EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2016131

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2016ko ekainaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena».

Xedapenaren data: 2016-06-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201603077
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/07/05ean argitaratutako 2016/06/24ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201602942]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Aipatu bezalako hutsak atzeman dira honako ebazpen honen testuan: «Ebazpena, 2016ko ekainaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena» (2016ko uztailaren 5eko EHAA, 127. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2016/2942 (3/3) orrialdean, I. eranskina, «Lanpostua betetzeko baldintzak»
Honako hau dioen lekuan:
«1.– EHUko karrerako funtzionarioa izatea, C taldekoa, administraria eskalakoa,...».
Honela esan behar du:
«1.– EHUko karrerako funtzionarioa izatea, A taldekoa, gestio teknikaria eskalakoa,...».