EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2016128

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 12koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez Espainiako Metrologia Zentroari berritu egiten baitzaio erakunde baimenduaren izendapena, egiaztapen metrologikoak egin ahal izateko.

Xedapenaren data: 2016-05-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201602982
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2011/06/02an argitaratutako 2011/03/03ko EBAZPENA [201102928]
  • Ikus 2016/03/02an argitaratutako 2016/02/11ko EBAZPENA [201600935]
  • Ikus 2016/03/15ean argitaratutako 2016/02/15eko EBAZPENA [201601126]

01-OV-1000-CEM.
AURREKARIAK
1.– Espainiako Metrologia Zentroak egoitza leku honetan du: Alfar kalea, 2, 28760 Tres Cantos (Madrid). Eta 2016ko maiatzaren 6an, erakunde baimenduaren izendapena berritzeko eskatu du, etilometroen, zinemometroen eta sonometroen egiaztapen metrologikoak egin ahal izateko.
2.– Ebazpena, 2011ko martxoaren 3koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez Espainiako Metrologia Zentroari erakunde baimenduaren izendapena ematen baitzaio, egiaztapen metrologikoak egin ahal izateko.
3.– Egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimenduaren izendapena berritzeko, honako hauek bete beharko ditu erakunde eskatzaileak: Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean xedatutako baldintzak; ebazpen horren bidez, azaroaren 26ko 1/2007 Jarraibidea argitaratzen da, metrologia egiaztatzeko erakunde baimenduak izendatzekoa Hartarako, ENAC-ek emandako OC-I/172 Akreditazio Ziurtagiria aurkeztu da, 2014ko abenduaren 15eko eranskin teknikoarekin batera (6. berrik.); beraz, izendapena berritu egingo da.
Espediente hau ebazteko, beharrezkoa da honako oinarri juridiko hauek aintzat hartzea:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol metrologikoa egiteko bitartekoak ezarri zituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluan zehazten denaren arabera, industria alorrean eskumena duen organoak gaitu ahal izango ditu egiaztapen metrologikoak egiteko erakundeak, konponketen edota aldaketen ondorengo eta aldizkako egiaztapenak burutu ditzaten.
2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera (2013-04-24ko EHAA).
3.– Neurgailuen kontrol metrologikoa arautzen duen oinarrizko legeria hauek osatzen dute: 32/2014 Legea, Metrologiari buruzkoa; 889/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, neurgailuen gainean Estatuak egin beharreko kontrol metrologikoa arautzekoa, eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena.
4.– 1998ko abenduaren 16ko Agindua, soinu entzungarriaren mailak neurtzera bideratutako tresnen gaineko Estatuaren metrologia-kontrola arautzen duena.
5.– 2001eko apirilaren 19ko Agindua, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, soinu entzungarriaren maila neurtzeko prozedurak ezartzen dituena (2001-05-23ko EHAA), geroztiko agindu eta errege-dekretuen kontrakoa ez den guztian.
6.– Irailaren 25eko ITC/2845/2007 Agindua, tresnak jardunean dauden fasean Estatuak soinu entzungarria neurtzeko tresnen gainean eta kalibragailu akustikoen gainean gauzatu beharreko metrologia-kontrola arautzen duena.
7.– Azaroaren 26ko ITC/3123/2010 Agindua, ibilgailu motordunen zirkulazio-abiadura neurtzeko tresnetan Estatuak egin beharreko metrologia-kontrola arautzen duena.
8.– Azaroaren 22ko ITC/3707/2006 Agindua, espiratutako airean alkoholaren kontzentrazioa neurtzeko tresnetan Estatuak egin beharreko metrologia-kontrola arautzen duena.
Adierazitako legezko aginduak eta horiekin bat datozen aplikazio orokorreko gainerako xedapenak aztertu ondoren, eta Industria Zerbitzuko buruak proposatuta, hau
XEDATZEN DUT:
1.– Espainiako Metrologia Zentroari erakunde baimenduaren izendapena berritzea, ondoko jarduketa-arloetan egiaztapen metrologikoak egin ahal izateko:
