EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2016128

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 9koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Euskalgintza deialdiari dagozkion 2016ko diru-laguntzen berri ematen duena.

Xedapenaren data: 2016-05-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201602984
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/12/30rean argitaratutako 2015/12/23ko AGINDUA [201505506]

Gizarte bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarriz (Euskalgintza deialdia) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2015eko abenduaren 23an emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (2015eko abenduaren 30eko EHAA, 248. zk.) eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak eginiko proposamena gogoan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2015eko abenduaren 23an emandako Aginduaren babesean diru-laguntza jaso duten egitasmoen zerrenda.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 9a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.