EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2016136

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 1145/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-06-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201603196
Maila: Ediktua
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1145/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Ana Maria Restrepo Henao.
Abokatua: Raul Trujillo Nuñez.
Prokuradorea: Francisco Jose del Bello Martin.
Demandatua: Gildardo Ocampo Gil.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-04-27an. Hona hemen epaitza:
220/16 Epaia, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu den 1145/2015 prozeduran emana, 2016ko apirilaren 27an. Honako hauek dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Ana Maria Retrepo Henao –del Bello prokuradorearekin– eta, bestetik, demandatua, Gildardo Ocampo Gil, zeina auzi-ihesean baita eta prozesu-ordezkaririk ez baitu. Fiskaltza ere alderdi izan da. Epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke 20 eguneko epean.
Gildardo Ocampo Gil demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.