EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2016120

7/2016 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Musikeneko zuzendari kudeatzailearena, 2016-2017 ikasturterako irakasleak hautatzeko deialdia argitara ematen duena.

Organo emailea: MUSIKENE
Xedapenaren zenbakia: 201600007
Xedapenaren data: 2016-06-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201602760
Maila: Ebazpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian «Musika Hezkuntzaren Metodoak, II: Dalcroze» irakasgaian dauden irakasle beharrei erantzutearren,
EBAZTEN DUT:
Irakasle-hautaketa prozesu publiko bat onartzea. Honako hauek dira prozesu horren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.
Deialdiaren xedea da: deialdi honetan ezarritako prozeduraren bitartez, I. eranskinean zerrendatu den irakasle-lanpostua hornitzea, ekainaren 25eko 368/2013 Dekretuaren (uztailaren 29ko EHAA) eta maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak araututako diziplinen arabera, bertan arautzen baita maiatzaren 3ko Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoan (2006ko maiatzaren 4ko BOE, 106. zk.) ezartzen diren goi-mailako Musika ikasketa artistikoen oinarrizko edukia.
Bigarrena.– Baldintzak.
Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) 18 urte beteta izatea.
b) Nazionalitatea.
– Espainiar nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko Estatu kide bateko erkidea izatea, edota Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko Itunen aplikazio-eremupean dagoen pertsona izatea, betiere langileen joan-etorri askea aplikatzekoa denean.
– Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kideetako herritarren ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik goragokoak izanik, haien kontura bizi badira.
– Halaber, Espainian legez bizi diren atzerritarrek parte hartu ahal izango dute, Europar Batasuneko Estatu kideetako herritarren baldintza berberetan. Kasu horretan, eskaerarekin batera, egoitza-baimena duela –aldi baterakoa edo iraunkorra– egiaztatu beharko du hiritar atzerritarrak.
c) Goi-mailako musika-titulua izatea edo graduatua, lizentziatua, arkitektoa edo ingeniaria izatea, edo legez horien baliokidetzat hartzen den beste edozein titulu izatea. Titulua atzerrian lortu badu, titulu hori homologatuta dagoela ziurtatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko du izangaiak. Martxoaren 15eko 303/2010 EDaren 20.5 artikuluaren arabera, kontutan hartuko dira baita ere derrigor titulua ez duten hautagaitzak, beti ere beharrezko den kualifikazio profesionala erakusten dutenean eta beren ekimena arlo horretan garatzen dutenean, edo atzerriko nazionalitatea dutenean, bere kualifikazioarekin eta hezkuntza-sistemarekin bat etorriz beti ere.
d) Irakaskuntzaren egitekoak egoki betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisikorik ez izatea.
e) Diziplinazko espediente baten ondorioz edozein Administrazio Publiko edo Autonomia Erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioetatik kanporatua ez izana, edo epai-erabaki baten ondorioz desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanbide edo kargu publikoetan aurretik betetzen zituen antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izatekotan, kanporatua ez izana edo egoera baliokidea, edo diziplinazko zigorrik jaso ez izana edo baliokidea, bere Estatuan, baldintza beretan, enplegu publikorako sarbidea eragozten diona.
f) Honen bitartez deitzen den lanpostuaren jarduera abenduaren 26ko 53/1984 Legearen eraginpean egongo da, Administrazio Publikoetako langileen bateraezintasunei buruzkoa, eta baita apirilaren 30eko 598/1985 Errege Dekretuaren eraginpean ere, Estatuko eta Gizarte Segurantzako, eta horien menpeko erakunde eta enpresetako langileen bateraezintasunei buruzkoa.
Hirugarrena.– Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriak.
Hautaketa-prozedura honetan parte hartu nahi dutenek Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegira agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
– Eskaera orria behar bezala beteta. Eredua Musikeneren web-orrian eskura daiteke: www.musikene.eus
– Indarrean dagoen NAN, AIZ edo pasaportearen kopia.
– Deialdi honetan parte hartzeko eskubidea ematen duten tituluen kopia.
– Irakaskuntza-proiektua, barne hartzen dituelarik nahitaez deialdi honen helburu den materiaren konpetentzia, eduki, metodologia eta ebaluaketari dagozkien ohiko eduki eta atalak, bere izaera eta eskola orduak kontutan hartuz.
– Curriculum vitae.
Musikenek aurkeztutako merituen froga dokumentala eska diezaieke hautagaiei.
Lehiaketa amaitzerakoan, hautatua izan den hautagaiak zinpeko aitorpena eman beharko du bateraezintasun arrazoirik ez duela adieraziz, beste jarduera publikoren batean ari den kasuan edo nolabaiteko pentsioa jasotzen badu.
Laugarrena.– Eskaerak aurkezteko lekua eta epea.
Deialdi honetako aurreko oinarrian aipatutako eskaera eta agiriak aurkezteko epea 2016ko uztailaren 26an amaituko da, eta honela egiteko aukera izango da:
– Behean adierazitako helbidera norberak ekartzea, 10.00ak eta 13.00ak bitarteko ordutegian astelehenetik ostiralera.
– Posta ziurtatuz. Kasu honetan postetxeko igorpen-data hartuko da kontuan eskaera onartzeko edo baztertzeko.
