EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2016140

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 7koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, Oroitz Jauregi Nazabal andrea «Euskal Filologia» jakintza-arloan irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egiteko dena. Plaza horretarako deia 2016ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2016ko apirilaren 15eko EHAA).

Xedapenaren data: 2016-07-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201603272
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/04/15ean argitaratutako 2016/03/17ko EBAZPENA [201601564]

Errektorearen 2016ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bitartez (2016ko apirilaren 15eko EHAA) batzorde bat osatu zen ebazpen horretako deialdiko irakasle agregatu plazak hornitzeko lehiaketak epaitzeko. Batzorde horren proposamenari jarraitu zaio eta ezarrita dauden prozedura eta baldintzak bete dira honako hauekin bat: Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legea; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa; irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedura, Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratua (uztailaren 15eko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak, eta, aurreikusita ez dagoen guztirako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak. Hala, horiek guztiak kontuan hartuta.
Errektoreak ebatzi du Oroitz Jauregi Nazabal andrea (NAN: 72445131F) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu moduan kontratatzeko proposamena egitea. Kodea: AGC8L1 – D00114-7. Jakintza-arloa: «Euskal Filologia». Saila: Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko zereginak: «Euskal Fonetika eta Fonologia».
Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, baina interesatuak berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake, zuzenean, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hileko epean. Epe biak ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuko dira.
Leioa, 2016ko uztailaren 7a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
XABIER ETXANIZ ERLE.