EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2016143

AGINDUA, 2016ko uztailaren 19koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, 2016-2017 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak erregulatzen dira, eta laguntza horien deialdia egiten da.

Xedapenaren data: 2016-07-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201603359
Maila: Agindua
Ikertzailearen Europako Gutunean (EEE/2005/251/CE), ikertzaileak definitzen dira jakintza, ezagutza, produktu, prozesu, metodo eta teknika berriak sortzen diharduten profesional multzo modura. Kalifikazioa gorabehera, definizio horretan biltzen dira karrerako edozein etapatan ikerkuntzan eta garapenean ari diren pertsona guztiak. Horrela, bada, Eusko Jaurlaritzak arlo horretan daraman zientzia-politikako beste urrats bat da ikerketa-jarduerak sustatzea, prestakuntza-aldiko hasierako etapetan ikertzaileak kontratatuz. Doktoregoa, berriz, ikerkuntza-karreran sartzeko atea da, eta zientziako edozein arlotan ikerketa erabat garatzera bideratu behar du.
Doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programa hau ikerkuntzako giza baliabideak sustatzeko politikan sartzen da, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Planean (2015-2018koan) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planean; ildo horretatik, programaren helburua da lanbide-jarduera ikerkuntzara bideratu nahi duten goi-mailako tituludunen berariazko prestakuntza bultzatzea. Ekintza hori garrantzi handikoa da; izan ere, Euskadik ahalegin handiak egin behar ditu ikerketarako giza baliabideak ugal daitezen, Europako beste herrialde batzuetan ugaldu diren adina. Halaber, errelebo-belaunaldi baten prestakuntza sustatu behar du zientzia- eta teknologia-gaietan. Hori guztia Ikertzailearen Gutun Europarrari eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodeari (EEE/2005/251/CE) buruzko Europako Erkidegoko Batzordearen Gomendioaren arabera.
Ikertzaileen lan-izaerako lan-kontratu motak eta aplika daitekeen araubide juridikoa definitzen dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 20. artikuluan; 21. artikuluan, berriz, doktoratu aurreko kontratuaren modalitatean egindako kontratuen egoera juridikoa, kontratuen betekizunak, ordainketa, dedikazioa eta aipatutako kontratuaren iraupena eta abar taxutzen dira.
Eskaera egiteko, Saileko egoitza elektronikoaren bitartez eskura daitekeen inskripzio-orria bete beharko da, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuko 28.1 artikulua aplikatuz; izan ere, Dekretu horrek ezartzen duenez, derrigorrez modu elektronikoen bitartez komunikatu beharko da interesdunak pertsona juridikoak edo pertsona fisikoen kolektiboak direnean, eta pertsona horien gaitasun ekonomikoa edo teknikoa, lanbide-jarduera edo egiaztatutako bestelako arrazoiak direla-eta, pertsona horiek bermatuta badaukate sarbidea eta beharrezko bitarteko teknologikoak dituztela.
Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak –EAEko Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak– Sail honi eskumenak eman dizkio zientzia-alorreko politikan eta funtsezko ikerketaren eta ikerketa aplikatuaren sustapenaren eta koordinazioaren arloan.
Deialdi hau ebazteko, kontuan izango dira herri-administrazioen diru-laguntzak emateko jarduera arautzen duten publizitate-, lehia- eta objektibotasun-printzipioak, betiere EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginari jarraikiz (azaroaren 11ko arazoaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartu zuen), eta kontuan hartuta diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorra (diru-laguntzen lege orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak garatu zuen lege hori) eta diru-laguntzei aplikatzekoak zaizkien gainontzeko xedapenak; era berean, erabilgarri dauden baliabide ekonomikoak aplikatuko dira, agindu honetan ezarritako irizpideei jarraikiz.
Horrenbestez, eta 2016ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legea onetsi denez, honako hau
EBAZPEN DUT:
I. KAPITULUA
PROGRAMAREN XEDEA ETA BALDINTZAK
1. ATALA
XEDEA, ZENTROAK ETA FINANTZAKETA
1. artikulua.– Xedea eta helburua.
1.– Agindu honen xedea da Doktoratu Aurreko Programako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzea eta 2016-2017 ikasturterako laguntzen deialdia egitea (doktorego-tesia egitera bideratutako ikerketa finantzatzeko direnak). Deialdiaren bidez, laguntza berriak emango dira, eta 2015-2016 ikasturterako emandakoak berrituko.
2.– Programaren helburua da ikertzaileen prestakuntza sustatzea, doktorego-programa baten bidez, doktore-titulua lor dezaten eta kalitatezko zientzia-ikerketari lotutako gaitasunak eta trebetasunak eskura ditzaten.
3.– Doktore titulua lortzeak esan nahi du laguntzaren xedea amaitu dela; beraz, horren gaineko eskubideak ere amaitu egingo dira. Kasu horretan, laguntza amaitzeak ondorio administratibo eta ekonomikoak izango ditu, doktorego-tesia defendatu eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera.
2. artikulua.– Ezarpen-zentroak.
1.– Ezarpen-zentroak izango dira irabazi-asmorik gabeko unibertsitate edo ikerketa-erakunde publiko edo pribatuak; I+Gko ahalmen eta jarduera izango dute, eta egoitza soziala izango dute deitutako modalitate bakoitzean zehaztutakoarekin bat datorren lurralderen batean.
2.– Laguntzaren onuradun direnek eta ezarpen-zentroa atzerrian dutenek doktoratu aurreko kontratua sinatu beharko dute Zientziaren Euskal Fundazioarekin (aurrerantzean, Ikerbasque). Fundazio horrek zentro kontratatzaile gisa jardungo du kasu hauetan.
3. artikulua.– Jarduteko ildoak, modalitateak eta ezagutzaren arloak.
1.– Programan honako jarduteko ildo hauek biltzen dira:
a) Laguntza Berrien linea; laguntza horien bitartez finantzatuko dira prestatzen ari diren ikertzaileen kontratuak.
b) Laguntza-berritzeen lerroa, 2015-2016ko deialdian emandako laguntzak berritzekoa.
c) Doktoregoa 2017. urtean lortzeagatiko Sarien linea.
2.– a) eta b) letretan deskribatutako lineak honako modalitate hauek biltzen dituzte:
3.– Agindu honetako I. eranskinean daude zerrendatuta laguntza Berriak eskatzeko aukera ematen duten ezagutzaren arloak.
Lehiakide bakoitzak arlo bakar batean aurkeztu beharko du eskabidea.
Zientzia Politikarako Zuzendaritzak, interesdunari hala jakinarazi ondoren, aukeratutako arloa aldatu ahal izango du, betiere, hala komeni bada eskabidearen ezaugarriak direla-eta, edo kasuan kasuko berariazko aholku-batzordeak horrelakorik gomendatzen badu.
4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
1.– Programaren zenbateko osoa, deialdi honetan, 9.020.835 eurokoa da, aurrekontu-ekitalditan eta jarduera-lineatan banatuta taula honen arabera:
2.– Laguntza Berrien lineari esleitutako zenbatekoa handitzeko aukera egongo da, betiere laguntzak berritzeko linea gauzatu ondoren gerta litezkeen aurrekontu agortu gabeen arabera; horretarako, eskaera egin beharko du hautapen-batzordeak.
3.– Doktoregoa lortzeagatiko Sarien linea aurretiaz izapidetzeko prozedurari lotuta egongo da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko Aurrekontu Orokorraren kargura; horrenbestez, saria emango da Aurrekontu horretan kreditu egokia eta behar adinakoa baldin badago. Laguntzetarako gordetako kreditua agortuz gero, egoera horren berri emateko, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen administrazio-ebazpen bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean, EHAA), eta bertan jasoko da zein egunetan agortu den kreditua. Ez da onartuko egun horretatik aurrera jasotako eskabiderik.
2. ATALA
ONURADUNAK, EZAUGARRIAK, ZUZENDARITZA ETA TESI-PROIEKTUA
5. artikulua.– Onuradunak.
1.– Laguntza eskatu duten eta tesi-proiektua egingo duten pertsona fisikoak onuradunak izango dira.
2.– Ezingo dute agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan adierazitako betekizunak betetzen ez dituztenek.
6. artikulua.– Ezaugarriak.
1.– Kontratua:
a) A, B eta I modalitateetan, doktoratu aurreko kontratuaren ezaugarriak izango dituzte laguntzek, horiek baliatzen diren aldi osoan. Kontratuaren xedea izango da proiektu zehatz eta berrietan ikerketa-lanak egitea, lanaldi osoko erregimenean. Doktoratu aurreko kontratu hori duten ikertzaileen kotizazioan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko Legearen hamazortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, % 30eko murrizketa izango da gertakizun arruntetarako Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuotan.
A eta B modalitateetan, kontratua idazki bidez egingo da ezarpen-zentroaren (enplegu-emaile gisa) eta prestatzen den ari den ikertzailearen artean (langile gisa).
I modalitatean, kontratua idazki bidez egingo da Ikerbasqueren (enplegu-emaile gisa) eta prestakuntza-aldian den ikertzailearen artean (langile gisa).
Kontratu horiek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko Legearen 21. artikuluan eta indarreko lan-araudian ezarritakoaren babesean egingo dira.
Enplegu-emailearen eta prestatzen ari den ikertzailearen arteko harremana Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko Legean eta Langileen Estatutuan ezarritakotik ondorioztatzen dena izango da.
b) C modalitatean, kontraturik gabeko bekaren ezaugarria izango du onuradunentzako laguntzak, hura baliatzen den aldi osoan.
2.– Iraupena. Bekak eta kontratuak urtebete iraungo dute, laguntza hasten denetik zenbatzen hasita, agindu honen 10. artikuluan ezarritakoari jarraikiz; hala ere, laguntza berrituz gero, urtebeteko beste hiru luzapen izan ahal izango ditu, agindu honen IV. kapituluan xedatutakoaren arabera.
Laguntza baliatzeko 48 hilabete horiek elkarren segidakoak izango dira.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko Legean ezarritakoaren arabera, laguntza 48 hilabetean emango ahal izango da gehienez. Komenigarria da gogoratzea, ordea, doktoregoko irakaskuntza ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuaren 3. artikuluaren 2. puntuan ezartzen dela doktorego-ikasketen iraupena hiru urtekoa izango dela gehienez ere, lanaldi osoko dedikazioan, doktoregaia programan onartzen denetik zenbatzen hasita doktorego-tesia aurkezten den arte. Programaren ardura duen batzordeak baimena eman ahal izango du beste urtebetez luzatzeko, baldin eta hiru urteko epea igaro ondoren ez bada aurkezten tesia aurkezteko eskabidea.
Hortaz, laguntzen hirugarren berritzea honako alderdi hauek baldintzatuko dute: alde batetik, Agindu honetako IV. kapituluan ezarritakoa betetzeak, eta, bestetik, laguntzaren onuradunak tesia inskribatuta daukan doktorego-programaren ardura duen Batzorde Akademikoak luzapen hori gauzatzeko baimena emateak.
Ikertzaileen kontratuaren iraupena eten egingo da, egoera hauetakoren bat jazoz gero: aldi baterako ezintasuna, haurdunaldiko arriskua, amatasuna, adopzioa edo harrera, edoskitzaroko arriskua edota aitatasuna gertatzean. Kasu horretan, etendako denbora berreskuratu ahal izango da interesdunak eskatzen badu, laguntza amaitzen denean, betiere laguntzari uko egin ez badio eta errebokatu ez bada. Eskaera hori Zientzia Politikarako Zuzendaritzak baimendu beharko du, baldin eta 60 eguneko alditan berreskuratzen bada eta aurrekontu-baliabide nahikoak badaude.
