EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-06-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2016115

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 208/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-05-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201602631
Maila: Ediktua
Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: behin betiko neurriak aldatzea. 208/2015.
Alderdi demandatzailea: Iciar Telleria Suinaga.
Alderdi demandatua: Valery Daly Dominguez.
Gaia.
Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:
ERABAKITZEN DUT:
Valery Daly Domínguez-en aurka, Iciar Tellería Suinaga-ren izenean eta ordez Inmaculada Bengoechea Ríos epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda, neurriak aldatzeari buruzkoa, osorik baiestea; eta, ondorioz, aldatu egiten dira 2005eko apirilaren 17ko hitzarmen arautzailean hartutako neurriak. Mallorcako Palmako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiak onartu zuen hitzarmen, hain zuzen ere guraso eta seme-alaben arteko adostasunezko neurriei buruzko 768/2004 prozeduran. Hitzarmen horretan, bestalde, erabaki zen XXXXXX-ren gaineko guraso-ahala batera baliatzearena eta Valery-ren guraso-ahala –seme komunaren aldekoa– kentzea erabaki zen; baina, mantenu-pentsioaren gaineko obligazioei eutsi egin zitzaien, eta, orobat, lehenago borondatez onartu ziren ezohiko gastuei ere, zeintzuk ebazpen judizial baten jaso baitziren.
Parte bati ere ez zaio ezartzen kosturik.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 9200 0500; eta kontzeptua: 1847 0000 00 0208 15. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.
Eta lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, erabaki eta sinatu dut.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hamaseiko apirilaren hogeian.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, Epaitegiko iragarki-oholean argitaratzea ebatzi du, epaiaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.
Donostia, 2016ko maiatzaren 24a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.