– Etiloetroak.
– Znemometroak.
– Sonometroak, kalibragailu akustikoak eta zarata-dosimetroak.
2.– Ematen den baimenari baldintza hauek ezartzea:
– Euskal Autonomia Erkidegoan dauden tresnetan jardungo du.
– Tresnak probak gainditzen baditu, egiaztatu izanaren etiketa erantsiko dio erakundeak. Halaber, metrologia-kontroleko egiaztagiri bat emango da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ezartzen duenarekin bat.
Probak gainditzen ez baditu, zerbitzua emateko desgaituta dagoela adierazten duen etiketa gorria itsatsiko dio. Hori guztia Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko otsailaren 15eko Ebazpenarekin bat etorrita, zeinaren bidez ezartzen baitira egiaztapen metrologikoko erakundeek EAEn erabili behar dituzten etiketa metrologikoen formatuak eta edukiak; horrez gain, egiaztapena gainditu ez duen tresna berehala jakinarazi beharko zaio hura kokatuta dagoen lekuko lurralde-ordezkaritzari.
– Egin beharreko egiaztapena egin ostean, Espainiako Metrologia Zentroak zigilatu egingo du tresna, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko otsailaren 11ko Ebazpenean adierazitakoaren arabera; izan ere, ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologikoen formatuak eta edukiak ezartzen dira.
Edonola ere, zigiluek inskripzio hauek izango dituzte:
a) Bi aurpegiko zigiluak:
b) Zigilu itsasgarriak:
XX egiaztatzea egiten den urtearen azken bi digituei dagokie.
3.– Baimendutako entseguei ezarritako tarifen berri emango dio urtero Zuzendaritza honi Espainiako Metrologia Zentroak.
4.– EAEko erakunde baimenduak erregistratzeko, zenbaki hau ematen zaio Espainiako Metrologia Zentroari: 01-OV-1000.
5.– Espainiako Metrologia Zentroak honako hauetan xedatutakoari jarraituko dio uneoro: 32/2014 Legea, Neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, izendapen hau berritzeko oinarri juridikoetan adierazitako aginduak, eta 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena, bai eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak ezarritako beste edozein xedapen ere.
6.– Izendatutako erakundeak egindako jarduerak ikuskatzeko, esku hartzeko eta kontrolatzeko eskumena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio, baita Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari ere. Gainera, baimena ematea ahalbidetu zuten baldintzak betetzen jarraitzen duela egiaztatzeko ikuskapenak egin ahal izango dira.
7.– Ebazpen hau eman eta gero, aurkeztutako agirietan egiaztatutako egoera aldatzen bada, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, eta hark baimena berretsiko du edo deuseztatu ahal izango du.
8.– Dena den, bateraezintasuna eta independentzia egongo da kontrol metrologikoa jasan behar duten neurketa-tresnen ekoizpen-, merkaturatze- eta konpontze-jarduerekiko (zerbitzuak ematea barne, baita Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudiekin bat seinalatzen diren jarduerak ere).
9.– Baimen hau deuseztatzeko arrazoi izango dira, indarreko legerian aurreikusitakoez gainera, han ezarritako baldintzak ez betetzea, akreditazioa etetea edo errebokatzea, eta hura eman zeneko inguruabarrak funtsean aldatzea. Horrez gain, iraungitzeko arrazoi izan daitezke arau- eta administrazio-irregulartasunak, baita egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundea zehapen pean izatea ere.
10.– Urtero, lehen hiruhilekoan zehar, egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari memoria bat bidaliko dio egindako jardueren eta gertatutako gorabeheren berri emanez. Halaber, lurralde bakoitzean egindako egiaztapenen berri emango zaio dagokion ordezkaritzari, sei hilabetetik behin.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 12a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.