EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2016142

AGINDUA, 2016ko uztailaren 1ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita, hirugarrenez, 2010eko urriaren 20ko Agindua, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena.

Xedapenaren data: 2016-07-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201603331
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2010/10/25ean argitaratutako 2010/10/20ko AGINDUA [201004902]

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduaren bidez (2010eko urriaren 25eko EHAA, 205. zk.), merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezarri eta arautu ziren.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 26ko Aginduak (2014ko uztailaren 11ko EHAA, 131. zk.) 2010eko urriaren 20ko aipatu agindua aldatu zuen, berau aplikatzearen eraginkortasuna hobetzeko zenbait alderdi eguneratu eta zehaztu zituen, eta, gainera, laguntzetarako lehiatzen ziren proiektuak ebaluatzeari dagokionez, zehaztu egin ziren zenbait irizpideren ponderazioak.
Era berean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 28ko Aginduaren bitartez (2015ko abuztuaren 20ko EHAA, 151, zk.), aldatu egin zen, bigarrenez, 2010eko urriaren 20ko Agindua, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena. Bada, agindu haren bitartez, diru-laguntza eskurazteko aurkezten diren proiektuetarako beste epe bat ezarri zen, bulegoen izena aldatu egin zen, eta eskabideak aurkezteko izapidetze-telematikoa ezarri zen.
Hasierako agindu arautzailea eman zenetik 5 urte igaro direnez gero, programak baditu aski finkotasun eta egonkortasuna, aurrera egiteko baliagarriak direnak. Hala ere, beharrezko ikusten da, batetik, laguntza bide telematikoz justifikatzearena egokitzea, eta, bestetik, aipatu aginduko beste artikulu bateko paragrafo batez egindako aipamen okerra zuzentzea. Halaber, merkatarien zenbait elkarteren eta horiek kokaturik direneko udalen eskariz, aipatu aginduko I. eranskineko bi eskualdetako osaera, udalena, aldatu egiten da, zeren uste baita konfigurazio berriak egokiago erantzuten diola ingurumeneko errealitate sozio-ekonomikoari.
Horrenbestez, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Agindu honen 14 artikulua aldatzen da: Agindua, 2010eko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena. Eta aurrerantzean honako idazketa hau izango du:
«14. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa.
1.– Diru-laguntza bi alditan ordainduko da: lehenengo zatia emandako diru-laguntzaren % 75ekoa izango da; guztiarekin ere, eskabideak sartzeko aplikazio informatiko berberaz, Merkataritza zuzendaritzari bidali ostean sinatutako kontratua, erakunde onuradunaren eta Merkataritzako teknikariaren artekoa. Kontratua, gehienez, diru-laguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean aurkeztuko da, eta indarrean egon beharko du deialdia egin den urtean.
2.– Ebazpenean ezarritako baldintzak bete ondoren egingo da behin betiko likidazioa eta, betiere, agindu honen 15.6 artikuluan jasotako betebeharrak bete ondoren.»
Bigarren artikulua.– Agindu honen 15.6. artikulua aldatzen da: Agindua, 2010eko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena. Eta aurrerantzean honako idazketa hau izango du:
«6.– Diruz lagundutako epealdia amaitzen denetik harako hiru hilabeteko epearen barruan, eskabideak sartzeko aplikazio informatiko berberaz bidaltzea: agindu honetan oinarriturik diruz lagundu diren gastuak gauzatu izanaren justifikazioa, agiri bidezkoa, zeina aurkeztu beharko baita eredu ofizialarekin bat datozen nominen bidez eta honako hauekin batean: enpresak Gizarte Segurantzari egindako kotizazioen justifikazioak, eta PFEren hiruhileko likidazioa.»
Hirugarren artikulua.– Agindu honen I. eranskina aldatzen da: Agindua, 2010eko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena; zehazki, 5. eta 6. eskualdeari dagokionez, zeina aurrerantzean hauxe izango baita:
– 5. eskualdea / Zona 5.– Santurtzi, Portugalete.
– 6. eskualdea / Zona 6.– Ortuella, Valle de Trápaga-Trapagaran, Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbena, Muskiz.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETAtik BIGARRENA
Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 1a.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.