3.– Hornidura.
a) Kontratua duten modalitateetan (A, B eta I), laguntza hori erabiliko da zentro enplegu-emaileak ordainsari gordina eta enpresa-kuota ikertzaileen Gizarte Segurantzari ordaintzeko.
Enplegu-emaileek eta enplegatuek honako zuzkidura hauek jasoko dituzte 2016-2017 ikasturtean:
Enplegatuak jasotzen dituen zenbatekoak hamabi edo hamalau hilekotan banatuko dira, zentro enplegu-emailearen araudiak ezartzen duenaren arabera.
Ezarpen-zentroarekin izenpetutako doktoratu aurreko kontratuak jasoko ditu kopuru horiek gutxieneko ordainsari gisa, erakunde kontratatzailearen kontura osatu daitezkeela baztertu gabe; hala bada, gehikuntza horri dagokion enpresa-kuotaren zati proportzionala ordaindu beharko du erakunde kontratatzaileak.
b) C modalitatean, laguntzaren zenbatekoa urteko 17.025 euro garbitik 22.489 euro garbira artekoa izango da, aplikazio-zentroa dagoen herrialdearen arabera. Behin betiko zenbatekoa helmugako herrialde bakoitzaren erosteko ahalmenaren parekotasuna aplikatuz ezarriko da, barne-produktu gordina ebaluatzeko Nazioarteko Diru Funtsak argitaratzen duen egunean eskuragarri dauden azken datuak kontuan hartuta.
c) Doktoregoa lortzeagatiko sarien zenbatekoak honako taula honetan jaso dira.
4.– Asegurua: onuradunei dagokien Gizarte Segurantzaren estaldura bazter utzi gabe, laguntzek erantzukizun zibileko eta istripuen aseguru bat jasoko dute, eta EAEko Administrazio orokorrak kudeatuko du. Horrez gain, I eta C modalitateetako ikertzaileak bidaiako asistentzia-aseguruaren onuradun izango dira. Aseguru horren estaldurak aldatu ezinekoak dira.
5.– Bidaia-gastuak.– I eta C modalitateen onuradunak diren ikertzaileentzat osagarri bat ezarriko da lekualdatutako zentrora joan-etorriko bidaia bat finantzatzeko urtean. Bidaia horren zenbatekoa honako taula hau kontuan hartuko da ezarriko da:
Agindu honen ondorioetarako, eskatzailea EAEn erroldatuta dagoen probintziako hiriburua hartuko da jatorri-hiritzat.
6.– Ordaintzeko modua. Laguntzaren ordainketa zatikatua izango da, eta ezarpen-zentroei eta zentro kontratugileei ordainduko zaie: laguntza emateko ebazpena eman ondoren % 10 ordainduko da, behin beka onartu ondoren. Eta gainerakoa % 30eko hiru ordainketatan ordainduko da; ordainketa bakoitza 2017ko otsailean, maiatzean eta irailean egingo da.
Kontratua duten modalitateetan, bigarren ordainketa egiteko, ezinbestekoa izango da kontratuaren kopia bat –edo, hala badagokio, kontratuaren luzapenen kopia bat– aurkeztea Zientzia Politikarako Zuzendaritzan.
Zentro enplegu-emaileei aurretik emandako funtsekin sortu ahal izango liratekeen finantza-errendimenduek ez dute emandako laguntzaren zenbatekoa handiagotuko.
Prestakuntza-aldian diren ikertzaileei egindako ordainketak direla-eta, ezarpen-zentroek eta Ikerbasquek kasuan kasuko konturako atxikipenak eta diru-sarrerak aplikatuko dituzte.
7. artikulua.– Doktorego-tesien proiektuak zuzentzea.
1.– Doktorego-tesiaren proiektua zuzendu ahal izango du laguntzaren onuraduna atxikita dagoen unibertsitatearekin edo ikerketa-zentroarekin lotura iraunkorra izan eta zerbitzu aktiboan dagoen doktore batek.
Ondorio horietarako, ulertuko da iraunkorra dela Ikerbasque-k «Research Professor» kategorian kontratatutako ikertzaileen eta haiek atxikita dauden erakundeen arteko lotura.
2.– Tesia zuzentzen duen pertsonak kontratu-lotura ez-iraunkorra baldin badauka ezarpen-zentroarekin, eskatutako proiektuak beste edo gehiago iraun beharko du kontratu horrek. Proiektua zuzentzen duen pertsonak ez badu baldintza hori betetzen, laguntzaren iraupen osoa betetzen duen zuzendarikide batek lagundu beharko dio nahitaez.
3.– Eskabide bakoitzean tesi-proiektua zuzenduko duten bi pertsona agertuko dira, gehienez ere, zuzendari eta zuzendarikide modura; eskubide eta betebehar berak izango dituzte bi pertsona horiek.
Zuzendarikide bat baldin badago, hark ere sinatu beharko ditu dokumentu guztiak, alegia, deialdi honen arabera proiektuaren zuzendariak sinatu behar dituen agiri guztiak.
4.– Doktorego-tesiaren proiektuaren zuzendariak edo zuzendarikideak ezingo du eskabide batean baino gehiagotan azaldu deialdi honetako modalitateetan.
5.– Eskatzaileak aukeratu duen doktorego-programan parte hartu beharko du doktorego-tesiaren proiektuaren zuzendariak edo zuzendarikideak.
8. artikulua.– Proiektua.
Proiektuetan, diziplinei dagozkien funtsezko printzipio etikoak eta jardunbide etiko onartuak jaso beharko dira, bai eta kode deontologiko nazional, internazional, sektorial edo instituzionaletan jasotako arau etikoak ere.
3. ATALA
ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
9. artikulua.– Ikertzaile onuradunen eskubideak.
1.– Ikerketa-proiektua gauzatzeko behar duten laguntza jasotzea ezarpen-zentrotik, zentro horrek ahal duen neurrian.
2.– Sailetan eta institutuetan integratuta egotea eta horietan parte hartzea, bere ezarpen-zentroko estatutuak adierazten duen moduan.
3.– Ezarpen-zentroko estatutuak ezartzen dizkion opor-erregimena, lizentziak eta baimenak hartzea.
4.– Beste ezarpen-zentro batzuetan egonaldi laburrak egiteko, kontuan hartuko da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren urteroko agindua; izan ere, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak finantzatutako ikertzaileen prestakuntzarako programako beken ezarpen-zentroetatik kanpo egonaldi laburrak egiteko laguntzen deialdia egiten da agindu horren bidez. Beste administrazio edota ezarpen-zentro batzuek ematen dituzten antzeko aginduak ere hartuko dira kontuan.
5.– Norberaren ekarpenarekin bat etorriz, ikerketako jardueratik eratorritako jabetza intelektualaren eskubideak baliatzea, Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bateginak –apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoak– ezarritakoari jarraikiz. Eskubide horiek ez dute menpekotasunik izango egindako ikerketak sorrarazi ditzakeen beste eskubide batzuekiko, eta horiekin osagarri eta metagarri izango dira. Horrek ez du eraginik izango lan kolektibotik eratorritako baldintzatzaileetan, prestatzen ari den ikertzailea ikerketa-proiektu kolektibo batean parte hartzen ari denean edo horri lotuta dagoenean.
6.– Industria-jabetzaren gaineko eskubideei dagokienez, deialdi bakoitzak xedatutakoa hartuko da kontuan, patenteei buruzko martxoaren 20ko 11/1986 Legearen esparruan. Horrez gain, urtarrilaren 18ko 55/2002 Errege Dekretuak –ikerkuntza-erakunde publikoetan egindako asmaketak ustiatzeari eta lagatzeari buruzkoak– xedatutakoa ere hartuko da kontuan, hala dagokionean. Aipatutako eskubide horiek ez dute, inola ere, soldata-izaera izango.
7.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko Legeak 14. artikuluan A, B eta I modalitateetako ikertzaileentzat onartutako guztiak.
8.– Ezarpen-zentroak aitortu, eta deialdi honetan ezarritakoarekin bat datozen eskubide guztiak.
10. artikulua.– Ikertzaile onuradunen betebeharrak.
1.– Jarraian adierazten diren egunetan sartzea ezarpen-zentroan:
a) Laguntza berri baten onuraduna 2017ko urtarrilean hasiko da lanean. 2017ko otsailaren 1a baino lehen hasi beharko du aldiak, bai ondorio ekonomikoetarako, bai denbora zenbatzeko, baita Gizarte Segurantzan alta emateko ere.
Ikertzaile onuraduna 2017ko otsailaren 1a baino geroago hasten bada lanean, emandako laguntza baliogabetu egingo da Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez.
b) Laguntza berritzea lortzen duten ikertzaileek prestakuntza-jarduerarekin jarraitu beharko dute, etenaldirik egin gabe, eta dagokien ezarpen-zentroaren lan-egutegia bete beharko dute.
c) Onuradun berriak eta berrituak ezarpen-zentroan sartu direla egiaztatu beharko da, zentroko atxikipen-departamentuaren zuzendariak eta ikerketa-proiektuaren zuzendariak sinatutako agiri bidez. Dokumentuak atxikipenerako aurreikusitako data berbera izan beharko du. Idazki hori 2017ko otsailaren 15a baino lehenago igorri beharko da Zientzia Politikarako Zuzendaritzara.
2.– Ikerketa-jarduera dedikazio esklusiboko erregimenean gauzatu beharko da, Agindu honetako 14. artikuluan ezarritakoa bazter utzi gabe.
3.– Laguntza baliatzeko epea amaitu eta hurrengo hilabetearen barruan, gehienez ere 10 orrialdeko txostena aurkeztea, egindako ikerketa-jarduera guztiei eta haien emaitzei buruz. Txostenak zuzendariaren bermea izan beharko du.
4.– Laguntzari uko eginez gero, Zientzia Politikarako Zuzendaritzari eta Ezarpen Zentroari jakinaraztea, 13. artikuluan xedatutako baldintzei jarraikiz.
5.– Doktore-titulua lortuz gero, Zientzia Politikarako Zuzendaritzari eta Ezarpen Zentroari jakinaraztea, gehienez ere egutegiko 10 eguneko epean, titulua lortzen den egunetik aurrera.
6.– Doktorego-araudietan aurreikusitako epeetan lortzea doktoregoa. Lortu ezean, itzultzeko prozedura hasiko da.
7.– Laguntza baliatu bitartean egiten diren argitalpen guztietan eta doktorego-tesian azaltzea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko duen doktoratu aurreko programaren onuradun dela.
8.– Aprobetxamenduz gauzatzea ikerketa-proiektuko lan-planean eta doktorego-programan aurreikusitako jarduerak.
9.– Zientzia Politikarako Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaizkio ikerketa-premiek eragindako irteerak, astebete baino denbora gutxiagorako direnean eta Espainiara egiten direnean. Ikerketa-arrazoien ondorioz, ezarpen-zentrotik aldi baterako atera behar izanez gero, Zientzia Politikarako Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio.
Aurreikusitako irteera-data baino hamar egun lehenago gutxienez egingo da eskaera bide telematikoz, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bitartez, https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2016/predoc/y22-izapide/eu helbide elektronikoan, eta idatzi bat aurkeztuta behar bezala arrazoituta eta departamentuaren zuzendariak, proiektuarenak eta prestakuntza-aldian diren ikertzaileek izenpetuta.
10.– Ezarpen-zentroaren funtzionamenduko, segurtasuneko eta lan-osasuneko arauak onartzea, ezagutzea eta betetzea.
