EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2016122

IRAGARKIA, Industrias Tajo, Koop. E. (kooperatiba bereganatzailea) eta Inyección Componentes Plásticos, S.A.U. (sozietate bereganatua) entitateen arteko xurgapen bidezko bat egiteari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2016-06-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201602804
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen (aurrerantzean («EKL») 79.6 artikuluak eta Merkataritza Sozietateen Egitura Aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen (aurrerantzean, «MSL») 43. artikuluak ezarritakoaren arabera, publiko egiten da 2016ko ekainaren 4an Industrias Tajo, Koop. E.ren Ohiko Batzar Orokorrak eta Inyección Componentes Plásticos, S.A.U.ren bazkide bakarrak, legeak eta estatutuek exijitzen dituzten gehiengoekin, bi entitateak bat egiteko erabakia hartu dutela, Industrias Tajo, Koop. E.k Inyección Componentes Plásticos, S.A.U. xurgatuz. 2015eko abenduaren 31n itxitako bat egite balantzeak onartu dira, Industrias Tajo, Koop. E.ren kasuan kontu auditoreek egiaztatua izanik, eta bat egite akordioa 2016ko maiatzaren 20an Euskadiko Kooperatiben Erregistroan eta 2016ko maiatzaren 6an Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan gordailatutako Bat Egite Proiektura egokitu da. Modu honetan, Inyección Componentes Plásticos, S.A.U. likidatu gabe desegin da eta bere ondarea osorik eta titulu unibertsalez eskualdatu da Industrias Tajo, Koop. E.ra.
EKL-ren 80. artikuluan ezarritakoaren arabera, jakinarazten da kooperatibatik bereizteko eskubidea dutela bat egitean parte hartu duten kooperatibetan erabaki horren aurka bozkatu duten bazkide guztiek eta, Batzar Orokorrean ez egonda, bat egite akordioaren azken iragarkia egiten denetik berrogei eguneko epean beren ezadostasuna administratzaileei idatziz adierazi dieten bazkideek.
Modu berean adierazten da bat egitean parte hartu duten entitateen hartzekodunek oposiziorako duten eskubidea, EKL-ren 81. artikuluan eta MSL-ren 44. artikuluan aurreikusten denaren arabera, hurrenez hurren, bat egite akordioaren azken iragarkiaren datatik hilabete bateko epean.
Horrez gain, MSL-ren 43. artikuluarekin bat, adierazten da bazkide eta hartzekodunek akordioaren erabateko testua eta aipatutako bat egite balantzea eskuratzeko duten eskubidea.
Oiartzun (Gipuzkoa) eta Santa Oliva (Tarragona), 2016ko ekainaren 4a.
Industrias Tajo, Koop. E.ko errektore kontseiluko lehendakaria,
MIGUEL ÁNGEL BURGUETE MANCEBO.
Inyección Componentes Plásticos, S.A.U.ren administratzaile bakarra,
EDUARDO HERCE SUSPERREGUI.