EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2016143

EDIKTUA, 809/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-06-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201603364
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 809/2015 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Maria de los Angeles Larrea Torres eta Pedro Uriarte Mugica.
Abokatua: Gonzalo Arostegui Gomez eta Gonzalo Arostegui Gomez.
Prokuradorea: Iñigo Olaizola Ares eta Iñigo Olaizola Ares.
Demandatua: Maria Concepcion Borja Torres eta Jose Antonio Borja Barrul.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-03-04an. Hona hemen epaitza:
Osorik baiesten dut María de los Ángeles Larrea Torresek eta Pedro Uriarte Múgicak María Concepción Borja Torres eta José Antonio Borja Barrilen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut demandatuei honako hauek ordaintzera: 2.194,59 euro eta demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak eta prozesuaren kostuak.
María Concepción Borja Torres eta José Antonio Borja Barril demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao, 2016ko ekainaren 21a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.