EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2016137

18/2016 DEKRETUA, 2016ko uztailaren 7koa, lehendakariarena, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko kideak izendatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201600018
Xedapenaren data: 2016-07-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201603209
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/05/20an argitaratutako 2016/05/17ko 201600075 DEKRETUA

Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteari buruzko ekainaren 19ko 4/2008 Legeak sortu zuen Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua, zeinaren xedea baita terrorismoaren biktimen partaidetza bideratzea haiei eragiten dieten gai guztietan, bai eta administrazio publikoei arlo horretako politika zehatzak abiaraz ditzatela proposatzea ere.
Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren maiatzaren 17ko 75/2016 Dekretuak arautu ditu kontseilu horren osaera, izendatzeko sistema, funtzionamendu-araubidea eta eginkizunak. Dekretu horren 5. artikuluaren arabera, hain zuzen, honako hauek izango dira Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko kideak:
a) Administrazio publikoen aldetik:
● Eusko Jaurlaritzan terrorismoaren biktimei laguntzeko eskumena duen idazkari nagusia edo sailburuordea.
● Eusko Jaurlaritzan terrorismoaren biktimei laguntzeko eskumena duen zuzendaria.
● Eusko Jaurlaritzan terrorismoaren biktimei laguntzeko eskumena duen zuzendaritzaren ordezkari bat, kontseiluko idazkaria ere izango dena.
● Eusko Jaurlaritzan hezkuntza-arloan eskumena duen saileko zuzendari bat.
● Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria.
● EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen edo udalen ordezkaritza nagusia duen elkartearen bi ordezkari.
b) Gizarte zibilaren aldetik:
● Bost lagun, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza edo ordezkaritza duten terrorismoaren biktimen elkarteak ordezkatzeko.
● Lagun bat, terrorismoaren biktima bati lotuta sortutako Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte fundazioak ordezkatzeko.
● Lagun bat, Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte bakezaleak ordezkatzeko.
Maiatzaren 17ko 75/2016 Dekretuaren 6. artikuluan araututakoaren arabera, kide titularrak eta ordezkoak aukeratu direnez, eta kontuan hartuta Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa den apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuan, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusia izendatzeko den apirilaren 16ko 216/2013 Dekretuan, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria izendatzeko den apirilaren 16ko 225/2013 Dekretuan eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria izendatzeko den ekainaren 115/2015 Dekretuan ezarritakoa, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Honako hauek Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko kide izendatzea:
a) Administrazio publikoen aldetik:
● Eusko Jaurlaritzan terrorismoaren biktimei laguntzeko eskumena duen idazkaritza nagusia ordezkatzeko:
Titularra: Juan Antonio Fernández Erdocia, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusia.
Ordezkoa: Mónica Hernando Porres, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria.
● Eusko Jaurlaritzan terrorismoaren biktimei laguntzeko eskumena duen zuzendaritza ordezkatzeko:
Titularra: Mónica Hernando Porres, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria.
Ordezkoa: Laura Sagastizabal Errazu, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako Gizarte Gaien Arloko arduraduna.
● Eusko Jaurlaritzan terrorismoaren biktimei laguntzeko eskumena duen zuzendaritza ordezkatzeko –kontseiluko idazkaria ere izango da–:
Titularra: M.ª Ángeles Sánchez Amado, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.
Ordezkoa: Goizargi Cano Ormazabal, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako Gizarte Laguntzako teknikaria.
● Eusko Jaurlaritzan hezkuntza-arloan eskumena duen saila ordezkatzeko:
Titularra: José Manuel Bujanda Arizmendi, Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.
Ordezkoa: Begoña Garamendi Ibarra, Hizkuntza Berriztatzeko zuzendaria.
● Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua ordezkatzeko:
Titularra: Aintzane Ezenarro Egurbide, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria.
Ordezkoa: Jon Koldobika Urrutia Mingo, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Administrazioaren eta Zerbitzuen arduraduna.
● EUDEL Euskal Udalen Elkartea ordezkatzeko:
Titularra: Josune Irabien Marigorta, Amurrioko alkatea.
Ordezkoa: M.ª Carmen Urbieta González, Leioako alkatea.
Titularra: Andoni Busquet Elorrieta, Basauriko alkatea.
Ordezkoa: Ibón Uribe Elorrieta, Galdakaoko alkatea.
b) Gizarte zibilaren aldetik:
● Euskal Autonomia Erkidegoan elkarte egoitza edo ordezkaritza duten terrorismoaren biktimen elkarteak ordezkatzeko:
Titularra: Alfonso Eugenio Sánchez Rodrigo, Terrorismoaren Biktimen Elkartekoa.
Ordezkoa: Jorge Manuel Mota Iglesias, Terrorismoaren Biktimen Elkartekoa.
Titularra: Karlos Josu Puelles García, Covite-koa.
Ordezkoa: Juan Fernando Fernández Calderín, Covite-koa.
Titularra: Agustín Larrinaga Zarrabeitia, Aserfavite-koa.
Ordezkoa: Nerea Batiz Sánchez, Aserfavite-koa.
Titularra: Asun Olaeta Pérez de Mendiola, Zaitu-koa.
Ordezkoa: Ireide Galarza Etxezarraga, Zaitu-koa.
Titularra: Miguel Angel Folguera Heredia, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Plataforma elkartekoa.
Ordezkoa: Juan José Mateos San José, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Plataforma elkartekoa.
● Terrorismoaren biktima bati lotuta sortutako Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioak ordezkatzeko:
Titularra: Eduardo Mateo Santamaría, Fernando Buesa Blanco Fundaziokoa.
Ordezkoa: Ana Iríbar Cuartero, Gregorio Ordoñez Fundaziokoa.
● Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte bakezaleak ordezkatzeko:
Titularra: Rocío Salazar Torres, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Forokoa.
Ordezkoa: Carlos Romera Antón, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Forokoa.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Sinatzen den egunetik aurrera izango ondorioak dekretu honek.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, denek jakin dezaten.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko uztailaren 7an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.