.
XEDAPENAK
Baietsi egiten dut Rosa Ros Noriega auzitegietako prokuradoreak, Zoraida María Collazos Alegría andrea ordezkatuz, Heimar Moriano Menaren aurka jarritako demanda. Horrenbestez, honako neurri hauek hartzea erabakitzen dut:
1.– Elkarrekin duten seme adingabearen zaintza eta jagoletza Zoraida María Collazos Alegría andreari ematea. Guraso-ahala, berriz, biena izango da.
2.– Bisita-araubideari dagokionez, honako hau ezartzen da:
● Aita semearekin egongo da ostiraleko 18:00etatik igandeko 20:00etara arte.
● Aste Santuko, Gabonetako eta udako oporrak erdibana banatuta egongo dira bi gurasoen artean, eta txandaka aukeratuko dute zein txandatan izango den semea eurekin; hau da, urte bikoitietan aitak aukeratuko du, eta urte bakoitietan, berriz, amak. Aukeratutako txanda, oporraldia hasi baino hilabete lehenago jakinaraziko zaio beste gurasoari.
● Ikasturtean zehar izaten diren jai-zubiak, dagokien asteburuarekin batera hartuko ditu kasuan kasuko asteburua hartu behar duen gurasoak.
Aitak amaren etxean hartu eta utziko ditu seme-alabak eta, dagokion bisita-eskubideari uko egin nahi dion bakoitzean, 24 ordu lehenago jakinarazi beharko du. Bisita-araubideaz baliatu ahal izateko, aitak bizileku egonkor eta ezaguna eduki behar du; halakorik ez badauka, semeak ez du aitaren bizilekuan lo egiterik izango, eta bisitak ezartzen den elkargunean egingo dira.
Era berean, aitari ez zaio mugarik jarriko seme-alabekin telefonoz hitz egiteko, betiere, deiak ohiko orduz kanpo, justifikaziorik gabe edota modu guratsuan egiten ez baditu.
3.– Adingabearentzako elikagaiei dagokienez, aitak, hilean, aurreratuta, berrogeita hamar euro ordainduko ditu hilabete bakoitzaren lehenengo bost egunetan, Zoraida andreak adierazten duen banku-kontuan. Diru-kopuru hori urtero eguneratuko da, urtarrilaren bateko ondorioekin, 2017ko urtarrilean hasita, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera.
Bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte adingabearen ezohiko gastuak, alderdiak aldez aurretik ados jarrita; eta adostasunik ez badago, baimen judiziala beharko da.
Prozesuko kostuei buruz ez da erabakirik hartu.
Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, PZLbko 455.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, epai hau eman, agindu eta sinatu dut.
Eta Heimar Moriano Mena demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut honako hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko ekainaren hogeita zortzian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.