– Posta elektronikoz helbide honetara: seleccion.profesorado@musikene.eus
Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia
Irakasleak Hautatzeko Prozedura, 2016-2017
Miramar Jauregia. Mirakontxa pasealekua 48
20007 Donostia
Bosgarrena.– Izangaiak onartzea.
1.– Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda argitaratuko du Musikeneren Zuzendaritzak, eta baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoien berri emango du ikastegiko iragarki-oholean eta webgunean.
2.– Hauek izango dira baztertzeko arrazoiak: eskaera ezarritako epetik kanpo aurkeztea, hirugarren oinarriko ataletan aipatzen diren agiriak ez aurkeztea eta bigarren atalean zehazten diren hainbat eskakizun ez betetzea.
3.– Baztertzeko erabakiaren aurka hiru egun izango dira Musikeneko Zuzendaritzari erreklamazioa zuzentzeko, iragarkia Musikeneko iragarki-oholean eta web gunean jartzen den egunetik zenbatzen hasita.
Seigarrena.– Hautaketa-epaimahaia.
Hautaketa-organo bat eratuko da hautaketa-prozesu honetarako. Hautaketa-organoa hiru kidek osatuko dute. Oro har, Epaimahaiburua Musikeneko zuzendari akademikoa izango da, edo halakorik ezean berak horretarako izendatutako arduradun akademiko bat. Epaimahaiko kide izango da, halaber, Musikeneko irakasle bat, eta profesionalki kualifikatua den beste pertsona bat, biak, helburu horretarako espresuki Musikeneko zuzendari akademikoak izendatuak.
Hautaketa organoaren kide bakoitzerako ordezko bat emango da.
Bere erantzukizunetan jarduteko, beharrezkotzat jotzen diren giza eta baliabide materialak jarriko dira hautaketa-organoaren eskura, Musikenek hornituta.
Hautaketa organoaren osaketa zehatza Musikeneko iragarki-oholean eta webgunean emango da ezagutzera epaimahaiaren jarduera hasi aurretik.
Zazpigarrena.– Hautaketa-prozesuaren egitura orokorra.
Hautaketa-prozesua proba baten bitartez garatuko da, egitura honekin:
– Ikasle talde bati 20 bat minutuz eskola ematea. Epaimahaiak eskola horretan garatu behar den edukia adierazteko ahalmena izango du, bai eta galderak egiteko ere. Proba hau baztertzailea izango da eta gehienez 10 puntuko balorazioa izango du.
– Proposatutako irakaskuntza-proiektuaren defentsa, bertan epaimahaiak egin ditzakeen galderei erantzun beharko zaielarik. Probaren iraupena gehienez: 20 minutu. Proba hau baztertzailea izango da eta gehienez 10 puntuko balorazioa izango du.
– Epaimahaiak, halaber, curriculum vitae-a irakatsi beharreko irakasgaiaren arabera baloratuko du, gehienez 4 punturekin. Puntu horiek lau ataletan banatuko dira, bakoitzari gehienez puntu bat emango zaiolarik:
a.1.– ibilbide akademiko eta formatiboa.
a.2.– irakaskuntzan izandako jarduera.
a.3.– ikerketan izandako jarduera.
a.4.– musikan izandako jarduera edo jarduera artistikoa.
Zortzigarrena.– Deialdiaren ebazpena.
Epaimahaiaren deliberazioen ondoren, idazkariak argitara emango duen azken aktak, derrigor azaldu beharko du hautagaien ordena puntuazioaren arabera eta behin betiko proposamena. Idazkariak Musikeneko Zuzendaritzari igorriko dio akta hori, lehiaketan puntuazio gorena lortu duenaren kontratazioari ekiteko.
Bederatzigarrena.– Deialdiaren garapena.
Hautaketa Musikeneko egoitzan egingo da, 2016ko irailaren 14 eta 15a bitartean.
Hautagai-kopuruaren arabera, data eta ordutegi zehatzak argitaratuko dira.
Hamargarrena.– Kontratazioa eta lanerako oinarrizko baldintzak.
Prozedura honen bitartez hautatzen den izangaiaren oinarrizko lan-baldintzak ondorengoak izango dira:
a) Lan-kontratua mugagabea izango da, indarreko lan-legeriaren arabera dagokion probaldiaren kaltetan izan gabe.
b) Eskolak emateko agerraldien erregimena asterokoa izango da. Musikeneko Zuzendaritzak hala gomendatzen duten materia zehatzetan soilik aztertuko du bestelako erregimen bat ezartzea.
c) Urteko soldata gordina Musikenen irakasleentzat indarrean dagoena izango da. Lanaldi osoan aritzen ez diren irakasleek soldata lanaldiaren araberakoa izango dute, euren benetako irakaskuntza-dedikazioa kontuan hartuko delarik.
d) Hautaketa probak gainditu eta plazarik lortzen ez duten hautagaiek ordezkapenetarako lan-poltsa bat osatuko dute hiru urtez, deialdi honetan deitu diren arloetan edo kideko irakasgaietan Ikastegiak izan ditzakeen irakaskuntza beharrei aurre egiteko.
Donostia, 2016ko ekainaren 15a.
Zuzendari kudeatzailea,
JUAN MARÍA JUARISTI LIZARRALDE.
.