EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2016122

IRAGARKIA, zeinaren bidez, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustatek) jakinarazten baitu estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Organo emailea: OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Xedapenaren data: 2016-05-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201602802
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:
– Industri produkzioaren indizea (IPI) 2016ko martxoa.
– Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt) 2016ko 1. hiruh.
– Ekonomia sozialaren estatistika 2014. urtea.
– Industriaren estatistika. Eskualdeak 2014. urtea.
– Genero berdintasunaren indizea 2012. urtea.
– Zerbitzuen koiuntura-indizea 2016ko 1. hiruh.
– Higiezinen eskaintzaren inkesta. 2016ko 1. hiruh.
– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2016ko apirila.
– Ezkontzen estatistika (EZKE) 2015eko 4. hiruh.
– Kontsumo publikoko uren kalitatearen estatistika 2015. urtea.
– Bainu-uren kalitatearen estatistika 2015. urtea.
– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2016ko apirila.
– Hiruhileroko kontuak (HKE) 2016ko 1. hiruh.
– Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI 2016ko apirila.
– Jaiotzen estatistika (JAIE) 2015eko 4. hiruh.
– Eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistika (EEEE) 2016ko 1. hiruh.
– Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE) 2016ko 1. hiruh.
– Eraikuntzako kostuen indizea (EEKI) 2016ko apirila.
– Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeari buruzko inkesta, 2015. urtea.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 31.
Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.