EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2016136

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 30ekoa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-06-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201603185
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/01/20an argitaratutako 2015/01/02ko EBAZPENA [201500267]

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2015eko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 20ko EHAA, 12. zk.), Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren kreditazioa berritzea onartu zen.
Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen eskabidea jaso da, Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko. Hori dela eta, xedapen hauetan ezarritakoarekin bat etorriz –Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa klinikoetarako Batzorde Etikoen kreditazioari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), Sendagaiekin egindako saiakuntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan, eta Sendagaiekiko Ikerketa Batzorde Etikoak, eta Ikerketa Klinikoen Erregistroari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean–, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eginkizunez baliatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Amaia Santos Ibañez andrea, Farmazian lizentziatua, Ospitaleko Farmazian espezialista, Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratukoi Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko idazkariaren kargutik kentzea.
Bigarrena.– Amaia Lopez de Torre Querejazu andrea, Farmazian lizentziatua, Ospitaleko Farmazian espezialista, Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko idazkari izendatzea.
Hirugarrena.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake Osasuneko sailburuordeari zuzenduta edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 30a.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.