EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2016139

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 15ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2016. urtean erakunde, elkarte eta fundazioei diru-laguntzak emateko eta ukatzeko zen 2016ko maiatzaren 13ko Ebazpena aldatzen duena. Diru-laguntza horiek emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzeko eta sustatzeko sortu ziren.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2016-06-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201603249
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/12/21ean argitaratutako 2015/12/01eko EBAZPENA [201505330]
  • 2016/06/07an argitaratutako 2016/05/13ko EBAZPENA aldatzen du [201602442]

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez, 2016. urtean diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, hain zuzen ere, emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei diru-laguntzak emateko.
2015eko abenduaren 1eko Ebazpenaren 10.1 artikuluan ezartzen denez, deialdian aurkeztutako eskaerak prozedura bakar baten bitartez izapidetuko dira, prozedura horren ebazpena Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari dagokio, Hautaketa eta Jarraipen Batzordearen proposamenaren arabera, eta interesdunek proposatutako arazo guztiak erabakiko dira bertan.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2016ko maiatzaren 13ko Ebazpenaren bitartez, 2015. urtean erakunde, elkarte eta fundazioei diru-laguntzak eman eta ukatu ziren. Diru-laguntza horiek emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzeko eta sustatzeko sortu ziren.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2016ko ekainaren 13ko Ebazpenaren bitartez onartu zen Plataforma Tirante, Teatro y Danza elkarteak 2016. urtean emandako diru-laguntzei egindako ukoa. Hain zuzen ere, emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzeko eta sustatzeko diru-laguntzei.
Ordezko proiektu onuradunak dira 057-2016-AS-VG, Formación en género y prevención de la violencia machista para adolescentes, Módulo de asistencia psicosocial Auzolan, eta 050-2016-AS-VG, Desenrolate-rolak ukatu, harremanak eraldatu, Mugarik Gabe organización no gubernamental de cooperación al desarrollo.
2015eko abenduaren 1eko Ebazpen horren 10. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da onuradunen, ordezkoen eta ezetsitakoen zerrenda, non zehaztuko baitira emandako laguntzaren zenbatekoa eta finantzatutako inbertsio-proiektuak.
Adierazitakoagatik, diru kopuru berriak banatu ostean Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean dauden erakunde, elkarte eta fundazioei emandako diru-laguntzak aldatzea, bakoitzari izendatu zaion diru-zenbatekoaz, guztira, berrehun eta berrogei mila (240.000) euro eman dira. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da eranskinean.
Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren erakunde, elkarte eta fundazioek ordezko izendapena aldatzea. Gehienez jaso lezaketen zenbatekoa ere zehazten da.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio. Beraz, ebazpenaren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 15a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.
I. ERANSKINA
DIRUZ LAGUNDUKO DIREN ERAKUNDEEN, ELKARTEEN ETA FUNDAZIOEN ZERRENDA
II. ERANSKINA
ERAKUNDE, ELKARTE ETA FUNDAZIO ONURADUNEN ORDEZKOEN ZERRENDA