EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2016136

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 97/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-05-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201603187
Maila: Ediktua
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 97/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Alderdi demandatzailea: Maria Begoña Rodriguez Romero.
Alderdi demandatua: Juan Muza Moreno.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio:
519/2015 EPAIA
Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamabosteko irailaren hamarra.
Alderdi demandatzailea: M.B.R.R.
Abokatua: Hilario Larrauri Abril.
Prokuradorea: Francisco Javier Gonzalez Ruiz.
Alderdi demandatua: Juan Muza Moreno.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren helburua: adostasunik gabeko neurriak arautzea.
EPAITZA
Baiesten dut M.B.R.R. andreak Juan Muza Moreno jaunaren aurka aurkeztutako demanda, eta, beraz, haien seme-alaba adingabeekiko harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:
a) Zaintza eta jagoletza aitari esleitzen dizkiot, guraso ahala, berriz, bi gurasoena izango da. egonaldi- eta komunikazio-erregimen hau ezartzen da: astelehenetik ostiralera bitartean, arratsaldeko zazpietatik zortzietara.
Hilean bi asteburu, txandaka.
Eskolako eguberrietako, aste santuko eta udako oporrak erdibana izango dituzte; udako oporrak hamabostaldika banatuko dira. Bien interesak berdinak badira, aitak urte bikoitietan izango du hautatzeko lehentasuna, eta amak bakoitietan.
Adingabekoak amaren etxean jaso eta utzi beharko dira.
b) Seme-alaben alde eta zaintza ez duen gurasoaren kargura, hileko 180 euroko mantenu-pentsioa ezartzen da, zeina hilabeteko bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko baita, eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak Estatu osoarentzat argitaratutako KPIren arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.
c) Seme-alaba adingabeen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran, bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana. Dena dela, biek baimendu beharko dituzte premiazkoak ez diren ezohiko gastuak. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (komunikazio horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa, eta zenbat diru ordaindu behar den; eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira bertan). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, jendaurreko entzunaldia egiten ari naizelarik, horren guztiaren fede ematen dut Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko irailaren hamarrean.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Barakaldo (Bizkaia), 2016ko maiatzaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.