EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2016137

653/2016 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Arabako Erakunde Sanitario Integratuari atxikita dagoen Kontratazio Mahaia sortzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201600653
Xedapenaren data: 2016-06-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201603206
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/01/29an argitaratutako 2015/12/28ko AKORDIOA [201600415]

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluaren arabera, Ente publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina Kontratazio Mahai eratuko ditu, Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera, eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 295. artikuluan jasotako jarraibideak kontuan izanda.
«Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua» Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluak hauxe xedatzen du:
«Sortuko diren Kontratazio Mahaiek, nolanahi ere, kide hauek izango dituzte:
a) Presidentea: dagokion erakundeko zuzendarietako bat, kontratazio-organokoa ez dena.
b) Kontratazio-organoak izendatutako bi kide.
c) Erakundeari atxikitako letraduen edo zuzenbidean lizentziatutako kudeaketa-teknikarien artetik kontratazio-organoak izendatutako kide-idazkari bat, mahaiko lege-aholkulari eta idazkari lanak egingo dituena, eta hitza eta botoa edukiko dituena».
2015eko abenduaren 28ko Osakidetzako Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluaren erabakiaren bidez, Arabako osasun-eremuaren lurralde-esparruan, Arabako Erakunde Sanitario Integratua sortzen da eta Arabako Unibertsitate Ospitalea eta Arabako Eskualdea erakunde sanitarioak desagertzen dira.
Kontuan hartu behar da Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialek ezarritako prozedura eta kontratazio administratiboaren plangintza- eta betearazte-beharrizan atzeraezina, betiere Arabako Unibertsitate Ospitalea Erakunde Sanitarioaren bateratzea eta integrazioa gauzatzeko asmotan.
Azaldutako guztiagatik, Zuzendaritza Nagusi honek, legeriak ematen dizkion ahalmenez baliatuz, hau
EBAZTEN DU:
Arabako Unibertsitate Ospitaleko eta Arabako Eskualdeko kontratazio-mahaien osaerari buruz aurrez emandako ebazpen guztiak indarrik gabe uztea, eta aurrekoak ordezkatuko dituen beste mahai berri bat eratzea Arabako Erakunde Sanitario Integratuarentzat; mahai hori honelaxe osatuko da:
Presidentea:
Titularra:
Fernando Encinar Martín, Ekonomia eta Finantzako zuzendaria
Ordezkoak:
Alberto Manzano Ramírez - Zuzendari medikoa
Adolfo Delgado Fontaneda - Integrazio Sanitarioko zuzendaria
Jesús Gil Idoate - Zerbitzu Orokorretako zuzendariordea
1. mahaikidea:
Beste titular batzuk:
Juan Carlos Fariñas Pan - Antolaketako zerbitzuburua
M.ª Milagros López de Aberasturi Ortiz - Administrazio eta Kudeaketako zerbitzuburua
Ordezkoak:
José Julián Lete Sologaistoa - Erosketako teknikaria
José Manuel Sanjuán González - Erosketako teknikaria
2. mahaikidea:
Beste titular batzuk:
M.ª Elena Landa Vélez de Mendizabal - Kontratazio Administratiboko teknikaria
M.ª Pilar Barrón Alonso - Kontratazio Administratiboa
Ordezkoa:
Luis Ignacio Alonso Sanz - Erosketa teknikaria
Clotilde Andueza Ortega - Biltegia
Mahaikide-idazkaria:
Beste titular batzuk:
Gonzalo J. Pujana Echeverría - Teknikari Juridikoa
M.ª Cruz Martínez de Maturana Tomás - Teknikari Juridikoa
Ordezkoak:
Eduardo Ruiz de Loizaga Calvo - Teknikari Juridikoa
Iciar Olabarri Espiga - Teknikari Juridikoa
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107, 114 eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera (4/1999 Legeak aldatua), administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 20a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.