11.– Erakunde batzuentzat diharduela kontuan hartuta, ikerketa-jarduera gauzatzeko orduan erakunde horien izenak erabiltzea, barne-araudien eta erakundeek sinatutako akordio eta hitzarmenen arabera.
12.– Zientzia hedatzeko kanpainetan parte hartzea, ezarpen-zentroko komunikazio-politikaren esparruan.
13.– Laguntza ematea ekarri zuten hasierako baldintzetan izandako edozein aldaketa (proiektua, proiektuaren zuzendaritza, ezarpen-zentroa, etab.) jakinaraztea Zientzia Politikarako Zuzendaritzari eta ezarpen-zentroari.
Baldintzetan aldaketaren bat egiteko Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren baimena beharko da. Aldaketa egiteko eskaera idazki arrazoitu bidez egingo da, eskatzaileak sinatu beharko du eta aldaketa horretan zerikusia duten guztien oniritzia beharko da.
Dena dela, baimentzen diren aldaketek bermatu beharko dute kalitatea izango dela laguntza ematea eragin zuen eta orduko sasoiko kalifikazioak lortzea eragin zuen kalitatearen antzekoa.
Proiektuaren zuzendaria aldatzeko baimena modu telematikoan eskatuko zaio Zientzia Politikarako Zuzendaritzari, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bitartez, https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2016/predoc/y22-izapide/eu helbide elektronikoan.
14.– Zientzia-alorreko prestakuntza eta esperientzia-trukea sustatzeko politikaren esparruan Zientzia Politikarako Zuzendaritzak antolatutako jardueretan parte hartzea.
15.– Diru-laguntza jasotako egoeraren xedea edo izaera asko aldatzen duen edozein gorabeheraren berri ematea; era berean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari laguntzea jarduera horien egiaztapen-, inspekzio-, jarraipen- eta kontrol-prozeduretan.
16.– Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak diru-laguntzen destinoa fiskalizatzeko lanetan eskatzen dieten informazio guztia aurkeztu beharko dute.
17.– Edonola ere, diru-zenbatekoak jasotzeko eta laguntza berritzeko, prestatzen ari den ikertzaileak bere betebeharrak bete beharko ditu. Betebehar horiek ez badira betetzen, laguntza ezeztatzeko dagokion prozedura bideratu ahal izango da, baita, hala badagokio, laguntza itzultzeko prozedura ere.
18.– Era berean, agindu honetako laguntzen onuradunei ez zaie laguntzarik emango, ezta emandakoa ordainduko ere, baldin eta EAEko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan itzultze- edo zehatze-prozeduraren bat bukatu gabe eta izapidetzen badute.
19.– Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14.1 artikuluan ezarritakoa bete beharko dute.
11. artikulua.– Ezarpen-zentroaren eta erakunde kontratatzaileen betebeharrak.
1.– Ezarpen-zentroaren eta prestatzen ari den doktoratu aurreko ikertzailearen arteko lan-harremanetik sortutako betebeharrak eragotzi gabe, honako eginbehar hauek ditu ezarpen-zentroak:
a) Laguntzaren onuradun den ikertzaileari lan-kontratua egitea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko Legean helburu horretarako ezarritakoaren arabera, betiere indarrean dagoen lan-arloko legeriari jarraikiz, eta Agindu honetan adierazten diren iraupen, ordainsari eta gainerako eskakizunak kontuan hartuta.
b) Onuradunekin sinatutako kontratuen kopia igortzea Zientzia Politikarako Zuzendaritzara sinatzen den egunetik zenbatzen hasita egutegiko 21 eguneko gehieneko epean.
c) Zientzia Politikarako Zuzendaritzari jakinaraztea, baldin eta laguntza emateko hasierako egoera aldatzen bada, egoera hori eten edo aldatzen bada, edo bateraezintasuna dakarren beste edozein kausa sortuz gero; laguntzaren xedea normaltasunez betetzea eragoz dezaketen gainerako gorabeheren berri ere eman beharko da. Gehienez ere, egutegiko 21 eguneko epean eman beharko da gorabehera horien berri, gertatzen diren egunetik aurrera.
d) Onuradunei behar duten laguntza ematea, eta beren jarduera ongi gauzatzeko behar dituzten bitartekoak, tresnak edo ekipoak erabiltzeko aukera ematea.
e) Programa behar bezala garatzen dela zaintzea; onuradunari ezin zaio eskatu bere ikerketaren garapenarekin lotuta ez dagoen beste jarduerarik egitea.
f) Prestakuntza-aldian den ikertzaileari aukera ematea, ikertzen ari den departamentuetan, institutuetan eta erakunde publiko edo pribatuetan integratzeko.
g) Laguntza-programa honen barruan ezarpen-zentroaren eta ikertzailearen artean egindako kontratuek adierazi beharko dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko finantza-laguntza dutela ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programaren bitartez.
h) Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea, laguntzen xedearen fiskalizazio-eginkizunak betetze aldera.
i) Diru-laguntza jasotako egoeraren xedea edo izaera asko aldatzen duen edozein gorabeheraren berri ematea; era berean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari laguntzea jarduera horien egiaztapen-, inspekzio-, jarraipen- eta kontrol-prozeduretan.
2.– I eta C modalitateetako onuradunen ezarpen-zentroek 1.d, 1.e eta 1.f zenbakietan adierazitakoa soilik hartuko dute kontuan.
3.– Ezarpen-zentroak nahitaez bete beharko du EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren VI. titulua –EAEko herri-administrazioen laguntzen eta diru-laguntzen araubideari buruzkoa–, erakunde kolaboratzaile den aldetik, bai eta diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan adierazitakoa ere.
4. ATALA
LAGUNTZA ONARTZEA, HARI UKO EGITEA ETA BATERAEZINTASUNAK
12. artikulua.– Laguntza onartzea.
1.– Agindu honetan araututako doktoratu aurreko laguntzaren onuradunak egutegiko 10 eguneko epea izango du laguntzari berariaz eta idazki bidez uko egiteko, Ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan jakinarazten denetik aurrera. Horrelakorik egin ezean, laguntza onartutzat hartuko da.
2.– Prestakuntza-aldian diren ikertzaileek laguntza onartzen badute, ulertuko da 9. eta 10. artikuluetan jasotako eskubideak onartzen dituztela eta betebeharrak beteko dituztela.
13. artikulua.– Laguntzari uko egitea.
1.– Uko egin izana modu telematikoan jakinarazi beharko da Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bidez, https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2016/predoc/y22-izapide/eu helbide elektronikoan, eta Zientzia Politikarako zuzendariari zuzendutako eta prestakuntza-aldian den ikertzaileak eta ezarpen-zentroko legezko ordezkariak izenpetutako idazki bat aurkeztuta. Uko egitearen ondorioak hasteko eguna baino egutegiko 10 egun lehenago egingo da jakinarazpen hori, beranduenik ere.
2.– Uko-egiteak Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez onartuko dira.
3.– Kontratua duten modalitateetan, ikertzaileek uko eginez gero, zentro enplegu-emaileak itzuli egin beharko du kontratua finantzatzeko erabili ez duen dirua; hori gorabehera, ordainketa desegokirik egin bada, hori ere itzuli beharko da. Onuradunak uko egin arte jasotako diru guztia itzuli egin beharko da, baldin eta laguntza baliatzeko lehen hiruhilekoan uko egiten bada.
4.– C modalitatean, uko egin arte jasotako diru guztia itzuli egin beharko da, baldin eta laguntzaz baliatzeko lehen hiruhilekoan uko egiten bada. Aldiaren gainerakoan, uko-egitearen ondorio ekonomikoak uko egiten den egunetik aurrera aplikatuko dira; hori gorabehera, ordainketa desegokirik egin bada, hori ere itzuli beharko da.
14. artikulua.– Bateraezintasunen araubidea.
1.– Programa honetako laguntza jasoz gero, oro har, ezingo da inolako soldata-zenbatekorik jaso, artikulu honetako 3. zenbakian eta 6.3 artikuluan aurreikusitakoa bazter utzi gabe.
2.– Zientzia Politikarako Zuzendaritzak baimena eman ahal izango du irakasle-lanetan laguntzeko, prestakuntza-helburuei jarraikiz; urtean 60 orduz, gehienez ere, eta laguntzaren ikerketa-helburuari inolako kalterik eragin gabe.
Aipatutako laguntza, Graduko irakasle-lanetan izango da, ezin izango da inoiz ikasgaiaren irakaslearen irakasle-lanaren ordezkapena izan, beti irakasle arduradunarekin batera izan beharko da, eta betiere talde txikietan (mintegietan, laborategi edo ordenagailu praktikak, edo baliokideak). Prestakuntzan dagoen ikerlaria ezin izango da inoiz ikasgai horren arduradun edo koordinatzaile izan.
Unibertsitate ez diren zentroetara atxikitako laguntzen onuradunek doktorego-programan matrikulatuta dauden unibertsitatean gauzatu ahal izango dituzte lan horiek.
3.– Salbuespen gisa, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak baimena eman ahal izango die laguntzaren azken urtean daudenei laguntza bateragarri egiteko lanaldi partzialeko kontratu batekin (gehienez ere, urtean 60 ordukoa), baldin eta beren ikerketa-jarduerarekin lotutako irakaskuntzako zereginak gauzatzeko bada.
4.– Aurreko 2. eta 3. zenbakietan deskribatutako baimenaren eskabidea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da, https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2016/predoc/y22-izapide/eu helbide elektronikoan, eta kontratua hasteko aurreikusitako eguna baino hamabost egun lehenago, gutxienez. Ikerketa-arloan eskumena duen errektoreordeak, atxikipen-departamentuko zuzendariak, proiektuaren zuzendariak eta onuradunak sinatu beharko dute baimen hori.
5.– Programa honetako laguntza baliatzea bateragarria da prestatzen ari diren ikertzaileen ezarpen-zentroak ez diren zentroetan egonaldi laburrak egiteko laguntzekin, 9.4 artikuluan jasota ageri den bezala.
6.– Zientzia Politikarako Zuzendaritzak baimena eman ahal izango du onuradunak ordainsariak har ditzan, onuradunak berak gauzatzen duen ikerketarekin zuzenean lotutako irakaskuntza-zereginen ondorioz (ikastaroak, hitzaldiak edo txostenak) edo ikerketa-lanen ondorioz (liburuak, artikuluak edo erakusketak) jasotzen baditu, baldin eta horiek guztiak aldizkakoak eta ezohikoak badira. Ordainsari horiek ezin izango dute laguntzaren urteko zenbateko gordin osoaren % 30 gainditu.
Baimentzeko eskaera Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da, https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2015/predoc/y22-izapide/eu helbide elektronikoan, eta lana hasteko aurreikusitako eguna baino hamabost egun lehenago, gutxienez. Atxikipen-departamentuko zuzendariak, proiektuaren zuzendariak eta onuradunak sinatu beharko dute baimen hori.
Halaber, laguntza horiek ikertzaileak jardunean hasteko eta prestatzeko direnez, ezingo da ikertzaileak prestatzeko laguntza berririk jaso, baldin eta diruz lagundutako Programa amaitzen bada –balizko Berritzealdiak barne hartuta– edo uko egiten bazaio.
15. artikulua.– Laguntzaren baldintzak aldatzea.
Laguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatu badira, edo, hala dagokionean, administrazio honek edo beste Administrazio Publiko batzuek emandako beste laguntza batzuk aldi berean lortzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, betiere Agindu honetan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen baldin badira. Ondorio horietarako, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du; ebazpen horretan, emandako zenbatekoak berriz doituko dira, eta laguntza horiek emateko ezarritako irizpideak eta mugak aplikatuko. Hartzaileek, beraz, sobera jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituzte. Baldintzak aldatzeak emandako diru-laguntza osoa edo haren zati bat itzuli beharra baldin badakar, 19. artikuluan araututako itzultze-espedientea hasiko da.
