EBAZPENA, 2016ko ekainaren 16koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira emandako diru-laguntzak, herritar orok izan dezan haien berri. Diru-laguntza horiek agindu honek arautzen ditu: 2015eko azaroaren 25eko Agindua, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, zeinaren bidez natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuak egiten dituzten erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzeko oinarriak ezarri eta horiek emateko deialdia egiten baita 2016. urterako.
Aipatutako diru-laguntzen deialdi-agindua ikusi da, eta, agindu horrek xedatzen duenez, nahitaezkoa da emandako diru-laguntzen zerrenda jakinaraztea.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda hori honako eranskin honetan zehazten da:
I. eranskina.– Natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuak egiten dituzten erakunde pribatuentzako diru-laguntzak (2015eko azaroaren 25eko Agindua, 2015eko abenduaren 4ko EHAA, 232. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 16a.
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,
ALEXANDER BOTO BASTEGUIETA.