EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2016129

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 71/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-06-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201603029
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 71/2016 adostasunik gabeko dibortzioa.
Alderdi demandatzailea: Maritza Onishi Beltran.
Alderdi demandatua: Vicente Zurita Vivancos.
Gaia: dibortzioa.
Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio:
338/2016 EPAIA
Epailea: Leyre Pérez Rodríguez.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamaseiko ekainaren bata.
Alderdi demandatzailea: Maritza Onishi Beltran.
Abokatua.
Prokuradorea: Carmen Miral Oronoz.
Alderdi demandatua: Vicente Zurita Vivancos.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioko gaia: dibortzioa.
Nik, Leyre Pérez Rodríguezek, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaile naizen aldetik, ikusi ditut adostasunik gabeko dibortzioaren 287/2014 autoak, epaitegi honetan bideratuak Maritza Onishi Beltrán andreak eskatuta –Carmen Miral Oronoz prokuradoreak ordezkatuta eta María del Burgo Parra abokatuak defendatuta–, Vicente Zurita Vivancosen aurkakoa, zeina auzi-ihesean baita.
EPAITZA
Osorik baiesten dut Carmen Miral Oronoz epaitegietako prokuradoreak Maritza Onishi Beltránen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Vicente Zurita Vivancosen aurkakoa, zeina auzi-ihesean baita. Horrenbestez, suntsitutzat deklaratzen dut bi ezkontide horien arteko ezkontza –dibortzioaren bidez–, deklarazio honi dagozkion legezko ondorioekin, eta prozesuan sortutako kostuei buruz ez dut ezer berezirik adierazten.
Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman dibortzio-deklarazioari dagokionez irmoa dela, baina ez gainerako adierazpenei dagokienez; beraz, horien aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko da epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera 20 eguneko epean, eta, betiere, Prozedura Zibilaren Legearen 455. eta hurrengo artikuluetan aurreikusitako izapideei jarraituz. Errekurtsoa Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ebatziko du.
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan, indarreko Botere Judizialaren Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarrian –azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak emandako ikazketan–.aurreikusitako moduan.
Honela, epai honen bitartez, eman, agindu eta sinatzen du Leyre Pérez Rodríguezek, Bilboko eta bere barruti judizialeko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 14 zenbakiko Epaitegiko epaileak.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko ekainaren 1a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.