EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016134

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 2016ko bekak eman eta ukatzen dituena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2016-07-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201603143
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/12/21ean argitaratutako 2015/12/04ko EBAZPENA [201505333]

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru beketarako deia egin zen 2016rako (2015eko abenduaren 21eko EHAA, 242. zenbakia).
Ebazpen horren 11. artikuluan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebazpen adierazi bat emango du bekak emateko eta ukatzeko, eta, ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, emandako beken zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ebazpenaren 9.5 artikuluan ezartzen da Hautaketa Batzordeak ordezkoen zerrenda bat ere proposatu dezakeela, pertsona edo talde onuradunek uko egiten dutenerako.
Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Berdintasunaren alorreko ikerlanetarako 3 beka ematea 2016an. Ebazpen honen eranskinetan jasotzen dira beka mota bakoitzaren onuradunak. Beka hogeita hiru mila hirurehun eta hogeita hamahiru (23.333) eurokoa izango da pertsona edo talde onuradun bakoitzarentzat.
Bigarrena.– Berdintasunaren alorreko 2016ko ikerlanetarako beken ordezkoak izendatzea. I., II. eta III. eranskinetan aipatzen dira, bakoitzari dagokion hurrenkeraren arabera.
Hirugarrena.– Berdintasunaren alorreko 2016ko ikerlanetarako bekak ukatzea eranskinetan jasotakoei, han adierazten diren arrazoiengatik.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 1a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.
I. ERANSKINA
1. MOTAKO BEKA
II. ERANSKINA
2. MOTAKO BEKA
III. ERANSKINA
3. MOTAKO BEKA