EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2016130

IRAGARKIA, «Lakuabizkarrako osasun-zentrorako errehabilitazio-zerbitzua gaitzeko lanak» espedientearen lizitaziorako prozedura irekiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2016-06-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201603059
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko datuak.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Helbide elektronikoa: contrata@osakidetza.eus. Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.osakidetza.euskadi.eus
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia - Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.
c) Informazioa eta dokumentuak eskuratzea. Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Espediente-zenbakia: G/010/20/0/0933/O101/0000/062016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: obrak.
b) Azalpena: Lakuabizkarrako osasun-zentrorako errehabilitazio-zerbitzua gaitzeko lanak.
c) Lote eta zenbakien araberako banaketa: ez.
d) Gauzatu eta entregatzeko lekua: Lakuabizkarrako osasun-zentroa.
e) Gauzatu eta entregatzeko epea: 4 hilabete.
f) Luzatzeko aukera: ez.
g) Esparru-akordio bat ezartzea (hala badagokio): ez.
h) CPV (Nomenklatura Erreferentzia): 45210000.
3.– Izapidetzea eta prozedura.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko irizpideak: administrazio klausula partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:
c.1.– Balio–judizioetan oinarritutako irizpideak: % 48:
c.1.1.– Memoria deskriptiboa: 33 puntu.
c.1.– 2.– Laneko programa: 15 puntu.
c.2.– Formulatan oinarritutako irizpideak: % 52:
c.2.1.– Eskaintza ekonomikoa: 35 puntu.
c.2.2.– Eskaintzaren barne-koherentzia: 10 puntu.
c.2.3.– Berme-epea: 7 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 745.000,00 euro, BEZik gabe.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 624.147,65 euro, BEZik gabe.
6.– Eskatutako bermeak: behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5.
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.
a) Sailkapena: Lizitatzaileak honako sailkapen hau akreditatuko du:
Taldea: C Azpitaldea: 4. Kategoria: 3 Taldea: J Azpitaldea: 2 Kategoria: 1, 773/2015 Errege Dekretuari jarraikiz; edo beste hau: Taldea: C Azpitaldea: 4 Kategoria: D Taldea: J Azpitaldea: 2 Kategoria: B, 773/2015 Errege Dekretuaren aurreko erregelamenduari jarraikiz.
b) Kaudimen finantzarioa eta ekonomikoa eta kaudimen tekniko edo profesionala Europar Batasunaren kide diren estatuetako enpresa atzerritarrentzat eta Europar Batasunaren kide ez diren estatuetako enpresa atzerritarrentzat:
b.1.– Ekonomikoa eta finantzarioa:
b.1.1.– Betekizuna/k: azken hiru urteotako negozio-bolumena. Baliorik handieneko urtearen zenbatekoa kontratuaren balio zenbatetsiaren % 150ekoa izan beharko da, gutxienez.
b.1.2 - Agiriak edo/eta ziurtagiriak: Urteko negozio-bolumena ziurtatzeko, Merkataritza Erregistroan edo estatutuaren arabera dagokion erregistro ofizialean (Kooperatibak, laneko sozietateak) jasotako eta onartutako urteko kontuak aurkeztu beharko dira. Merkataritzako Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresari indibidualek beren inbentarioen eta urteko kontu legeztatuen liburuekin egiaztatuko dute beren urteko bolumena.
b.2.– Teknikoa edo profesionala:
b.2.1.– Betekizuna/k: azken hamar urteotan gauzatutako obren zerrenda.
b.2.1.– Agiriak edo/eta ziurtagiriak: obrarik garrantzitsuenen betearazpen egokiaren ziurtagiriak. Ziurtagiri horietan, obren zenbatekoa, datak eta tokia adieraziko dira, eta lanbidearen arauak betez egin ziren ala ez eta normaltasunez bukatu ziren zehaztuko da.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko abuztuaren 9a, 13:00ak.
b) Aurkezteko modua: administrazio klausula partikularren pleguan adierazitakoa.
c) Aurkezteko lekua: ikus 1.a puntua.
d) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez dagokio.
e) Aldaerak onartzea: ez.
f) Eskaintzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen denetik zenbatzen hasita; hamabost egun baliodun gehiagoz luzatu ahal izango da epe hori, 152.3 artikuluak aipatzen dituen izapideak egin beharra badago (balio anormal edo neurrigabeak).
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokionez: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko abuztuaren 16a, 11:45ak.
b) Aplikatzeko formulak kalkulatzea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko abuztuaren 30a, 11:30ak.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunaren kontura (461,52 euro).
11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez dagokio.
12.– Beste argibide batzuk: pleguetan ageri direnak. Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.osakidetza.euskadi.eus
Obraren proiektuari dagokionez, planoak eta gainerako dokumentazioa lizitatzaileen eskura daude helbide honetan: https://osabox.osakidetza.net/index.php/s/fNRTwJ1UI75PHXy
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 27a.
Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,
ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.