EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-07-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2016125

EDIKTUA, jabetza-deklarazioari buruz bideratutako 129/2016 zenbakiko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-05-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201602869
Maila: Ediktua
Donostiako lehen auzialdiko 1 zenbakiko epaitegia.
129/2016 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Miren Arantza Iparraguirre Alcorta, Maria Presentacion Altuna Aizpurua, Maria Del Coro Iparraguirre Alcorta, Miren Mirari Iparraguirre Alcorta eta Jesus Maria Iparraguirre Alcorta.
Abokatua: Josu Larrauri Elortegui, Josu Larrauri Elortegui, Josu Larrauri Elortegui, Josu Larrauri Elortegui eta Josu Larrauri Elortegui.
Prokuradorea: Ana Arrizabalaga Lerchundi, Ana Arrizabalaga Lerchundi, Ana Arrizabalaga Lerchundi, Ana Arrizabalaga Lerchundi eta Ana Arrizabalaga Lerchundi.
Demandatua: Pedro Maria Lasarte jaunaren jaraunsleak.
Gaia: jabetza-deklarazioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-05-06an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baietsi egiten da Arrizabalaga prokuradoreak María del Coro andrearen, Miren Arantza andrearen, Miren Mirari andrearen eta Jesús María Iparraguirre Alcorta jaunaren eta María Presentación Altuna Aizpurua andearen izenean eta haiek ordezkatuz Pedro María Lasarte jaunaren jaraunsle ezezagunen aurka jarritako demanda, eta, beraz, honako hau erabaki da:
1.– Demandatzaileak, Zubietako Calea Etxearen egungo jabeak, honako honen jabeak direla deklaratzea: 785 eta 797 zenbakiko erregistro-finken (Alamendegui Berri eta Serorechea) jabetzako egungo hamasei eta erdi akzioetarik laurden batena; izan ere, auzo-etxeari batua edo erantsia dago-eta 1869tik aurrera.
2.– Serorechea finkan zein Alamendegui Berri finkan, Calearen egungo jabeei dagokien akzioaren jabetza proportzio honetan izango da: % 17,2134 María del Coro Iparraguirre Alcorta andreari dagokio; % 17,2134 Miren Arantza Iparraguirre Alcorta andreari dagokio; % 17,2134 Miren Mirari Iparraguirre Alcorta andreari dagokio; % 5,7378 María Presentación Altuna Aizpurua andreari dagokio; % 42,622 María del Coro andreari, Miren Arantza andreari, Miren Mirari andreari eta Jesús María Iparraguirre Alcorta jaunari eta María Presentación Altuna Aizpurua jaunari dagokie, bakoitzak bosten bat, berdina eta zatiezina.
3.– Ondorioz, agindu bekio Donostiako 4. Jabetza Erregistroari haien alde inskribatu dadila 785 finkan –1. folioa, 1618 liburukia (Alamendegui Berri etxea)– eta 797 finkan –6. folioa, 1618 liburukia (Serorechea etxea), artxiboko 14. liburuan, 3. sekzioan.
Pedro Maria Lasarte jaunaren jaraunsleen egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2016ko maiatzaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.