EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2016140

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Elgoibarko geltokiko zatian katenariaren konpentsazioari buruzko lizitazioari publizitatea emateko.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2016-07-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201603298
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: obrak.
b) Xedearen deskribapena: katenariaren konpentsazioa Elgoibarko geltokiko zatian.
c) Burutzapen/entrega tokia: Gipuzkoako lurralde historikoa.
d) Burutzapen/entrega epea: hiru (3) hilabete.
e) Luzapenak: ez.
f) Loterik: ez.
g) CPV: 45234160-5.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: irizpide objektiboak, proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 60 puntu artean); irizpide subjektiboak, lanen deskribapena (balorazioa 0 eta 30 puntu artean) eta hobekuntzak (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Ikusi irizpide horien deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: ehun eta berrogeita hamabost mila bostehun eta hamazazpi euro eta zentimo bat (155.517,01), BEZik gabe.
5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Fax: 94 657 26 01.
e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarearen webgunea. Esteka: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).
f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko irailaren 5a.
g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako irispidea: Kontratazio Publikoa Euskadiren webgunean. Esteka: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20015242).
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezpenerako azken eguna: 2016ko irailaren 9ko eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
d) Aldaketarik onartzen al den: ez.
9.– Bestelako informazioa.
Baldintza partikularren pleguak, karatula eta preskripzio tekniko partikularren pleguak eta haren eranskinek emandakoa.
10.– Iragarkiaren gastuak: lizitazioaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2016ko uztailaren 12a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.