EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2016124

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita hauek ematea xede duen kontratuaren esleipena: Euskadiko Osasun Sistemako pazienteentzako iraupen ertain eta luzeko psikiatriako laguntza-zerbitzua; buruko nahasmendu larriak dituzten eta segurtasun-neurri handiak behar dituzten judizializatutako pazienteentzako laguntza-zerbitzua; eguneko ospitalea; eta hartutako garun-kaltearekin ospitaleratuta dauden pazienteentzako laguntza-zerbitzua (Espedientea: PN 22/2016-GSP).

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-06-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201602848
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza. Aseguramendua eta Kontratazioa.
c) Espediente-zenbakia: PN 22/2016-GSP.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: zerbitzu publikoen kudeaketa.
b) Kontratuaren xedea: Euskadiko Osasun Sistemako pazienteentzako iraupen ertain eta luzeko psikiatriako laguntza-zerbitzua; buruko nahasmendu larriak dituzten eta segurtasun-neurri handiak behar dituzten judizializatutako pazienteentzako laguntza-zerbitzua; eguneko ospitalea; eta hartutako garun-kaltearekin ospitaleratuta dauden pazienteentzako laguntza-zerbitzua.
c) Loteak eta kopurua: ez.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua, ez baita inor aurkeztu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiaketa-kanona eta kontratuaren iraupena.
a) Zenbatekoa: 12.253.768,39 euro (2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra).
b) Kontratuaren iraupena: burutzapena 2016ko ekainaren 1etik abenduaren 31ra.
c) Loteak: bai.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2016ko apirilaren 25a.
b) Kontratista: Aita Menni Ospitalea (Hermanas Hospitalarias) Arrasate.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 8.169.178,93 euro (2016ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra).
Donostia, 2016ko ekainaren 15a.
Kontratazio Organoa,
RAFAEL URIBARREN AXPE.