EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2016139

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 22koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizioari zuzenduriko diru-laguntzak esleitzen dituena (EIMA 1).

Xedapenaren data: 2016-06-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201603260
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/08/31n argitaratutako 2015/07/22ko AGINDUA [201503672]
  • Ikus 2016/03/02an argitaratutako 2015/12/28ko EBAZPENA [201600937]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bitartez unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizioari zuzendutako diru-laguntzak (EIMA 1) deitu ziren eta 2015eko abenduaren 28ko Hezkuntzako sailburuordearen ebazpenaren bidez ebatzi ziren (EHAA, 2016-03-02).
Ebazpen horren kontra gorako errekurtsoa jarri zuen Juan Antonio Méndez Arroyok Grupo Anaya, S.A.ren izenean, eta 2016ko apirilaren 8ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren ebazpenaren bitartez partzialki onartu zen.
Ondorioz, 2015eko EIMA 1 deialdian kontuan hartu behar izan dira Grupo Anaya, S.A.k aurkeztutako 18 material, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2015eko uztailaren 22an emandako Aginduan (EHAA, 2015-08-31) zehaztutakoari jarraituz bete beharreko prozedurak bete ostean, eta, aldi berean, agindu horren 35. artikuluan finkatutako Ebazpen-batzordearen proposamena ontzat emanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatutako ikasmaterialei ondoan zehazten zaien diru-laguntza ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea, laguntza-deialdiaren baldintzaren bat betetzen ez dutelako.
AZKEN XEDAPENA
Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, ebazpenaren berri emanaz jasotako idatzizko jakinarazpena eskuratutako egunaren biharamunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 22a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.
I. ERANSKINA
ESLEITUTAKO DIRU-LAGUNTZAK
II. ERANSKINA
DIRU-LAGUNTZARIK HARTUKO EZ DUTEN IKASMATERIALAK