16. artikulua.– Jarraipena.
Zientzia Politikarako Zuzendaritzak egin beharko du prestakuntza-aldian diren ikertzaileek egin duten lanaren jarraipen zientifiko eta teknologikoa. Horretarako, prozedura egokiak ezarriko ditu, eta egoki irizten dituen organo, batzorde edo adituak izendatu ahal izango ditu, laguntzaren aplikazioaren beharrezko jarraipen- eta egiaztapen-jarduerak gauzatzeko, eta beharrezkotzat jotzen duen informazio osagarria aurkez dadila eskatzeko, Agindu honetan kasu bakoitzerako berariaz ezartzen den informazioaz gainera.
17. artikulua.– Ikuskapena eta kontrola.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak beharrezko ikuskatze- eta kontrol-lanak egin ahal izango ditu agindu honen helburuak betetzen direla bermatzeko, hartara eragotzi gabe Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak dituen eginkizunak.
18. artikulua.– Ez betetzea.
Laguntza itzultzeko prozedurari ekingo zaio laguntzaren onuradunak eta/edo ezarpen-zentroak edo erakunde kontratugileak Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53.1 artikuluan adierazitako kasuetako batean sartzen badira, edo Agindu honetan eta bete beharreko gainerako arauetan aipatutako baldintzak edo betebeharrak betetzen ez badituzte, edo diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez badituzte –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53. artikuluan eta diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoaren arabera– eta laguntzak emateko ebazpenean arautzen diren baldintza edo betebeharrak betetzen ez badituzte.
19. artikulua.– Laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela deklaratzeko eta, beharrezkoa bada, laguntza itzultzeko prozedura.
1.– Agindu honetan aurreikusitakoak betetzen ez direnean, prozedura hau beteko da:
a) Prozedurari Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak emango dio hasiera, eta Zientzia Politikarako zuzendariak jakinaraziko du. Prozedura hasiz gero, eten egingo dira oraindik egiteke dauden ordainketak.
b) Ebazpen horretan, prozedurari hasiera emateko arrazoiak jasoko dira, eta 15 eguneko epea emango da egokitzat jotako alegazioak egiteko.
c) Alegazioak jaso ondoren, edo epea igaro bada alegaziorik jaso gabe, amaiera emango zaio prozedurari, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez.
Hamabi hilabetekoa izango da, gehienez ere, itzultze-prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea.
Ebazpenak ulertzen badu arauak ez direla bete, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela aitortuko du, eta, hala badagokio, adieraziko du kopuruak EAEko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola, gehi laguntza ordaindu zenetik dagozkion legezko interesak; horretarako epea, gehienez ere, bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Epe hori borondatezko alditzat joko da.
d) Borondatezko epean laguntza itzultzen ez bada, horren berri emango zaio Ogasun eta Finantza Saileko Ogasuneko eta Finantza Politikako Sailburuordetzari, aplikatu beharreko legezko arauek xedatutakoa kontuan hartuta jarduteko.
20. artikulua.– Datu pertsonalak.
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan –Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoan– eta otsailaren 25eko 2/2004 Legean –Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzkoan– ezarritakoari jarraikiz, deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatzeko eta argitaratzeko. Datuok Hezkuntza, Unibertsitate eta Kulturako sailburuak 2010eko urriaren 4an emandako Aginduan jasotzen den «Bekadunentzako laguntzak» izeneko fitxategian sartuko dira (Zientzia Politikarako Zuzendaritzako 3. fitxategia da); agindu horren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren datu pertsonalen fitxategi jakin batzuk arautzen dira.
Zientzia Politikarako Zuzendaritzan erabili ahal izango dira eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak; horretarako, idazki bat bidali beharko da agindu honetako 22.3 artikuluan adierazitako egoitzetarik edozeinetara.
Era berean, deialdi honetara aurkezten diren pertsonek baimena ematen diote Zientzia Politikarako Zuzendaritzari, aurkeztutako dokumentuak egiazkoak diren egiaztatzeko, beste erakunde publiko batzuetan.
II. KAPITULUA
LAGUNTZEN IZAPIDEAK ETA EBAZPENA ETA LAGUNTZAK ARGITARATZEA
21. artikulua.– Organo kudeatzailea.
Zientzia Politikarako Zuzendaritzari dagozkio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak.
22. artikulua.– Eskabideak formalizatzea eta aurkezteko epeak.
1.– Eskabidea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan (https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2016/predoc/y22-izapide/eu/) modu telematikoan eskuragarri egongo den inprimakiaren bitartez baizik ezingo da egin. Helbide horretatik, izangaia Zientzia Politikako aplikazio informatikoan sartuko da, eta bertan alta hartu beharko du erabiltzaile moduan, eta aplikazioan zehaztutako jarraibideak bete. Eskatzailearen identitatea egiaztatu egingo da, pertsona horren esanbidezko baimenarekin, datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu hori Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian jasota dago.
Eskabidearekin batera aurkeztu beharko den dokumentazioa bide elektronikoa erabiliz soilik aurkeztuko da, eta laguntza Berrietarako Agindu honetako 27. artikuluan eta Berritzeetarako 35. artikuluan azaltzen den dokumentazioa izango da. Dokumentazio hori elkarreragingarritasun-eskema nazionala arautzen duen 4/2010 Errege Dekretuan eta hura garatzen duen araudian arautzen diren formatuetara egokituko da.
2.– Eskabide telematikoa guztiz betetakoan, eta 7. artikuluko dokumentuan aplikazioaren bidez bidaliz gero, eskatzaileak, Egoitza Elektronikoak onartutako sinadura elektronikoaren edozein sistema erabiliz, eskabidea erregistratzeko prozesu elektronikoa osatu ahal izango du.
3.– Eskatzailea ezin bada sinadura elektroniko bidez identifikatu, eskabide telematikoa bete eta amaitu ostean eta eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa aurkeztu ondoren, eskabidearen inprimaki ofiziala lortuko da papereko euskarrian dokumentu hori soilik aurkezteko. Dokumentu hori honako bulego hauetako edozeinetan sinatuko da:
a) «Zuzenean» herritarren zerbitzuko bulegoetan:
– Bizkaia (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao).
– Gipuzkoa (Andia kalea 13, 20003 Donostia).
– Araba (Ramiro de Maeztu kalea 10, behea, 01008 Vitoria-Gasteiz).
b) Euskal Herriko Unibertsitatearen Erregistro Bulegoetan, baldin eta Unibertsitate hori ezarpen-zentroa bada:
– Arabako 01 erregistro-bulegoa (Arabako Campuseko Errektoreordetza, Izardui komandantea 2, 01005 Vitoria-Gasteiz).
– Gipuzkoako 02 erregistro-bulegoa (Ignacio M.ª Barriola gelategia, Elhuyar plaza 1, 20018 Donostia)
– Bizkaiko 03 erregistro-bulegoa (Errektoretza, Sarriena z.g., 48940 Leioa).
– Bizkaiko 04 erregistro-bulegoa (Larrako Etxea, Agirre Lehendakariaren etorbidea 83, 48015 Bilbao).
c) Posta-zerbitzua. Kasu horietan, gutun-azal irekian aurkeztuko da, igorri nahi den dokumentuaren lehen orriaren goiburuan argi eta garbi azaltzeko igorpen-data.
d) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan zehaztutako lekuetarik edozeinetan.
e) Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatutako lekuetarik edozeinetan.
Inprimaki ofizialak eskabidea identifikatzeko zenbaki bat izango du. Inprimaki ofiziala eskuz edo elektronikoki eraldatuko balitz, eskabidea automatikoki baztertuko da.
4.– Honako hauek dira dokumentazioa aurkezteko epeak:
– Laguntza Berriak: 2016ko uztailaren 29tik irailaren 9ra, biak barne.
– Berritzeak: 2016ko irailaren 1etik 15era, biak barne.
– Doktorego-sariak: hilabetea, doktore-titulua lortu eta hurrengo egunetik aurrera.
5.– Izangai bakoitzak eskabide bakar batekin parte hartu ahal izango du deialdi honetan.
6.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, ezingo da eskabiderik aldatu, aginduan zehazten diren salbuespenetan izan ezik.
7.– Agindu honetako II., III. eta IV. eranskinetan azaltzen dira eskabide-ereduak.
23. artikulua.– Eskabideetako akatsak zuzentzea.
Eskabideak oso-osorik beteta etorri ezean, edo manuzko agiri guztiekin batera aurkezten ez badira, interesdunari eskatuko zaio hamar laneguneko epe luzaezinean akats hori zuzentzeko, edo nahitaezko agiriak modu telematikoan aurkezteko Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bidez, https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2016/predoc/y22-izapide/eu helbide elektronikoan, 22. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan ezarritako prozeduraren arabera. Hala egiten ez bada, eskatzaileak eskaera egiteari uko egin diola ulertuko da; hala ere, Administrazioak uko edo atzera egite hori adierazten duen berariazko ebazpena eman beharko du. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1 eta 42.1 artikuluetan arautzen den moduan jakinarazi beharko da ebazpen hori.
32. artikuluaren laugarren zenbakian ezarritako prozedura erabiliko da zuzentzeko errekerimendua jakinarazteko.
24. artikulua.– Laguntzak emateko prozedurak.
1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntza Berriak lehiaketa bidez emango dira, publizitateari, gardentasunari, objektibotasunari, berdintasunari eta bereizkeriarik ezari buruzko printzipioen arabera.
Horretarako, aurkeztutako eskabideak alderatuz emango dira laguntzak, laguntzen arteko hurrenkera bat ezartzeko hautespen-irizpideen arabera. 65 puntu lortzen dutenei soilik emango zaie laguntza, hurrengo kapituluetan jasotzen diren baldintzetan, 4.1 artikuluan ezarritako zenbatekoa agortu arte, 4.2 eta 31.3 artikuluetan adierazitakoa eragotzi gabe betiere.
2.– Laguntzak aurrekontu-aukerak kontuan izanik berrituko dira, eskabidea garaiz eta forma egokian aurkezten denean, eta 33. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla dokumentu bidez egiaztatzen bada. 4.1 artikuluan aurreikusitako zenbatekoa kalkulatzeko, programa honetan legez gaitutako onuradun guztiek berritzea eskatuko dutela jo da.
3.– Doktoregoa lortzeagatiko sariak banan-banan emango dira, Agindu honetako 39. artikuluan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta 4.1 artikuluan ezarritako zenbatekoa agortu arte.
III. KAPITULUA
LAGUNTZA BERRIAK
1. ATALA
ESKAKIZUNAK ETA DOKUMENTAZIOA
25. artikulua.– Eskatzaileek bete beharreko eskakizunak.
1.– EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea eskabidea aurkezteko unean; 2016ko urtarrilaren 1etik hasita (A modalitatean) edo 2014ko urtarrilaren 1etik hasita (B edo I modalitateetan).
Hala eta guztiz ere, onartu egingo dira EAEn erroldatuta egon ohi diren pertsonen eskabideak, baldin eta eskakizun hori betetzen ez badute deialdi honen xedearekin lotutako graduko edo graduondoko unibertsitate-ikasketak EAEtik kanpo egin dituztelako.
2.– Erkidegotik kanpoko atzerritarren kasuan, egoitza-baimena eduki behar dute.
