EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2016122

IRAGARKIA, EAEko eraikin judizialetan eta Zumarragako adingabekoentzako zentroan dauden X izpien eta detektatzeko arkuen bidez ikuskatzeko ekipoen mantenimendua egitea helburu duen zerbitzu-kontratuaren lizitazioa egiteko dena.

Xedapenaren data: 2016-06-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201602796
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: A-028-DAPJ-2015.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: hiru.
c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehazturik dagoena.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2017ko abenduaren 31.
e) Luzapena onartzea: bai.
i) CPV: 50600000-1.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era. Esleitzeko irizpidea: prezioa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lizitazioaren gehienezko aurrekontua, edo, hala badagokio, gutxi gorabeherako gastuarena: laurogeita bat mila eta hirurehun (81.300,00) euro + BEZari dagozkion hamazazpi mila eta hirurogeita hamahiru (17.073,00) euro; guztira, laurogeita hamazortzi mila hirurehun eta hirurogeita hamahiru (98.373,00) euro. Honela banatuta:
2016. urtea:
1. lotea: 3.550,00 euro + 745,50 (BEZ); guztira: 4.295,50 euro.
2. lotea: 8.050,00 euro + 1.690,50 euro (BEZ); guztira: 9.740,50 euro.
3. lotea: 15.500,00 euro + 3.255,00 euro (BEZ); guztira: 18.755,00 euro.
2017. urtea:
1. lotea: 7.100,00 euro + 1.491,00 euro (BEZ); guztira: 8.591,00 euro.
2. lotea: 16.100,00 euro + 3.381,00 euro (BEZ); guztira: 19.481,00 euro.
3. lotea: 31.000,00 euro + 6.510,00 euro (BEZ); guztira: 37.510,00 euro.
5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.
– Behin betiko fidantza: bai. Esleitutako lotearen edo loteen esleipen-zenbatekoaren % 5 (BEZa kanpo).
6.– Luzapena: bai.
7.– Kontratuaren balio zenbatetsia, Sektore publikoko kontratuen Legearen ondorioetarako (SPKLTBko 88. artikulua): 162.600 euro.
8.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1 (erdiko M eraikina, 2. solairua).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 90 98.
e) Telefaxa: 945 01 90 29 – Posta elektronikoa: t-saenz@euskadi.eus
f) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2016ko uztailaren 7a.
9.– Kontratistarentzako berariazko betekizunak.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29.2 puntua.
– Turismo eta Merkataritza Ministerioaren Energia Politika eta Meatzeen Zuzendaritza Nagusiaren baimena.
10.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko uztailaren 14a, 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira, lizitazio hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutako edukia dutela.
c) Aurkezteko lekua:
Paperean aurkeztuta:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko eraikina, M gunea, 2. solairua.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
Edo modu elektronikoan aurkeztuta: www.contratacion.euskadi.eus
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 161. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
11.– Eskaintzak irekitzea.
«B» gutun-azalak irekitzea (eskaintza ekonomikoa):
– Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.
– Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II – 1. bilera-gela.
– Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
– Eguna: 2016ko uztailaren 20a.
– Ordua: 10:00ak.
12.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.
13.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 17a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.