EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2016122

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 25ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita partaidetzazko toki-garapenerako estrategiak onartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan horien kudeaketaren ardura duten Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko deialdi publikoa, 2015-2020 Landa Garapenaren Programaren barruan.

Xedapenaren data: 2016-05-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201602788
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/01/04an argitaratutako 2015/12/30reko AGINDUA aldatzen du [201600005]

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 30eko Agindua, 2016ko urtarrilaren 4an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (1. zk.); agindu horren bidez iragarri zen partaidetzazko toki-garapenerako estrategiak onartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan horien kudeaketaren ardura duten Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko deialdi publikoa, 2015-2020 Landa Garapenaren Programaren barruan, zeina Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsei buruzko (LGENF) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 Erregelamenduaren (EB) babespean eman baitzen. Zazpigarren ebatziaren 3. paragrafoan ezartzen dira ekintza-taldea hautatzeko irizpideak, a.2) atalean zehazten dira: «Leader eremua baino txikiagoa den jarduketa-eremua, LGP 2015–2020 programan onartua, 100 puntu ken 5 puntu estalduratik kanpo den udalerri bakoitzerako.
Horregatik, eta hori zuzentzeko prestatzen da agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18. artikuluan c) idatzi-zatian dioen «aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Adierazitakoa kontuan hartuta, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 30eko Aginduaren zazpigarren ebatziaren hirugarren paragrafoaren a.2) atala aldatzea; agindu horren bidez iragartzen da partaidetzazko toki-garapenerako estrategiak onartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan horien kudeaketaren ardura duten Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko deialdi publikoa, 2015-2020 Landa Garapenaren Programaren barruan.
«2.– Leader eremua baino txikiagoa den jarduketa-eremua, LGP 2015-2020 programan onartua, 100 puntu ken 0,5 puntu estalduratik kanpo den udalerri bakoitzerako».
Bigarren artikulua.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 30eko Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera atzeraeraginkortasunez izango ditu ondorioak agindu honek; agindu horren bidez iragartzen da partaidetzazko toki-garapenerako estrategiak onartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan horien kudeaketaren ardura duten Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko deialdi publikoa, 2015-2020 Landa Garapenaren Programaren barruan (2016ko urtarrilaren 4ko EHAA, 1. zk.). Horrenbestez, hamabost eguneko epea irekitzen da eskabideak aurkezteko. Epe hori baino lehenago aurkeztutako eskabideek erabateko baliozkotasuna izango dute.
Hirugarren artikulua.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 25a.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.