3.– Doktorego ofizialeko programa batean matrikulatuta edo onartuta dagoela egiaztatu beharko da.
Hala eta guztiz ere, deialdian parte hartzeko eskabidea onartuko zaie 2016ko azaroaren 15erako doktorego-programan onartuak izatea espero duten pertsona guztiei. Eskabide hori behin-behinean ebaluatuko da, eta, behin betiko onartzeko, eskatzaileak Zientzia Politikarako Zuzendaritzara programan onartu dutela egiaztatzen duen dokumentazioa igorri beharko du.
4.– Honako titulazio hauetakoren bat duela egiaztatu beharko du:
a) Unibertsitate-graduko eta -masterreko espainiar titulu ofiziala. Ikasketa horien guztien iraupena 300 ECTS kreditukoa izango da gutxienez.
b) Espainiako unibertsitate-titulu ofiziala (Lizentziatura, Arkitektura, Ingeniaritza, Arkitektura teknikoa, Ingeniaritza teknikoa, Diplomatura), edo Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Esparrua osatzen duen beste herrialde batekoa, Masterrerako sarbidea lortzeko gaitzen duena, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta unibertsitate-ikasketa ofizial guztietan gutxienez 300 ECTS kreditu gainditu izana, eta horietatik, gutxienez 60 Master-mailakoak izango dira.
Nolanahi ere, eskabidea egiten denean master amaierako lanaren kalifikazioaren zain daudelako masterreko ikasketak bukatu ez dituzten eta doktorego-programan sartzeko master-titulua 2016ko irailaren bukaerarako lortzea espero duten pertsonen eskabideak kautelaz onartuko dira. Behin betiko onartuko da, eskatzaileak 2016ko urriaren 31 baino lehen Zientzia Politikarako Zuzendaritzara masterra amaitu duela egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala igortzen duenean.
c) Doktorego-ikasketetan sartzeko titulua ematen duen herrialdean ahalmena ematen duten atzerriko hezkuntza-sistemen arabera lortutako titulua.
5.– Lizentziatura, arkitektura, ingeniaritza, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo diplomatura ikasketen amaiera-data 2012ko ekaina izango da, edo geroagoko data honako salbuespen hauekin:
a) Amaiera-data 2010eko ekaina edo geroagoko data izan daiteke kasu honetan: 2010eko ekainetik 2012ko ekainera bitarte, gutxienez 3 hilabetez, 3 urtetik beherako seme-alabak artatzen eta zaintzen aritu diren eskatzaileen kasuan.
b) Ikasketak amaitzeko data 2008ko ekaina edo geroagoko data izan daiteke Medikuntza, Farmazia, Biologia, Kimika edo Psikologia lizentziadunentzat, baldin eta laguntza eskatzen dutenean Medikuntzako Espezialitateko titulu ofiziala (BABE) edo Farmaziako Espezialitatekoa (BAFE) badute, edo Biologia, Kimika edo Psikologiako espezialitateetako ziurtagiri ofiziala (BABE, BAKE edo BAPE, hurrenez hurren).
6.– Batez besteko nota honako hau edo hortik gorakoa izatea:
a) 6 puntu 10., 11. eta 12. arloak egiteko.
b) 6,5 puntu 1., 2., 3., 8., 9., 13., 15. eta 16. arloak egiteko.
c) 7 puntu 4., 5., 6., 7., 14., 17., eta 18. arloak egiteko.
Batez besteko nota hori kalkulatzeko, lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura edo unibertsitate-graduko batez besteko notari erreparatuko zaio, eta Lizentziaturako, Ingeniaritzako, Arkitekturako, Unibertsitate-graduko, Ingeniaritza teknikoko, Arkitektura Teknikoko edo Diplomaturako ikasketen espedientean –1etik 10era bitarteko eskalan– jasotzen den batez besteko notari 0,01 puntu gehitu beharko zaio Ohorezko Matrikulako aipamenaz kalifikatzen den kreditu bakoitzeko.
Ikasketen espedienteak ez badu jasotzen batez besteko nota 1etik 10era bitarteko eskalan, honela kalkulatuko da: asignatura bakoitzean lortutako kalifikazio numerikoa bider asignatura horretako kreditu-kopurua zati kalifikazioarekin guztira lortutako kreditu guztien batura. Berritzen ez diren planen kasuan, batez besteko nota izango da berdin lortutako kalifikazioen batuketa zati gainditutako ikasgai guztien kopurua.
Espedientearen batez bestekoa kalkulatu ahal izateko, baliozkotu edo egokitu dituen unibertsitateak kalifikatu ez dituen baliozkotutako edo egokitutako ikasgaien edo kredituen kasuan, jatorrizko ikastetxean edo ikasketetan lortutako kalifikazioak zenbatuko dira, agiri bidez egiaztatuta baldin badaude. Dokumentu bidez egiaztatu ezean, gainditutzat joko dira.
Era berean, espedienteko batez besteko nota kalkulatzeko, ez da kontuan hartuko beste espezialitate batzuetako ikasgaietan lortutako notarik, ezta master-ikasketen notarik ere.
Ikasketak atzerrian egin dituzten erabiltzaileek eskatzaileen kasuan, kontuan hartuko da ANECA/Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziaren ziurtagiri ofizialean azaltzen den espediente akademikoaren batez besteko nota.
7.– Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen dion zehapen penal edo administratiborik, edo horretarako gaitasuna kentzen dion debeku legalaren pean erori ez izana, sexu-bereizkeriagatikoak barne hartuta, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak –emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoak– azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoari jarraikiz.
8.– Agindu hau argitaratu baino lehenago ez izatea doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko eta doktore-tesia egiteko programen laguntzarik, edo halako laguntzarik jaso ez izana.
26. artikulua.– Eskakizunak betetzea.
1.– Onuradunek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute eskakizunak betetzen dituztela –berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik–, eta ezarpen-zentrora sartu edo kontratua sinatu arte bete beharko dituzte.
2.– Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira eskatutako eskakizunak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak. Horrek ekarriko du prozesuan parte-hartzeagatik sor daitezkeen eskubide guztiak galtzea.
27. artikulua.– Laguntza berrietarako nahitaezko dokumentazioa.
Ondoren adieraziko den dokumentazioa aplikazio informatiko bidez aurkeztu beharko da eskabide-orriarekin batera, 22. artikuluaren 1., 2., eta 3. zenbakietan adierazitakoaren arabera.
1.– Eskatzailea EAEko udalerriren batean erroldatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. Erroldatuta egon behar du 2016ko urtarrilaren 1etik, gutxienez, A modalitatean aurkeztuz gero; 2014tik, B edo I modalitatean aurkezten bada.
Deialdi honen xedearekin lotutako unibertsitate-ikasketak direla-eta, erroldari buruzko eskakizun hori betetzen ez duenak ikasketa horien matrikula edo beste edozein egiaztagiri ofizial aurkeztu beharko du; halaber, ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu egiaztatzeko aurrez EAEn erroldatuta egon dela, eta, justifikatu beharreko denbora horretan guztian beste autonomia-erkidego batean edo atzerrian erroldatuta egon dela (atzerrian egon bada, enbaxadako erregistroa aurkeztu beharko du).
2.– Egoitza-baimena, hala badagokio.
3.– 25.4 artikuluan eskatzen den titulua edo titulua emateko eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen dokumentua.
4.– 25.4 artikuluan aipatutako titulazioa lortzeko ikasketen jatorrizko ziurtagiri akademikoa, unitatearen arduradunak emana. Ikasketen ziurtagirian honako datu hauek jasoko dira: ikasketen izena, titulazioaren programako ikasgai guztiak, gainditutako ikasgaiak eta lortutako kalifikazioak eta kalifikazio horiei dagozkien datak. Espedienteak 1etik 10era bitarteko batez besteko nota adierazi behar du.
Ikasketak atzerrian egin badira, ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztuko da, baita ziurtagiri horren zinpeko itzulpena ere, baldin eta ziurtagiria EAEko bi hizkuntza ofizialetako batean ez badago. Edonola ere, espediente akademikoaren ziurtagirian edo espedienteari atxikitako beste dokumentu batean jaso beharko da zein diren dagokion ebaluazio-sistemako gehieneko eta gutxieneko kalifikazioak, eta zein den ikasgai bakoitza gainditzeko behar den gutxieneko kalifikazioa. Gainera, ANECA/Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziaren ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko du, eta adierazi zein den espediente akademikoaren batez besteko kalifikazioa Espainiako ebaluazio-sistemaren barruan.
Unibertsitateko goi-mailako titulu bat baino gehiago izanez gero, espediente akademikoa eta titulazioa eskuratzeko data kalkulatzeko, aukeratutako doktorego-programarekin zerikusirik handiena duena soilik hartuko da kontuan. Gainerako titulazioak ere kontuan hartu ahal izango dira curriculum vitaea balioesteko.
Lehen zikloko espediente bat eta bigarren zikloko beste bat izanez gero, bietan oinarrituta kalkulatuko da batez besteko nota, bietan lortutako kalifikazioak kontuan hartuta.
5.– Eskatzailea ezarpen-zentroari atxikitako departamentuan onartu dutela adierazten duen idazkia, departamentuko zuzendariak sinatuta. Departamentu hori bat etorriko da proiektuko zuzendariaren edo zuzendarikidearen departamentuarekin.
6.– Ezarpen-zentroaren idazki bidezko konpromisoa –bertako legezko ordezkariak sinatutakoa (ikerketako errektoreordeak edo haren baliokideak, unibertsitateen kasuan)–, laguntza lortzen duten eta doktoreak ez diren ikertzaileei doktoratu aurreko kontratua formalizatzeko, betiere kontratua duten modalitateetan.
Idazki horretan esanbidez adieraziko da Agindu honetako 11. artikuluan ezartzen diren betebeharrak beteko direla.
Ezarpen-zentroa UPV/EHU duten eskabideei dagokienez, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak ofizioz eskatuko du konpromiso hori.
7.– Doktorego-programa ofizial baterako matrikula edo onarpena, 25.3 artikuluan ezarritako eran, programa horren arduradunak sinatua.
Onarpena 2016ko azarorako lortzea espero denean, eskatzaileak behin betiko onarpenaren ziurtagiria bidali beharko dio Zientzia Politikarako Zuzendaritzari 2016ko azaroaren 15a baino lehenago, egun hori barne dela.
Ezarpen-zentroa UPV/EHU duten eskabideei dagokienez, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak ofizioz eskatuko du onarpenaren agiri hori.
8.– Eskatzailea onartu duten edo eskatzaileak onartua izatea espero duen doktorego-programaren ezaugarri adierazgarrienak bilduko dituen memoria formatu normalizatua. Ezaugarri horien artean honako hauek nabarmenduko dira esanbidez: eskatzailearen ikerketa-prestakuntzarako hautatutako doktorego-programaren oinarri direnak (3 orrialde gehienez).
9.– Eskatzailea sartuko den ikerketa-taldeari buruzko memoria formatu normalizatuan (gehienez ere, orrialde batekoa), eskatzailearen zientzia-kalitatea eta prestakuntza-ahalmena adierazita.
10.– Doktore-tesiaren proiektuaren memoria zientifiko-teknikoa formatu normalizatuan, proiektuaren zuzendariak, eta zuzendarikideak (balego), sinatua. Memoria horren edukia honako hau izango da: proiektuaren izenburua, laburpena, aurrekariak, helburuak, metodologia eta lanerako plana interes zientifikoa eta/edo soziala eta bibliografia nabarmenena (gehienez ere, 3 orrialdekoa). Memoria horretan honako hau bilduko da esanbidez:
a) Espero ote den eskatzaileak doktore-tesiaren proiektuaren eta haren defentsaren helburuak lortuko dituela laguntza jasoko duen 3 urteetan lanaldi osoko dedikazioarekin.
b) Agindu honetako 8. artikuluaren arabera aplikatzekoak diren printzipio etikoak hartuko ditu kontuan proiektuak.
