EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2016116

IRAGARKIA, Trafikoko uniformeen nikiak hornitzeko kontratuaren lizitazioari buruzkoa (Espedientea: S-112/2016).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-06-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201602661
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea 18.
3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
4) Telefonoa: 94 607 80 00.
5) Telefaxa: 94 607 83 04.
6) Helbide elektronikoa: contratacion@seg.euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko uztailaren 19a, 10:00etan.
d) Espediente-zenbakia: S-112/2016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: hornidurak.
b) Deskribapena: Trafikoko uniformeen nikiak hornitzea.
c) Loterik ba ote dagoen, eta zenbat lote/unitate dagoen: ez.
d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: ikusi kontratuaren agiriak.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: ikusi kontratuaren agiriak.
f) Luzapena onartzea: bai.
g) Esparru-akordio bat ezartzea (behar bada): ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.
i) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 183333000-2.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez da halakorik.
d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago: ikusi kontratuaren dokumentazioa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
a) Zenbateko garbia: 152.892,56 euro. % 21eko BEZa. Zenbatekoa, guztira: 185.000 euro.
5.– Eskatutako bermeak.
Behin betikoa: lizitazio-aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
6.– Kontratistaren betebeharrak:
a) Sailkapena, hala badagokio (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero: ikusi kontratuaren dokumentazioa.
c) Bestelako betebehar bereziak: ikusi kontratuaren agiriak.
d) Kontratu erreserbatuak: ez.
7.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko uztailaren 19a, 10:00etan.
b) Aurkezteko modalitatea: ikusi kontratuaren dokumentazioa.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza – Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea 18.
3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
4) Helbide elektronikoa: ez.
d) Eskaintzak aurkezteko deia zenbat enpresari egingo zaien (prozedura murriztua): ez dago halakorik.
e) Aldaerak, hala badagokio: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
8.– Eskaintzak irekitzea.
«B» gutun-azalak: eskaintza ekonomikoa, eta automatikoki formula bidez aplika daitezkeen irizpideak.
a) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea 18.
b) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
c) Eguna eta ordua: 2016ko abuztuaren 2a, 12:00etan.
9.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
10.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala badagokio): 2016ko ekainaren 7an.
11.– Gainerako informazioa: «C» gutun-azalak jendaurrean irekitzeko ekitaldia (balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak) 2016ko uztailaren 26ko 12:00etan egingo da.
Erandio, 2016ko ekainaren 7a.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.