EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2016129

IRAGARKIA, Osasun Saileko Osasun Publikoko laborategiak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen egoitzetarako tresnen osagarriak eta teknika instrumentalak eskuratzeko hornidura-kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-06-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201603032
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea: Datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Agiriak eta informazioa lortzea:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Telefonoa: 945 01 91 77.
5) Telefaxa: 945 01 93 01.
6) Helbide elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: http://www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko abuztuaren 2a, 10:00ak arte.
d) Espedientearen zenbakia: 1/2017-S.
2.– Kontratuaren xedea:
a) Mota: hornidurak.
b) Deskripzioa: Osasun Saileko Osasun Publikoko laborategiak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen egoitzetarako tresnen osagarriak eta teknika instrumentalak eskuratzea.
c) Loteak eta kopurua: bai, 8 lote.
d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte.
f) Luzapena onartzea: bai, bat, hasierako kontratuaren iraupen berekoa.
g) Esparru-akordioa ezartzea (hala badagokio): ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (hala badagokio): ez.
I) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia): 38436000-0; 42122500-5; 42931100-2.
3.– Izapideak eta prozedura:
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleitzeko irizpideak: prezioa (% 100), ikusi formula karatularen 30.2.1 a) puntuan.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 339.393,52 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 169.696,76 euro (BEZa kanpo); BEZaren zenbatekoa 35.636,32 euro. Guztira (BEZa barne) 205.333,08 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: lote bakoitzaren lizitazio-zenbatekoaren % 5 (BEZa kanpo).
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak:
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi karatularen 29.2 puntua.
8.– Eskaintzak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko abuztuaren 2a, 10:00ak arte.
b) Aurkezteko era: paperean.
c) Aurkezteko lekua:
1.– Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2.– Helbidea: Donostia kalea 1, – 4. solairua-Lakua II.
3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4.– Helbide elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus
d) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.
e) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: SPKLTBaren 161. artikuluaren arabera, bi hilabetez eskaintzak irekitzen direnetik aurrera, karatularen 28. 6 puntuan xedatutakoaren arabera.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Deskripzioa: eskaintza ekonomikoak irekitzea (B gutun-azalak).
b) Bulegoa: Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Osasun Saila
c) Helbidea: Donostia kalea 1.
d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
e) Data eta ordua: 2016ko abuztuaren 12a, 12:00etan.
10.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2016ko ekainaren 22a.
12.– Bestelako informazioa: ez dago.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 23a.
Kontratazio Mahaiaren lehendakaria,
MIKEL VALLEJO AURRE.