EAEko hizkuntza ofizialetako batean aurkeztu beharko dira memoriak. Era berean, memoriak normalizatu gabeko formatuetan aurkeztuz gero edo artikulu honetan zehaztutakoak baino orrialde gehiago izanez gero, eskabidearen zuzendu beharreko hutsunetzat joko dira.
11.– Eskatzailearen curriculum vitae normalizatua; horrekin batera, curriculum vitaean alegatzen diren merezimendu akademikoak eta zientifikoak egiaztatzen dituen dokumentazioaren kopia aurkeztuko da; argitalpenak egin baditu, lehenengo orrialdearen fotokopia, eta laguntzak lortu baditu, laguntzak emateko Ebazpenaren fotokopia.
12.– Sinatutako tesi-proiektuaren zuzendariaren (eta, hala badagokio, zuzendarikidearen) curriculum vitae normalizatua. Bertan, azken 6 urteetako merezimendu zientifikoak bilduko dira. Ingelesez aurkeztu ahal izango da, edo EAEko hizkuntza ofizialetako batean.
13.– Eskabidean azaltzen den erantzukizunpeko adierazpenean jasotakoak egiaztatzen dituen dokumentazioa, halakorik behar izanez gero.
14.– Masterraren espediente akademikoa, eskabidea aurkeztu arte lortutako kalifikazioekin. Espediente horretan kalifikazio horiek lortu zireneko datak azalduko dira.
15.– 25.5 artikuluan bildutako salbuespenak egiaztatzen dituen dokumentazio ofiziala, halakorik behar izanez gero.
2. ATALA
HAUTAPEN- ETA ESLEIPEN-PROZESUA
28. artikulua.– Hautapen-prozesuko onarpen-prozedura.
1.– Eskabideak zuzentzeko epea igaro eta eskabideok ebatzi ostean, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak ebazpena emango du, hautapen-prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen gainekoa. Era berean, ebazpen horretan adieraziko da noiz egingo dituzten elkarrizketa pertsonalak, arlo bakoitzeko aholku-batzorde bereziek balioetsi beharrekoak.
Ebazpena jakinarazteko, 32. artikuluaren laugarren zenbakian ezarritako prozedurari jarraituko zaio.
2.– Elkarrizketa pertsonaletara joan ahal izango dira, badaezpada, aurreko paragrafoan adierazitako ebazpenean baztertutako pertsonak, arlo bakoitzeko berariazko aholku-batzordeek balioetsi ditzaten; horretarako, egiaztatu beharko dute errekurtsoa jarri nahi dutela baztertzearen kontra. Errekurtso hori ezesten bada, elkarrizketa pertsonalak ez du baliorik izango, eta berariazko aholku-batzordeak ematen duen balorazioak ere ez.
29. artikulua.– Berariazko aholku-batzordeak, ebaluazio-irizpideak eta baremoa.
1.– Hautapen-prozesurako onartutako pertsonak I. eranskinean definitutako arlo bakoitzari dagokion berariazko aholku-batzordeak balioetsiko ditu.
2.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak izendatuko ditu berariazko aholku-batzordeetako kideak; kideok, berriz, entzute handiko pertsonak izango dira ikasketa- eta ikerketa-eremuan.
3.– Berariazko aholku-batzordeek honako irizpide hauen arabera ebaluatuko dituzte onartutako eskabideak:
– Espediente akademikoa: puntuazioa kalkulatzeko, espedientearen batez bestekoa hartuko da oinarritzat, 25.6 artikuluan adierazitakoari jarraikiz, eta zenbaki hori bider 4 kalkulatuko da. 40 puntu, gehienez ere.
– Eskatzailearen curriculum vitaea. 5 puntu, gehienez ere.
– Doktorego-programa: eskatzailearen ikerketa-prestakuntzarako kalitatea eta egokitasuna (5 puntu, gehienez ere) eta EAEko I+G+Bko estrategiarekin zenbateraino datorren bat (10 puntu, gehienez ere).
Euskal unibertsitate-sistemako doktorego-programak ez ezik, sistema horretakoak ez diren, baina tesia kotutoretza-erregimenean garatzeko euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateekin ezarritako hitzarmenetan jasota dauden programak ere EAEko I+Gko estrategiarekin % 100 bat datozela ulertuko da.
Ulertuko da euskal unibertsitate-sistematik kanpoko gainerako doktorego-programen bat-etortze maila gutxienekoa dela, salbu eta egiaztatzen bada Zientzia eta Teknologiarako Euskal Sistema osatzen duten ikertzaileak inplikatuta daudela proposatutako tesi-proiektuaren zuzendaritzan (2,5 puntu), edo zuzendarikide horiek zuzenean parte hartzen dutela doktorego-programa horietan (5 puntu).
– Doktorego-tesiaren proiektua: kalitate zientifiko-teknikoa, aurkeztutako proiektuaren eta ikerketa-planaren interesa eta bideragarritasuna. 10 puntu, gehienez ere.
– Zientzia Zuzendaritza: ikerketa-proiektuaren zuzendariaren historial zientifikoa eta eskatzailea sartuko den ikerketa-taldearen prestakuntza-ahalmena. 10 puntu, gehienez ere.
– Elkarrizketa pertsonala: aurrez aurrekoa izango da elkarrizketa, eta eskatzailearen prestakuntzari eta curriculumari, ikerketa-proiektuari edo egoki irizten den beste edozein alderdiri buruz hitz egingo da. 20 puntu, gehienez ere.
4.– Laguntza ukatzeko arrazoi izango da eskatzailea elkarrizketara ez azaltzea, edo 65 puntu baino gutxiago edo emaitza negatiboa lortzea; aktetan azaldu beharko dira emaitza negatiboen zioak, berariazko aholku-batzordeek ebaluatu beharreko alderdi batzuenak edo guztienak izan.
30. artikulua.– Nola jokatu elkarrizketetan.
1.– Berariazko aholku-batzordeetako kideak ez badira ondo moldatzen ebaluatu behar duten pertsonak aukeratzen duen hizkuntza ofizialean –EAEko hizkuntza ofizialean–, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak bermatu beharko du, batetik, intereseko dokumentazioa itzultzeko zerbitzua, eta, bestetik, aldibereko itzulpen-zerbitzua, elkarrizketa pertsonalerako.
2.– Zientzia Politikarako Zuzendaritzak giza baliabide eta baliabide material osagarriak emango dizkie desgaitasuna duten pertsonei, egingo dituzten elkarrizketetan aukera berak izango dituztela bermatuko dizkieten baliabideak, hain zuzen ere.
3.– Zientzia Politikarako Zuzendaritzak, hautaketa-probetan aukera- eta tratu-berdintasuna bermatzeko xedez, deialdiaren baldintzak egokitu ahal izango ditu, proba egingo den lekura iristeko ezintasuna duten pertsonak daudenean (osasun-eragozpen larriak dituztenean, epaimahaiak askatasunez balioetsiak). Epaimahaiari egoera horren berri eman ahal izango zaio proba egin baino lehen, eta mediku-ziurtagiri bidez egiaztatu. Elkarrizketara joan ezina dakarren eragozpena aurreikusteko modukoa denean, astebete lehenago jakinarazi eta egiaztatu beharko da.
31.– artikulua.– Laguntza Berriak esleitzeko prozedura.
1.– Agindu honetan araututako laguntza Berriak emateko prozedura lehiaketarena egingo da.
Horretarako, 29. artikuluan aipatutako ebaluazio-irizpideei jarraikiz, arlo bakoitzeko berariazko aholku-batzordeak hautagaiak proposatuko dizkio hautapen-batzordeari. Esleituak izateko, 65 puntu edo gehiago izan beharko dituzte hautagaiek, eta balioespen positiboa eduki aktetan.
2.– Zientzia Politikarako zuzendariak, Unibertsitateen zuzendariak eta Zientzia Politikarako Zuzendaritzako teknikari batek osatuko dute hautapen-batzordea. Teknikari hori Zientzia Politikarako zuzendariak hautatuko du, eta batzordeko idazkari izango da.
3.– Zientzia Politikarako Zuzendaritzak, arrazoituta, ahalmena izango du laguntza Berrien lineari dagokion zenbatekoa arloen artean banatzeko, agindu honen 29.3 artikuluan deskribatutako ebaluazio-irizpideak eta aukera litezkeen eskabideen kopurua eta aurrekontu-mugak kontuan hartuta, arlo guztietan onuradunak egon daitezen, arlo bakoitzean emandako laguntza kopurua portzentualki berdina izan dadin; arlo bakoitzean hauta daitezkeen eskabideen kopuruak horretarako bidea ematen badu, betiere. Banaketa hori Laguntzak Esleitzeko Proposamenaren aktan jasoko da.
4.– Hautapen-batzordeak, berariazko aholku-batzordeen proposamena aztertu ostean, dagokion ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari. Proposamenak honako hauek jasoko ditu: pertsona onuradunen zerrenda eta dagokien zenbateko ekonomiko xehatua, eskuragarri dagoen kreditu-mugara arte. Era berean, ordezkoen zerrenda bat ere jasoko du, arlokako lehentasunak adierazita, 65 puntu edo gehiago eta berariazko aholkularitza-batzordearen balioespen positiboa jaso badute ere, erabilgarri dagoen aurrekontua dela-eta beka-proposamenean sartu ez diren eskabideen artean. Jaso behar ditu, baita ere, ukatutako eskabideen zerrenda bat, ukatzeko arrazoiarekin batera, eta baztertutako eskabideen zerrenda bat, baztertzeko arrazoiarekin batera.
32. artikulua.– Ebazpena, ebazteko epea, jakinarazpena, errekurtsoak eta publikotasun-prozedura.
1.– Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen esanbidezko ebazpen bakarraren bidez eman edo ukatuko dira laguntza Berriak, hautapen-batzordeak emandako ebazpen-proposamena aintzat hartuta.
2.– Ebazpen hori arrazoitu egin beharko da, eta pertsona onuradunen zerrenda eta dagozkien zenbateko ekonomiko xehatuak jasoko ditu. Halaber, ordezkoen zerrenda emango da, eta zerrenda horretan adieraziko dira 65 puntu edo gehiago jaso duten eskabideak, erabilgarri dagoen aurrekontuaren ondorioz beka-proposamenean sartu ez direnak. Horrez gain, ukatutako eskabideen zerrenda ere emango da, ukatzeko arrazoiak adierazita, baita baztertutako eskabideen zerrenda ere, baztertzeko arrazoiak zehaztuta.
3.– Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, gehienez ere, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Adierazitako epe horretan ebazpena jakinarazten ez bada, eskabideak ez direla onartu ulertuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
4.– Aipatutako ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz egingo da jakinarazpena.
5.– Aurreko 4. atalean ezarritakoaz gain, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak interesdunei egindako argitalpenen abisuak bidali ahal izango dizkie, SMS edo posta elektroniko bidez. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.
6.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean, Hezkuntza, www.euskadi.eus egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
7.– Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez, laguntzak emango zaizkie ordezkoen zerrendetan azaltzen diren eskatzaileei honako kasu hauetan: laguntzak emateko ebazpena argitaratu eta hurrengo 10 egunetan uko egiten den kasuetan, eta eskatutako dokumentazioa ez aurkeztearren laguntza eman gabe geratzen denean (25.3 eta 25.4 artikuluetan adierazitako kasuetan).
