EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2016117

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 7koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoari emandako akreditazioa berritzeko dena (E-mIBE).

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-06-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201602678
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 1994/10/24an argitaratutako 1994/09/28ko AGINDUA [199403873]
  • Ikus 2005/02/03an argitaratutako 2005/01/11ko 200500003 DEKRETUA

Farmazia Zuzendaritzaren eskabidea jaso da, Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzeko. Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen akreditazioak arautzen dituen Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), sendagaiekin egindako saiakuntza klinikoak arautzen dituen abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzeko urtarrilaren 11ko 3/2005 Dekretuaren 6. artikuluan, eta Ikerkuntza Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean xedatutakoa kontuan izanik, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak emandako egitekoak betez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea eta deitura aldatzea: Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoa izango da.
Bigarrena.– Honako pertsona hauek Batzorde horretako kide direla baiestea:
Lehendakaria: Jon Joseba Leonardo Aurtenetxe jauna, Soziologian lizentziaduna.
Lehendakariordea: Iciar Alfonso Farnós andrea, Farmakologo Klinikoa.
Idazkaria: María Rodríguez Velasco andrea, Farmazian lizentziaduna.
Batzordekideak:
Carmelo Aguirre jauna, Farmakologo Klinikoa.
Felipe Aizpuru Barandiarán jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
Pablo Aldazabal Amas jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
M.ª Teresa Audicana Berasategui andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
Julio Audicana Uriarte jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
Francisco Borrego Rabasco jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
Iratxe Urreta Barallobre andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
Saioa Domingo Echaburu andrea, Farmazian lizentziaduna.
Antonio Escobar Martínez jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
Iñaki Fernández Manchola jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
José Antonio Fernández de Legaria jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
Miguel Ángel Goenaga jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
Jose M.ª González de Castro jauna, Zuzenbidean lizentziaduna.
Pedro Gorrotxategi Gorrotxategi jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
Marianela Hernández López andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
M.ª José López Varona andrea, Farmazian lizentziaduna.
Leticia Martín Martín andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
Amaya Martínez Galarza andrea, Erizaintzan diplomaduna.
Ernesto Pérez Persona jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
José Ignacio Pijoán Zubizarreta jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
Jesús Rosa Nieto jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
Ignacio Díez González jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
Iñaki Tobalina Larrea jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
Francisco Javier Santamaría Sandi jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.
Ana Aguirrezabal Arredondo andrea, Farmazian lizentziaduna.
Oscar López de Briñas Ortega jauna, Kide legoa.
Hirugarrena.– Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoei dagozkien zereginak burutu ahal izateko erabilgarri dauden baliabideak eta osasun-baliabideak banatzeko modua kontuan hartuta, hemen zehaztutako hauxe izango da Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoaren jarduera-esparru geografiko eta instituzionala: Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzeko 2005eko urtarrilaren 11ko 3/2005 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztutakoa.
E-mIBE denez, Euskadin baimendutako Biobankoen Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen zereginak hartuko ditu.
Laugarrena.– Batzorde horrek honako zehaztasun hauek bidali beharko dizkio Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari, gordailatzeko eta argitaratzeko: berariaz nolako lan-prozedurak erabiliko dituen jardunean, bilerak zenbatero egingo dituen, eta, aurretiaz erabakitakoari jarraituz, erantzunak emateko gehienez erabiliko duen denbora-tartea. Horretaz gainera, indarreko legeriaren arabera Osasun, Zerbitzu Sozial eta Berdintasun Ministerioari igorri beharreko jakinarazpenak ere eskatuko zaizkio, izapideak egin ahal izateko.
Bosgarrena.– Ebazpen honen bidez emandako akreditazioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unean bertan sartuko da indarrean, eta bere iraunaldia hiru urtekoa izango da; epe hori amaitutakoan, indarraldia luzatu egin ahal izango da dagokion eskabidea egin ondoren, eta, betiere, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Erabaki hori Osasun, Zerbitzu Sozial eta Berdintasun Ministerioari jakinaraziko zaio.
Batzordearen betekizunetan, baldintzetan edo osaeran gerta litezkeen aldaketa guztien berri eman behar zaio Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari; betiere, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Osasuneko sailburuordeari edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 7a.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.