EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2016141

ERABAKIA, 2016ko uztailaren 7koa, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluarena, lankide akademikoen arautegia aldatzeko dena.

Xedapenaren data: 2016-07-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201603302
Maila: Akordioa

Aurreko erreferentziak:
  • 2012/01/17an argitaratutako 2011/11/17ko AKORDIOA aldatzen du [201200232]

Unibertsitate honen estatutuetako 38. artikuluak dakarren aurreikuspena garatzeko, UPV/EHUren gobernu kontseiluak, 2011ko azaroaren 17ko saioan, lankide akademikoen arautegia onartu zuen (2012ko urtarrilaren 17ko EHAA).
Arautegi honetako bigarren xedapen gehigarriak arautzen du ohorezko lankideen figura, eta bertan ezartzen da bete beharreko prozedura.
Xedapen horretan galdegiten da proposatutako pertsonaren izen on eta garrantzi profesionala aintzat hartu behar direla ohorezko lankide izendatu beharrekoa izenda dadin.
Era honetako baldintzak eta hauei berauei loturik, figura honen salbuespenezkoa kontuan hartuta, irudi lezake proposatutako pertsonaren akademi jarduna modu jarraituan garatu izana eska daitekeela eta, era berean, ohorezko lankide izendatzea jardun horren jarraipena izan dadila.
Aurreko paragrafoan aipatutako salbuespenezkotasunak eskatzen du, era berean, gehieneko muga bat ezartzea ohorezko lankidearen izaerari.
Adierazitakoarengatik, Estatutuak eta Arautegiak Garatzeko Batzordearen onespena izanik, eta idazkari nagusiak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak hau
ERABAKITZEN DU:
Lehenengoa.– Lankide akademikoen arautegiaren bigarren xedapenaren 1. eta 2. atalak aldatu eta honela idaztea:
«Bigarrena.– 1.– Errektoreak ohorezko lankide izendatu ahal izango ditu –Gobernu Kontseiluak lehendik hala erabakita, UPV/EHUko edozein egituraren proposamenez– UPV/EHUko irakasle edo ikertzaile moduan aritu eta, 65 urteak beteta, erretiratzen diren pertsonak baldi eta emeritu ez badira edo izan ez badira eta itzal handiko eta garrantzi profesional handiko pertsonatzat jotzen badira. Proposamenean izendapenaren komenigarritasuna arrazoitu beharko da.
2.– Ohorezko lankideen izendapena urtebeterako izango da, eta urtero luzatu ahal izango da, gehienez hiru urtera, kasuan kasuko egiturak hala eskatzen badu, luzapenaren komenigarritasuna behar bezala arrazoiturik, eta, hala behar izanez gero, aurreko puntuan izendapena egiteko bete behar diren baldintzak betetzen direla ziurtatuta. Nolanahi ere, eskaria erretiroa hartu baino hiru hilabete lehenago egin beharko da.»
Bigarrena.– Honako atal hau gehitu lankide akademikoen arautegiaren bigarren xedapenaren 6. puntu gisa:
«6.– Ohorezko lankide izendatzeko proposamena ezin izango du baliatu proposamena egiteko egiturak, zuzenean zein zeharka, ekipamendu informatikorik, tokian tokiko guneetan lan eremurik eskatzeko edo jada dituztenak mantentzeko, erabilgarri diren eremuen banatzerakoan, beti ere lehentasuna emanen zaiolarik jardunean den pertsonalari.»
Hirugarrena.– Agintzea erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila.
Laugarrena.– Arautegia indarrean sartuko da argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Leioa, 2016ko uztailaren 7a.
Errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.
Idazkari nagusia,
JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.