EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2016143

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 12koa, Ingurumeneko sailburuordearena. Ebazpen honen bidez, aldatu egiten da 2015eko abenduaren 30eko Ebazpena, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bitartez ebazten baita Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren deialdia. Deialdi horren bidez, diru-laguntza hauek emateko deialdia egiten da, eta horretarako oinarri arautzaileak ezartzen dira: garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-erakunde batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei eman beharreko diru-laguntzak.

Xedapenaren data: 2016-07-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201603360
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/03/04an argitaratutako 2015/12/30reko EBAZPENA aldatzen du [201600999]

Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez, ebatzi egiten da Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren deialdia. Deialdi horren bidez, diru-laguntza hauek emateko deialdia egiten da, eta horretarako oinarri arautzaileak ezartzen dira: garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-erakunde batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei eman beharreko diru-laguntzak.
2015eko abenduaren 30eko Ebazpen horren aurka, garaiz eta forman, Azkoitiko Udalak eta Iruraiz-Gaunako Udalak jarritako gora jotzeko errekurtso bi jaso ziren.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren maiatzaren 16ko agindu banaren bitartez, aldeko ebazpenak eman zaizkie Azkoitiko Udalak eta Iruraiz-Gaunako Udalak jarri dituzten gora jotzeko errekurtsoei.
2015eko uztailaren 22ko Aginduaren 15. artikuluaren arabera, horretarako eratutako organo ebaluatzaileak aztertu eta ebaluatu ditu Azkoitiko Udalak eta Iruraiz-Gaunako Udalak egin dituzten diru-laguntza eskaerak, eta dagokion ebazpen-proposamena egin du. Ebazpen-proposamen horren arabera, esleipen-irizpideak oinarri hartuta, aztertutako proiektuek diru-laguntzak jaso ditzakete, aipatutako agindua aplikatuz, I. eranskinean zehaztutako zenbatekoetan eta eranskin horretan azaldutako proiektuetarako.
2016ko ekainaren 1ean, sail honetan jaso zen honako proiektu hau egiteko 40.000 euroko diru-laguntzari uko egiteko eskaera, Elgoibarko Udalak sinatua: «Elgoibarko Mugikortasun Iraunkorra (Emugi!) II. fasea».
Ingurumeneko sailburuordearen 2016ko ekainaren 8ko Ebazpenaren bidez, onartu egiten da Elgoibarko Udalaren uko-egitea, eta deklaratzen da galdu egin dituela proiektu hau egiteko emandako diru-laguntzaren onura ekonomikoak: «Elgoibarko Mugikortasun Iraunkorra (Emugi!) II. fasea».
Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko abenduaren 30eko Ebazpenak –zeinaren bidez ebatzi egiten baita Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren deialdia– hau adierazten du: klima-aldaketaren eta atmosferaren lerroan diruz lagundu daitezkeen proiektu guztietatik, diruz lagundu daitekeen gehieneko kopurua diruz laguntzeko kreditu nahikorik ez dagoenez, organo ebaluatzaileak proposatu du 56 puntu dituzten proiektuek gainerako kreditua elkarren artean banatzea, lerroko aurrekontua agortu arte, diruz lagundu daitekeen gehieneko kopuruaren proportzioaren arabera.
2015eko abenduaren 30eko Ebazpenak ebazten duenez, IV. eranskinean ezarriko da aurrekontu-zuzkidura faltagatik hasiera batean diru-laguntzarik jaso ez duten proiektuen hurrenkera, I. eranskinean jasotako erakunde onuradunek uko eginez gero, diru-laguntza jasotzeko aukera izan dezaten.
Elgoibarko Udalari eman zaion diru-laguntza, zeinari uko egin baitio, 40.000 eurokoa da, eta honela banatuta dago sailaren aurrekontuetan:
– 10.000 euro 2015eko aurrekontuan.
– 10.000 euro 2016ko aurrekontuan.
– 20.000 euro 2017ko aurrekontuan.
Ebazpen honen datan, 2015eko aurrekontua itxita dago, eta, beraz, emandako 40.000 euroetatik, 30.000 euro bana daitezke hasiera batean aurrekontu-zuzkidura faltagatik diru-laguntzarik jaso ez duten onuradunen artean.
Honako arau hauek aztertu dira: 2015eko uztailaren 22ko Agindua, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, zeinaren bidez 2015eko ekitaldirako diru-laguntzen deialdia egiten baita garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten udalentzat, mankomunitateentzat, beste toki-erakunde batzuentzat, toki-erakunde autonomoentzat, tokiko garapen-agentzientzat eta tokiko merkataritza-sozietateentzat; 196/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena; 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena; eta oro har aplikatu beharreko gainerako arauak. Horiek guztiak azterturik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei diru-laguntza ematea, bertan zehazten diren proiektuetarako eta zenbatekoengatik.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren 24. artikuluan xedatutakoaren arabera ordainduko dira diru-laguntzak.
Bigarrena.– Ebazpen honen bidez ematen diren diru-laguntzen zenbatekoaren lehen ordainketa egiteko agintzea, ebazpenaren I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde onuradunei.
Hirugarrena.– Ingurumeneko sailburuordearen 2016ko abenduaren 30eko Ebazpenaren IV. eranskina aldatzea, zeinaren bidez ebazten baita Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren deialdia. Deialdi horren bitartez, diru-laguntza hauek emateko deialdia egiten da, eta horretarako oinarri arautzaileak ezartzen dira: garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-erakunde batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei eman beharreko diru-laguntzak. Horrela, handitu egiten da 56 puntu dituzten proiektuei emandako diru-laguntzaren zenbatekoa; erakunde onuradun batek uko egin ostean geratu diren 30.000 euroak proiektu horien artean banatuko dira, diruz lagundu daitekeen gehieneko kopuruaren proportzioan.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, interesdunei jakinarazteko, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren 18.1 artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta, era berean, diru-laguntzak emateko prozedura orok bete behar duen publikotasun-printzipioa betetzeko.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 12a.
Ingurumeneko sailburuordea,
IOSU MADARIAGA GARAMENDI.