EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2016135

IRAGARKIA, EAEko Administrazio Orokorreko langileei zerbitzu elektronikoei buruzko prestakuntza ematea helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: A-007-DAPJ-2016).

Xedapenaren data: 2016-07-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201603176
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 018 496.
5) Telefaxa: 945 019 029.
6) Posta elektronikoa: b-ortiz@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016-08-04.
d) Espediente-zenbakia: A-007-DAPJ-2016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: EAEko Administrazio Orokorreko langileei zerbitzu elektronikoei buruzko prestakuntza ematea.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Tokia: Eusko Jaurlaritzak Gasteizen dituen bulegoak.
e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hogeita bost (25) hilabete.
f) Luzapena onartzea: bai.
g) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 80511000-9.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan ezarritakoarekin bat etorriz.
1) Formulak aplikatuz automatikoki ebaluatzen diren irizpideak. Haztapena, guztira: 51 puntu.
– Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu. Formula: ikusi karatularen 30.2 puntua.
2) Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren beste irizpide batzuk. Haztapena, guztira: 49 puntu.
– Kalitate teknikoa. Haztapena: 30 puntu.
– Lan-plangintza. Haztapena: 19 puntos.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 653.333,33 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
a) Zenbateko garbia: 333.333,33 euro. Zenbatekoa, guztira: 403.333,33 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
– Behin-behinekoa: ez.
– Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Eskatzen den sailkapena: ez dago halakorik.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala. Ekonomia- eta finantza-kaudimena. Betekizunak: enpresa lizitatzaileek egiaztatu beharko dute amaitu diren azken hiru urteetatik urteko negozio-bolumen handiena izan duen urtearena gutxienez 240.000 eurokoa (BEZik gabe) izan dela. Gaitasun tekniko eta profesionala. Betekizunak: lizitatzaileek gutxienez 160.000 euro egin behar izan dute azken bost urteetatik bolumen handiena izan duten urtean, kontratu honetako antzekoak eta berdinak diren zerbitzuetan, hau da, irakaskuntza- eta prestakuntza-zerbitzuetan.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko abuztuaren 8a, 12:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi «A», «B» eta «C» gutun-azal aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko eraikina, M gunea, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategineko 161. artikuluan xedatutakoaren arabera.
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) «C» gutun-azalak irekitzea: balio-judizioen bidez neurtzekoak diren irizpideak:
– Erakundea: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
– Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua IIko 1. bilera-gela.
– Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
– Eguna eta ordua: «C» gutun-azala: 2016-09-05eko 10:00ak.
b) «B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz zenbatu daitezkeen irizpideak.
– Erakundea: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
– Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua IIko 1. bilera-gela.
– Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
– Eguna eta ordua: «B» gutun-azala: 2016-09-08ko 10:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 6a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.