EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2016120

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zuzentzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2016ko ekainaren 15eko Ebazpena: Horren bidez, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzen deialdia argitaratzen da, 2016. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Xedapenaren data: 2016-06-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201602749
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/06/16an argitaratutako 2016/06/15eko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201602602]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako akatsen bat atzeman da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2016ko ekainaren 15eko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzen deialdia, 2016. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Argitara eman zen 2016ko ekainaren 16ko EHAAn, 114. zk.an. Hori dela eta, zuzendu egiten da.
– 2016/2602 (56/4) orrialdean, euskarazko argitalpenean, eta, 2016/2602 (4/58) orrialdean, gaztelaniazko argitalpenean, 2.1 artikuluaren b) letran, hau dioen tokian:
«b) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendekoak ez diren hezkuntza erakunde pribatu edo publikoak, betiere, deialdi hau argitaratu den egunean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako hezkuntza entitateen erregistroan, autonomia erkidego bateko prestakuntzarako beste entitate-erregistro batean edo Prestakuntza Entitateen Estatuko Erregistroan, akreditatuta daudenak eta/edo horietako batean izena emanda daudenak, diru-laguntza eskatzen den prestakuntza-ekintzei dagozkien prestakuntza espezialitateak irakasteko».
Beste hau esan behar du:
«b) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendekoak ez diren hezkuntza erakunde pribatu edo publikoak, betiere, deialdi hau argitaratu baino lehenago, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako hezkuntza entitateen erregistroan, autonomia erkidego bateko prestakuntzarako beste entitate-erregistro batean edo Prestakuntza Entitateen Estatuko Erregistroan, akreditatuta daudenak edo horietako batean izena emanda daudenak, diru-laguntza eskatzen den prestakuntza-ekintzei dagozkien prestakuntza espezialitateak irakasteko.
Egun hori baino lehenago katalogoan jasota ez dauden prestakuntza-espezialitate berriak badira, geroago inskribatu ahal izango dira zein bere erregistroan».
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 17a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.