Laguntza horiek hutsik geratutako plazari dagokion arloan emandako azken laguntzaren ondorengo lekuan dauden pertsonei emango zaizkie. Arlo horretan erreserbarik ez badago beste arlo eta modalitate batzuetako eskatzaileei eman ahal izango zaizkie, lortutako balioespenaren eta EAErentzat duen interes zientifikoaren arabera.
Ondorio horietarako, laguntzak emango dituen Organoak laguntzak emateko proposamena jakinaraziko die interesdunei, 10 eguneko epe luzaezinean onar dezaten. Behin proposamena onartutakoan, laguntza emateko ebazpena emango du, eta interesdunei jakinaraziko.
IV. KAPITULUA
LAGUNTZAK BERRITZEA.
1. ATALA
ESKAKIZUNAK ETA DOKUMENTAZIOA
33. artikulua.– Eskakizunak.
1.– 2015-2016 ikasturtean emandako doktoratu aurreko laguntza baliatzen aritzea, Hezkuntza eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenaren arabera, Agindu honek ondorioak dituen egunean.
2.– Doktorego-programan jarraitzen dela eta ikerketa-proiektuko lanerako planean aurreikusitako jardueren aprobetxamendua egiaztatzea modalitatearen arabera dagokion egiaztagiriaren bitartez.
3.– Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen dion zehapen penal edo administratiborik, edo horretarako gaitasuna kentzen dion debeku legalaren pean erori ez izana, sexu-bereizkeriagatikoak barne hartuta, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak –emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoak– azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoari jarraikiz.
34. artikulua.– Eskakizunak betetzea.
1.– Onuradunek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute eskakizunak betetzen dituztela –berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik–, eta ezarpen-zentrora sartu edo kontratua sinatu arte bete beharko dituzte.
2.– Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira eskatutako eskakizunak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak. Horrek ekarriko du prozesuan parte-hartzeagatik sor daitezkeen eskubide guztiak galtzea.
35. artikulua.– Laguntzak berritzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Ondoren aipatzen den dokumentazioa modu telematikoan aurkeztu beharko da Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bidez, https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2016/predoc/y22-izapide/eu helbide elektronikoan, eskaera egiteko inprimakiarekin batera, 22. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan esandakoaren arabera.
1.– Laguntza azkenengoz berritu zenez geroztik egindako ikasketa- eta ikerketa-jardueren memoria, orrialde batekoa; izanez gero, kalifikazioak ere azaldu beharko dira.
2.– A eta B modalitateetan, lehenengo berritzerako, konpromiso-agiria.
3.– A eta B modalitateetan, bigarren berritzerako, azken ebaluazio positiboaren akta.
4.– A eta B modalitateetan, hirugarren berritzerako, laguntzaren onuradunak tesia inskribatuta daukan doktorego-programaren ardura duen ikasketa-batzordearen baimena, beka beste urtebete luzatu ahal izateko.
5.– C eta I modalitateetan, ikerketa-proiektuaren zuzendariak sinatutako aldeko txostena, eskatzaileak egindako ikasketa- eta/edo ikerketa-jarduerei buruzkoa eta pertsona horren errendimenduari buruzkoa.
6.– Ezarpen-zentroaren konpromisoa –bertako legezko ordezkariak sinatutakoa (ikerketako errektoreordeak edo haren baliokideak, unibertsitateen kasuan)–, egungo lan-kontratua hamabi hilabete gehiagoz luzatzeko, hala badagokio. Ezarpen-zentroa UPV/EHU duten eskabideei dagokienez, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak ofizioz eskatuko du konpromiso hori.
2. ATALA
EBAZPENA
36. artikulua.– Ebazpena, ebazteko epea, jakinarazpena, errekurtsoak eta publikotasun-prozedura.
1.– Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen esanbidezko ebazpen bakarraren bidez eman edo ukatuko dira Berritzeak, hautapen-batzordeak emandako ebazpen-proposamena aintzat hartuta.
2.– Ebazpen hori arrazoitu egin beharko da, eta onuradunen zerrenda eta dagozkien zenbateko ekonomiko xehatuak jasoko ditu; halaber, eskabidea ukatu eta baztertuen zerrenda bana jasoko du, eta ukatzeko eta baztertzeko arrazoiak azalduko.
3.– Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, gehienez ere, Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Adierazitako epe horretan ebazpena jakinarazten ez bada, eskabideak ez direla onartu ulertuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
4.– Aipatutako ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz egingo da jakinarazpena.
5.– Aurreko 4. atalean ezarritakoaz gain, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak interesdunei egindako argitalpenen abisuak bidali ahal izango dizkie, SMS edo posta elektroniko bidez. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.
6.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean, Hezkuntza, www.euskadi.eus egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera..
V. KAPITULUA
DOKTOREGOA LORTZEAGATIKO SARIAK
1. ATALA
ESKAKIZUNAK ETA DOKUMENTAZIOA
37. artikulua.– Eskakizunak.
1.– Doktoratu aurreko laguntza baliatzen aritzea, Hezkuntza eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenaren arabera, Agindu honek ondorioak dituen egunean.
2.– Titulua, doktoretza aurreko diru-laguntzaren lehenengo hiru urteetan lortu behar da.
3.– A eta B modalitateetan, doktoregoko titulua Cum Laude kalifikazioarekin lortu beharko da.
4.– C eta I modalitateetan, doktoregoko titulua kasuan kasuko sistema akademikoak erabakitako kalifikaziorik onenarekin lortu beharko da.
38. artikulua.– Eskakizunak betetzea.
1.– Onuradunek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute eskakizunak betetzen dituztela.
2.– Eskatutako eskakizunak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonek ezingo dute jaso deskribatutako saria.
39. artikulua.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Ondoren deskribatzen den dokumentazioa modu telematikoan jakinarazi beharko da Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bidez, https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2016/predoc/y22-izapide/eu helbide elektronikoan, eskaera egiteko inprimakiarekin batera, 22. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan adierazitakoaren arabera.
1.– Doktore-titulua edo titulu hori jaulkitzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria, non berariaz jaso behar den doktoregoa noiz eta zer kalifikaziorekin lortu den.
2.– C eta I modalitateetan, kasuan kasuko herrialdeko sistema akademikoan lor daitekeen notarik onena izatea egiaztatzen duen dokumentazioa.
3.– Hirugarrenentzako alta-inprimakia, behar bezala betetako inprimaki normalizatuan.
4.– NANaren fotokopia, edo haren baliokidea, Europar Batasuneko eskatzaileak badira, edo pasaportea eskatzaileak Europako Erkidegotik kanpokoak badira.
2. ATALA
EBAZPENA
40. artikulua.– Ebazpena, ebazteko epea, jakinarazpena, errekurtsoak eta publikotasun-prozedura.
1.– Saria Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez emango da.
2.– Interesdunei ebazpena, gehienez ere, sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie, sari-eskabidea jaso ondoko egunetik aurrera. Aipatutako epe horretan ebazpena argitaratzen ez bada, isiltasunaren ondorioz eskabideak onartu direla ulertu ahal izango da.
Ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.
3.– Aurkeztu diren eta izapidetan dauden eskaerak, aurrekontu-zuzkidura agortu dela-eta onartu ez direnak, ukatu egingo dira, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Araudi aplikagarria.
Agindu honetan aurreikusi ez denerako, honako hauek hartuko dira kontuan: EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutakoa, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, bai eta diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorreko oinarrizko aginduak ere (diru-laguntzen lege orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak garatu zuen lege hori).
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, horretarako agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta ondorengoetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, eta, horretarako, bi hilabete izango dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautu duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren19a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
I. ERANSKINA
EBALUAZIO ARLOAK
Oinarrizko Zientziak
1. arloa.– Lurraren zientziak. Lur-sistemari buruzko ikerketak dagozkio, Biosferaren, Litosferaren, Hidrosferaren eta Atmosferaren historia eta bilakaera, haien arteko elkarreraginak, egungo egoera eta etorkizunean izan dezaketen eboluzioa barne hartuta. Honako hauek hartzen ditu: Mineralogia, Petrologia, Paleobiologia, Tafonomia, Geomorfologia, Hidrologia, Barne Geodinamika, Geofisika, Estratigrafia, Sedimentologia, Meteorologia, Klimatologia eta Atmosfera, eta Ingurumenaren Geokimika.
2. arloa.– Fisika eta Espazioaren Zientziak. Fisika eta Espazioaren Zientziei buruzko ikerketak dagozkio, Fisika modernoaren berezko jakintza-alorrekin batera: Fisika Kuantikoa eta materiaren eta unibertsoaren egituran dauzkan aplikazioak. Alor hauek barne hartzen ditu: Biofisika, Optika, Sistema Konplexuak, Fenomeno ez-linealak, Nanoteknologia, Konputazio Kuantikoa, Energia Handiko Fisika Esperimentala, Materia Kondentsatuaren Fisika, Astrofisika eta Astronomia.
3. arloa.– Matematikak. Matematikaren ikerketa-esparrua dagokio, eta alor hauek barne hartzen ditu: Geometria, Topologia, Zenbakizko Analisia, Matematika Aplikatua, Aljebra, Analisi Matematikoa, Estatistika eta Ikerketa Operatiboa.
4. arloa.– Kimika. Honako alor hauek ikertzea du xede, molekula-mailatik maila makroskopikoraino: substantzia naturalen, sintetikoen eta haiek dauzkaten laginen konposizioa, egitura, prestaketa eta propietateak, esperimentatzen dituzten elkarreraginak eta transformazioak, haien mekanismoa, haiek aztertzeko beharrezko tresneria eta ikertzeko beharrezko metodologia esperimentala eta/edo teorikoa. Alor hauek barne hartzen ditu: Kimika Ez-organikoa, Kimika Organometalikoa, Katalisia, Kimika Supramolekularra, Material Molekularrak, Nanokimika, Kimika Biologikoa, Kimika Bioteknologikoa, Kimika Fisikoa, Kimika Analitikoa eta Kimika Organikoa.
Bizitza- eta osasun-zientziak
5. arloa.– Funtsezko Biologia eta Sistemena. Oinarrizko zenbait ikerketa-esparru hartzen ditu: Biologia Molekularra eta Zelularra, Genetika, Neurobiologia eta Garapena, Mikrobiologia, Birologia, Landareak, Minbizia eta Desberdintzea, Fisiologia, Immunologia eta Biologia konputazionala, estrukturala eta sistemena, honako salbuespen hauek kontuan hartuta: xede nagusiak patologiekin lotura zuzena izatea eta/edo gizakien osasuna hobetu nahi izatea.
6. arloa.– Biomedikuntza. Eragin biomediko handiko oinarrizko azterketak eta ikerketak dagozkio: gaixotasunen oinarrizko ereduak eta mekanismoak, diagnostiko molekularra edo zelularra, estrategia terapeutikoak, farmakologia molekularra eta sistemena, eta molekula bioaktiboak identifikatzea eta aurkitzea. Arlo hauek barne hartzen ditu: Mikrobiologia, Immunologia, Birologia, Gizakiaren Fisiologia, Farmakologia, Nutrizioa eta beste hainbat gai, arazo medikoei gehienbat esparru klinikora hurbildu gabe heltzen badiete, hala nola Biologia Zelularra eta Molekularra, Kardiobaskularra, Neurozientziak, Anatomia, Hepatologia, Heriotza Zelularra, Genetika, Minbizia, Endokrinologia, Gaixotasun Metabolikoak, Farmakoak aurkitzea, Farmakologia Molekularra, Farmakologia Orokorra eta Sistemena, Fisiologia Zelularra eta Sistemena.
