EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2016131

IRAGARKIA, «ITS ekipamendua: kabina eta zinemometroa» xede duen hornidurako administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: T-0135/16).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-06-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201603088
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea:
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: T-0135/16.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: enpresa esleipendunaren lokalak.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: gehieneko epea hauxe izango da: kontratua formalizatzen denetik 2016ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: prezioa da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra:
Eskaintza ekonomikoa: 100 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Lizitazioko gehieneko aurrekontua, edo, hala badagokio, gastu adierazlearena, 125.635 eurokoa da (+ BEZaren 26.383 euro); guztira, 152.018 euro. Lizitazioaren gehieneko aurrekontua Trafiko Zuzendaritzak dituen benetako beharrizanen kalkulu batean oinarrituz finkatu da.
Kontratua gauzatzeko unitatetan dago ezarria prezioa, eta zehaztugabea du guztizko zenbatekoa. Horrela bada, egiazko gastua Administrazioaren egiazko beharrizanen araberakoa da, eta, hortaz, Administrazioak ez du unitate-kopuru jakin bat eskatu beharrik, ez eta aurrekontu osoa gastatu beharrik ere.
5.– Bermeak.
Behin betikoa: lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 5a, BEZik gabe:
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 87 73.
e) Telefaxa: 945 01 87 49.
f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus
g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko uztailaren 22a.
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.
a) Sailkapena: ez dagokio.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatularen 29.2 atalean aurreikusitakoaren arabera.
8.– Eskaintzak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko uztailaren 26a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: A eta B gutun-azalak, administrazio-klausula zehatzen agiriak eta karatula honetan dagokien puntuek adierazten duten edukiarekin.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Segurtasuneko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora mantendu behar duen eskaintza: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik; Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan aipatzen diren izapideak egin behar badira, 15 egun gehiago emango dira (balio ezohikoak edo neurriz kanpokoak).
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea. Bai.
1) B gutun-azala irekitzeko tokia.
a) Erakundea: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) «B» gutun-azalaren data: 2016ko irailaren 7a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak:
Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.
11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordaindu beharko ditu (461,52 euro).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 24a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.