EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2016136

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 341/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-06-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201603198
Maila: Ediktua
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 341/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Mahfouda Zaidan.
Abokatua: Iñaki Ibañez de Garayo Garcia.
Prokuradorea: Blanca Olatz Garcia Rodrigo.
Demandatua: El Bachir Malainine.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-06-15ean. Hona hemen epaitza:
320/16 epaia, 341//2016 prozeduran emana, 2016ko ekainaren 15ean. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Mahfouda Zaidan –García andrea prokuradore duela–, eta bestetik, demandatu gisa, El Bachir Malainine (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe). Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.
El Bachir Malainine demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 16a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.