Batez ere giza jatorriko materiala barne hartzen duten edo gizakiengan esperimentatzea eskatzen duten ikerketak Medikuntza Kliniko eta Epidemiologiako arloari dagozkio.
7. arloa.– Medikuntza Klinikoa eta Epidemiologia. Helburutzat gaixotasuna, haren mekanismoak edo izan litzakeen tratamenduak hobeto ezagutzea duten ikerketa guztiak dagozkio, eta ikerketen zati handi bat gizakietan egiten bada, batez ere giza jatorriko materiala barneratzen du, edo beharrezkoa da proba klinikoak egitea. Honako hauek hartzen ditu: Kirurgia eta Aurpegi-masailetakoa, Epidemiologia, Osasun Zerbitzuak, Gaixotasun Metabolikoak, Gaixotasun Kardiobaskularrak, Minbizia, Gaixotasun Infekziosoak, Neurologia, Psikiatria, Miszelanea.
Kirolaz eta osasunaz egiten diren ikerketak zeharkakoak izaten dira, eta arlo hau gomendatutakoa izan arren, litekeena da proiektuari beste arlo batetik heltzea egokiago izatea, eta aukera hori kontuan hartu behar da.
8. arloa.– Landare eta Animalia Biologia, Ekologia, Ingurumena. Organismo bizidunen dibertsitateari buruzko ikerketa-esparrua dagokio, bai eta, biosferaren eremuan, haien bilakaera eta elkarreragina ere. Egitura-, funtzio- eta dinamika-alderdiak organismoen eta ekosistemen biologiaren zenbait espazio- eta denbora-eskalatan kontuan hartzen dira: Itsas Ekologia, Mikrobiologia, Eboluzio Sistematikoa, Genetika, Landareen Kontserbazioa, Lurreko Ekologia, Fisiologia, Landare Bioteknologia, Animalien Sistematika.
9. arloa.- Elikagaien Zientzia eta Teknologia. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza. Elikagaien Zientzia eta Teknologiari elikagaien kalitateak zer ezaugarri dituen jakiteko ikerketak dagozkio; besteak beste, hauek jakitekoak: oinarri fisikoak, kimikoak eta biokimikoak, elikagaien mikrobiologia eta bioteknologia, osagai funtzionalak nola lortu eta haien bioeskuragarritasuna eta ebaluazioa. Honako hauek hartzen ditu: Metabolismoa, Nutrizioa, Analisi Teknika Aurreratuak, Makromolekula Biologikoen Kimika, Elikagaien Segurtasuna, Elikagai Funtzionalak, Herdoilaren aurkako Ezaugarriak eta Osasunarentzako Ondorioak, Analisia Sistema Biologikoetan, Elikagaien Mikrobiologia, Prozesu Teknologikoak, Kontserbazio Teknologia Berriak, inplikatutako entzima-sistemen Ezaugarri Biokimikoak eta Molekularrak. Nekazaritzari landareen fitotekniarekin eta erabilerarekin eta nekazaritza- eta baso-sistemen kudeaketarekin zerikusia duten ikerketak dagozkio; besteak beste: erlazio hidrikoak eta lurraren eta landarearen arteko elkarreragina, landareen hobekuntza genetikoa, landaketen fisiologia eta produktibitatea, gaixotasunak, izurriteak eta belar txarren ikerketa, hala nola Nekazaritza Ekonomiaren eta Politikaren esparruko beste batzuk. Abeltzaintzari eta Arrantzari, berriz, xedetzat honako alor hauek dituzten ikerketak dagozkie: ekoizpena, gaixotasunak eta haiei aurrea hartzeko estrategiak, abeltzaintzarako interesekoak diren animalia-espezieen ugalketa eta genetika, akuikultura eta basa-fauna.
Ingeniaritzak, Teknologiak eta Arkitektura.
10. arloa.– Teknologia Mekanikoak eta Ekoizpenerakoak.
Ingeniaritza mekanikoen eta ekoizpen-ingeniaritzen alorreko ikerketa guztiek osatzen dute, bai funtsezkoek bai aplikatuek; ikerketa horien artean hauek aipa daitezke: Materialen Zientzia eta Teknologia, Materialen Modelaketa, Biomekanika, Aleazio Magnetikoak, Sentsore Magnetikoak, Termoenergetika, Termoteknia eta Energia Mekanikoa, Mekanika Estrukturala, Mekanika Konputazionala, Energia, Energia Termikoaren Biltegiratzea, Optimizazio Energetikoa, Fabrikazioa, Konformazio Plastikoa, Xafla Konformazioa, Haustura eta Nekea, Makinak eta mekanismoak, Haustura Konputazionalaren Mekanika, Elementu Finituen Metodoa. Arlo honetakoak dira industria- eta ingurumen-prozesuak osatzen dituzten operazio fisiko, kimiko edo biokimikoen sorrera eta funtzionamendua hobetzeko Ingeniaritza eta Teknologia Kimikoan egiten diren ikerketak, baina kontuan izan behar da proiektuak kokapen egokiagoa izan dezakeela beste arlo batean.
11. arloa.– Komunikazio, Konputazio eta Elektronikaren Ingeniaritzak.
Ingeniaritza Elektriko, Elektroniko eta Automatikoak Ingeniaritza Elektriko klasikoaren eta kontrolaz diharduenaren gaikako eduki osoak eta Ingeniaritza Elektronikoaren edukien zati bat barne hartzen dute. Ingeniaritza Elektriko klasikoaren barruan makina elektrikoen diseinu eta erabilerari, energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko prozesuei eta haien kudeaketari lotutako ikergaiak daude. Kontrolaren ingeniaritzak sistemen modelaketari, kontrol-teoria sistemetan aplikatzeari eta industria- eta etxe-prozesuak automatikoki kontrolatzeko gailuen eta ekipoen garapen eta erabilerari lotutako gaiak hartzen ditu barnean. Ingeniaritza Elektronikoaren barruan honako alor hauek daude: Kontrolaren Ingeniaritza, Ingeniaritza Elektrikoa, Gailu Elektronikoak, Mikroelektronika. Konputazioaren eta Teknologia Informatikoaren Zientzietan egiten diren ikerketek alor hauekin dute zerikusia: Softwarearen Ingeniaritza; Datu Basea eta Segurtasuna; Konputagailuen eta Banatutako Sistemen Arkitektura; Sistema Adimendunak; Prestazio Handien Konputazioa eta Irudiaren Prozesaketa, Elektronika, Teknologia Fotonikoa, Komunikazio Optikoak, Telematika, Seinalearen Prozesaketa.
12. arloa.– Arkitektura, Ingeniaritza Zibila, Eraikuntza eta Hirigintza. Ingeniaritza Zibilak eta Arkitekturak barne hartzen dute azpiegitura zibilak hobeto planifikatu, diseinatu, eraiki, kontserbatu eta kontrolatzeko ikerketa guztia, bai eta arkitektura-eraikuntzei, hirigintzari eta lurraldearen antolaketari lotutakoa ere.
Gizarte Zientziak eta Giza Zientziak
13. arloa.– Hezkuntza Zientziak. Psikologia. Psikologian egiten diren ikerketa guztiek osatzen dute, bai eta honako hauek ere: oro har, didaktikarekin zerikusia duten ikerketak; hezkuntza-gaietako didaktika espezifikoak; eta hezkuntzaren alderdi historikoak, psikologikoak eta metodologikoak. Alor hauek barne hartzen ditu: Pedagogia, Didaktika, Hezkuntzaren Psikologia, Nortasuna, Ebaluazio eta tratamendu psikologikoak, Psikobiologia, Oinarrizko Psikologia, Psikologia Ebolutiboa eta Hezkuntzarena, Psikologia Soziala, Portaera Zientzien Metodologia.
14. arloa.– Gizarte Zientziak. Diziplina hauekin zerikusia duten zientzia-helburuak aztertzen ditu: Soziologia, Gizarte Ikerketarako Teknikak, Zientzia Politikoa eta Administrazioarena, Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Publizitatea, Giza Geografia.
15. arloa.– Zuzenbidea. Ordenamendu juridikoko sektore eta diziplina guztiak biltzen ditu, ikuspuntu nazionaletik bezala nazioarteko ikuspuntutik ere. Arloan gai hauek sartzen dira: Zuzenbide Konstituzionala, Zuzenbide Administratiboa, Zuzenbide Zibila, Zuzenbide Prozesal Zibila, Zuzenbide Penala, Zuzenbide Prozesal Penala, Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Zuzenbide Pribatua, Europako Erkidego Zuzenbidea.
16. arloa.– Ekonomia. Ikerketa-esparrutzat honako hauek ditu: ekonomiaren oinarri teorikoak, metodo kuantitatiboen erabilera eta garapena eta haien aplikazio enpirikoa askotariko arazo ekonomikoetan. Diziplina ekonomikoek honako alor hauek hartzen dituzte: Ekonomia Aplikatua, Mikroekonometria, Lan Ekonomia, Familien Ekonomia, Enpresen Antolaketa, Gobernu Korporatiboa, Aplikazioak bankuetan eta zerbitzuetan, Erakundeen Ekonomia, Enpresen erregulazioa, konkurrentzia eta portaera, Gizarte Erantzukizun Korporatiboa, Analisi Ekonomikoaren Oinarriak, Teoria Ekonomikoa, Ekonomia Matematikoa, Informazioaren Ekonomia, Jokoen Teoria, Ekonomia Industriala, Makroekonomia, Nazioarteko Ekonomia, Finantza Enpirikoak.
17. arloa.– Filologia eta Filosofia. Filologia-esparruan Hizkuntza- eta Literatura-ikerketak sartzen dira, bai eta haiek kulturarekin eta gizartearekin dituzten harremanak ere. Diziplina horiei ikuspuntu teorikotik heltzen dieten lanak eta edozein historia-alditako hizkuntza edo literaturei buruzkoak biltzen dira arlo honetan. Bai eta Itzulpena eta Interpretazioa gaitzat dituzten ikerketak eta hizkuntzarekin eta literaturarekin zerikusia duten aplikazio eta baliabide teknologikoak garatzen dituztenak ere. Filosofiaren esparruari dagokionez, honako gai hauek ikertzen dira: errealitateari buruzko gai orokorragoak, haiek ezagutu ote ditzakegun, giza izaera eta gizakiak munduan betetzen duen lekua, bai eta zientzia partikularretan planteatzen diren eztabaida metodologiko eta kontzeptual orokor guztiak ere. Alor hauek barne hartzen ditu: Literatura, Espainiar Literatura, Filosofia, Logikaren eta Hizkuntzaren Filosofia, Literatura Konparatua, Hizkuntza, Hizkuntzalaritza Orokorra, Filologia Klasikoa, Greziar Hizkuntzalaritza, Euskal Filologia, Filologia Modernoak, Literatura Ingelesa, Genero Ikasketak, Logika, Zientziaren Filosofia.
18. arloa.– Historia eta Artea. Historia-diziplina guztiak sartzen dira, garaien eta espezialitateen arabera, hala nola Arkeologia, eta Zientzia eta Teknika Historiografikoak. Artearen esparruan gai hauek biltzen dira: Artearen Historia, Estetika eta Arteen Teoria, Musikaren Historia, Zinemarena eta Ikus-entzunezkoena, Konposizio Arkitektonikoa, Hirigintza eta Lurraldearen Antolaketa, Eskultura, Pintura eta Marrazketa, bai eta arte-ondarea zaharberritu eta kontserbatzearekin zerikusia duten zientziak eta teknikak ere.