EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2016124

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 23koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 29ko Aginduaren babesean 2015eko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu da; Agindu horren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2015eko deialdiaren oinarriak onartu ziren.

Xedapenaren data: 2016-05-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201602823
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/09/07an argitaratutako 2015/07/29ko AGINDUA [201503789]

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 29ko Aginduaren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2015eko deialdiaren oinarriak onartu ziren.
Behin laguntzak esleitu eta dagozkion ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu behar da EHAAn.
Hori guztia kontuan hartuta, hau
XEDATZEN DUT:
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 29ko Aginduaren babesean 2015ean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2015eko deialdiaren oinarriak onartu ziren.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 23a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.