EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2016142

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 8koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako, diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2016-07-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201603334
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/06/13an argitaratutako 2016/05/24ko AGINDUA [201602535]

Ikusirik Kultura Musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko maiatzaren 24ko Agindua.
Kontuan izanda Agindu horren 10. artikuluak aipaturiko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzorde batek Ebazpen proposamena egingo duela eta Batzorde horren kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpen bidez emango direla jasotzen duela.
Horiek horrela,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:
Batzordeburua: Imanol Agote Alberro, Kultura Ondarearen zuzendaria.
Idazkaria: Imanol Arana Ariz (Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Saileko teknikaria).
Batzarkideak:
a) Musika partituren edizioa: Jon Bagües Erriondo; Itziar Larrinaga Cuadra; Jose Manuel Tife Iparragirre. Ordezkoa: Aintzane Camara Izagirre
b) Musika proiektu unitarioak: Cesar Ibarretxe Azkueta; Mikel Mate Ormazabal; Mari Jose Oria Eraso; Ixiar Uria Aramburu. Ordezkoa: Myriam García Etxaniz.
c) Musika-ekimen enpresarialak: Jon Bagües Erriondo; Aintzane Camara Izagirre; Patricio Goyalde Palacios. Ordezkoa: Ixiar Uria Aramburu.
d) Musika-programazioa: Myriam García Etxaniz; Xabier Sagardia Sarasa. Ordezkoa: M.ª Jose Oria.
Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratatu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 8a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.